Kategoria: Beldu Barik Jarrera

SARE SOZIALAK, INDARKERIA SEXISTARI GAME OVER ESATEKO LEKU APROPOSA

Asteartean mikromatxismoei buruz hizketan aritu ginen. Mikromatxismo hauei aurre egiteko modu asko daude, eta argi eduki behar dugu ere, pertsona batentzat balio duena, beste batentzat ez dela eraginkorra. Horrelako jarreren aurrean Beldur Barik jarrera agertzea ezinbestekoa da, gure burua ahalduntzea, mikromatxismoa identifikatu eta… ekin!

Eta mikromatxismo hauei aurre egiteko bakarrik ez, baita indarkeria sexistaren kontra iharduteko ere, leku apropos bat, sare sozialak dira. Gaur eguneko “kuadrila birtuala” esan genezake! Musika talde hau atsegin dudala? Fijo talderen bat dagoela non talde hori atsegin duten jendearekin bildu naitekeela. Berdina gertatzen da zure Facebookean feminista, emakumeak… Zelako txapa momento batean! Ez goaz gu Facebooka nola erabili esatera! Bakarrik hau izan gogoan: “Iraultza egiteko, bakarrik beste lagun bat behar duzula”.

amiga revolución feminista

Esan bezala, sare sozialak, eta baita sakeleko telefono teknologiaren erabilera, oso garrantzitsuak izan dira hainbat ekimen aurrera eramateko. Hona hemen hoietako batzuk:

* Mikromatxismoak proiektua (ikusi hemen). Honi buruz hitzegin genuen asteartean. Ekimen hau EverydaySexism ideiatik sortu zen. Bertan, egunerokotasunean ematen diren matxismo dosi hoiek agerian uzten ditu.

* Kaletik joatea eta txistu egitea… Twitter eta Facebook sareetan #Callesinacoso hashtag-a mundu osotik edatu da…

Gutxi barru Beldur Barik programatik prestatzen ari garen ekimena aurkeztuko dizuegu… adi egon! Eta bitartean interneten trasteatu horrelako ekimenak ezagutzeko, eta aurkitutakoak guri bidali! Erramintak nahi ditugulako indarkeria sexistarik gabeko sare sozialetan mugitzeko! Indarkeria sexistarik gabeko bizitzak gozatzeko!

Hurrengo astean, indarkeria sexistaren aurrean, neska eta mutilen jarrerari buruz hitzegingo dugu. Bitartean, bideotxo honekin uzten zaituztegu! Indarkeria sexistari aurre egin Beldur Barik jarrerakin!

 


10/07/15

MIKROMATXISMO ETENGABEI… STOP ESANGO DIEGU BELDUR BARIK JARRERAKIN!

Noizbait horrelako portaerarik ikusi edo pairatu duzu?

Asteburu honetan kontzertu batean egon naiz. Eszenatokian, emakume bat, kantaria, eta berarekin bost mutil, bakoitza bere musika tresnarekin. Eta gero ikusiko genuenez, bere tresnarekin ere (dena delakoa). Neska eszenatokitik atera eta mutilak bakarrik eszenatokian “hemen gelditu gara arrak, eta bi potroekin joko dugu!” Eta taldekideak txaloka eta han bildutako jendea ere, txaloka.

Zergaitik horrelako hitzak? Horrelako portaerak eszenatokian (eta bertatik kanpo) askotan ematen dira. Gure artean ere eztabaida eman zen. Zer esan nahi zuen honekin musikariak? Alde batetik, lagun batek zionenez, berezia bezala antzeman zuen neskaren presentzia eszenatokian, eta neskaren bat bazegoen, mutilez inguratuta egon behar zela, eta neska eszenatokitik urruntzean, bertan hasten zela benetako musika, bi potroiekin egindako hura. Beste batek, kontzertuetan aditua, askotan ikusitako gauza zela eta garrantzia kentzen zion heinean, normaltasun osoz hartzen zituela horrelako egoerak komentatu zigun. Beste batek “hemen gelditzen dira zuriak” beltza joaten denean bezala esatea zela, eta fijo, horrelako gauzak “incorrectamente políticas” zirela errezago ikusten zela.

Argi dago horrelako portaera ez dela ez egokia, ez normala… normala? Hortxe dago koxka… normaltasun osoz ikusten dela… naturaltasun osoz… gure baitan horrelako portaerak gureganatu ditugu, nolabait esanda, bizitzaren esparru guztietan ematen dira, oso modu zorrotz eta fin batean,, intentsitate baxuarekin eta egunerokotasun haundiarekin.

Faktoria Lila-ko Irantzu Varelak, beraien El Tornillo tartean ondo azaltzen dute zer diren mikromatxismo hauek:

Juerga ondoren, etxerako bidean, milaka aldiz atzera begiratzen baduzu, beldurra baduzu norbait azalduko delakoan… mikromatxismoa da.

Zure Gaztetxe, lokalean, mutil batek zu hizketan zauden bitartean mozten bazaitu, mutil horrek bere iritziak garrantzitsuagoak direla uste du.

Zure etxean, neba, aitak… aurresuposatzen badute zuk jarri behar prestatu behar duzula mahaia jateko, edota etxekolanak egiten badituzu, baina ez zure nebak… mikromatxismoa da.

Ozenago hitzegiten baduzu, neska izanik, zakar hutsa zarela esango dute, baina mutila bazara, zure iritzia modu ozenean ematen duzula esango dute… mikromatxismoa da.

Autobusean bazoaz, eta zure hankak itxi behar badituzu berak lekua okupatzen duelako… mikromatxismoa da.

Norbaitek lodia, argala, ipurdi ederra… duzula esaten badizu… eta zuk ez baduzu zure gorputzaren inguruko iritzirik eskatu… mikromatxismoa da

Norbaitek nahi ez duzun zerbait egitera behartzen bazaitu… indarkeria da!

Kaletik joatea, eta piropoak entzutea, txistu egitea,

ez dakizula aurresuposatzea bakarrik neska zarelako (mansplaining esaten dena ), edo futbola atsegin duzula mutila zarelako, esajeratua esango dizutelakoan, autobusean zure atzean, oso hurbil, hurbilegi autobusean lekua baitago, dagoen gizonari ez diozulako ezer esaten, hurbilegi dagoen gizon hori eskubide osoarekin ikusten duelako bere burua zure ondoan jartzeko… guzti hauek mikromatxismoak dira! Argi eta garbi!

Lagundu identifikatzen!!! Esan baten bat ezagutzen duzun, bizi duzun, pairatu duzun eta nola egin diozun aurre.

Hurrengo postean indarkeria matxistari aurre egiteko sare sozialetan erabili diren erramintak eta estrategiak ezagutuko ditugu. Baten bat ezagutzen duzu?

 


28/12/15

EGOERAK SEXISTAK DIRENEAN…GAME OVER!

Ekainan ligatzeko moduak aztertu genituen eta ikusi genuen nola jaien testuinguruan, sarri asko, norberaren espazioak eta nahiak gainditzen dituzten gertaerak ematen direla. Izan ere, ematen du desfasearen izenean dena dagoela onartuta, ez dagoela mugarik ondo pasatzekotan. Baina mugak egon badaude: bestearen mugak gainditzen direnean. Eskubide osoa dugu gure gorputzetaz eta gure espazioez gozatzeko, tartean indarrez inor sartu gabe. Ligatzen dugu norbait gustatzen zaigulako eta guk ere gustatu nahi diogulako. Eta erakarpena ezin daiteke inposatu. Ez jarri zure plazerra bestearen gainetik, entzun eta enpatizatu. Baiezkoa denean, GOZATU! Eta ezezkoa denenean, GAME OVER!

Durangoko neska hauek argi daukate. Jaietan ondo pasatzeko eskubidea dute, eta beraien gorputzak ez dira besteen plazerrerako. Ez dira objetuak. Egoera sexisten aurrean, ekin Beldur Barik Jarrerarekin!

En junio analizamos las formas de ligar y vimos que en el contexto de las fiestas, muchas veces, suceden cosas que rebasan nuestros espacios y deseos. Porque se cree que por el desfase todo vale, que no hay límites a la hora de pasarlo bien. Pero sí que existen: cuando se superan los límites de las y los demás. Porque tenemos todo el derecho a gozar y decidir sobre nuestrxs cuerpos y espacios. Si ligamos es porque nos gusta alguien y queremos gustarle a ese alguien.Pero la atracción no se impone. No pongas tu placer por encima de lxs demxs, escucha y empatiza. Cuando es que sí DISFRUTA. Y cuando es que no, GAME OVER!

Estas chicas de Durango tienen claro que tienen todo el derecho a pasarlo bien y que sus cuerpos no son para el placer ajeno. Que no son objetos. Frente a situaciones sexistas actúa con actitud Beldur Barik!


19/12/14

ETA GUK ZER? HIZKUNTZAREN ERABILERA EZ SEXISTA!

Indarrean dugun jendarte eredua emakumeen eta gizonen ezberdintasunetan oinarrituta dago. Gauzak asko aldatu diren arren azken urteotan, pertsonen arteko ezberdintasunak sostengatzen eta erreproduzitzen dituzten balore eta sinismen multzo pila ditugu.  Hizkuntzaren erabilerak ere, horren adierazle da. Hizkuntzak gure mundua eta errealitatea ulertzeko ikuskerak isladatzen ditu, baita ikuskera diskriminatzaileak eta baztertzaileak ere. Esaterako, zergaitik  pertsonetaz, oro har, hitz egiteko erabiltzen da maskulino generikoa? Alegia, mutilei erreferentzia egiten dieten genero gramatikala neska zein mutiletaz hitz egiteko. Euskaraz ere, antzerako zerbait gertatzen da. Gizarte, gizaki… eta horrelako hitzak erabiltzen ditugu, pertsonetaz hitz egiteko. Eta hitz horiek gizon hitzetik eratortzen dira. Zergatik erabilera hori? Orain gutxi arte, emakumeak ez direlako hartzen izan eskubide osodun hiritarrak bezala. Mugimendu Feministak egindako borroka handiei esker, lortu ditugu oinarrizko eskubideak bermatzea (ikasketetarako aukera, bozka emateko aukera…). Baina aldatu al da, emakumeak gutxiago bezala ikusten dituen eskubide eta balore multzo guzti horiek?

Oraindik ere, aldatu ez dugun hizkuntzaren erabilera horrek, emakumeak inbisibilizatzen eta baztertzen ditu, gutxiagotzen ditu, 1go kategoriako irabazleen bideo honetan oso ondo azaltzen den bezala.  Gure pentsakerak aldatzen ditugunean, gure hizkuntzaren erabilera ere aldatuko da. Baina aldi berean, gure hizkuntzaren erabilerak ere, gure ikuskerak eraldatzen ere eraldatzen digu. Berdintasunaren alde, hizkuntzaren erabilera sexistarik ez!

Tenemos una sociedad que todavía se apoya en las desigualdades entre mujeres y hombres. Han cambiado muchas cosas  en los últimos años pero aún así seguimos manteniendo un cúmulo de creencias y valores que sostienen y generan las desigualdades entre personas. La utilización del lenguaje es reflejo de ello. El lenguaje refleja nuestra forma de entender y situarnos en el mundo, incluso modos de ver discriminatorias y excluyentes. Por ejemplo, porqué se utiliza el masculino generico para hablar de las personas en general? Es decir, el género gramatical masculino para incluir tanto a mujeres y hombres. En euskera también pasa algo parecido. Tenemos palabras como gizarte, gizaki… Para referinos a la sociedad y a las personas en general,  que provienen de la palabra hombre. Porque?Pues porque hasta hace poco, las mujeres no se consideraban como ciudadanas con plenos derechos, eran consideradas como personas de segundo nivel. Gracias al movimiento feminista hemos logrado muchos de los derechos básicas de las que disfrutamos hoy en día (podemos estudiar, dar nuestro voto…). Pero se han cambiado todos esas formas de ver que tratan a las mujeres como a menos? El uso del lenguaje que hacemos invisibiliza, excluye y desvaloriza a las mujeres, como muy bien refleja este vídeo ganador de la primera categoría. Cuando cambiemos nuestras formas de tratar a la gente, cambiará también el uso que hacemos del lenguaje. Pero el uso del lenguaje también contribuye en la transformación de nuestras miradas. Por una sociedad más justa y equitativa, hagamos un uso no sexista del lenguaje!


11/12/14

MAITEKIRO GURE BURUEKIN

Zenbat exijentzia jasotzen ditugun emakume edo gizon izateagatik. Emakumeak, bereziki, pilla bat jasotzen ditugu. Ez dakit nolako gorputzak izan behar ditugula, politak izan behar garela, bestela inork ez gaituela maitatuko. Ikasketak izan behar ditugula, lan-merkatua zail dagoela eta gehiago borrokatu beharko dugula. Ez izateko alperra, sofatik altxatzeko eta zerbait produktiboa egiteko. Eskalada ondo dagoela, entrenamenduak ere bai, baina selektibitaterako media garrantzitsuagoa dela. Ez izateko hain zekenak, amargadak ematen dugula. Lagunak zaindu behar ditugula, mutil-lagunarekin ere denbora pasatzea garrantzitsua dela, etxean ere kolaboratu behar dela… Bufff… zenbat gauza. Zenbat mezu perfekzioa eskatzen. Gure buruak eta gorputzak behar dutena ikustera edo entzutera, beti besteena entzutera ikasten dugu. Gugandik espero duten guzti hori betetzera. Beti besteentzako izatera.

Kipula taldekoek MAITEKIRO lan honetan mezu guzti horiek identifikatu dituzte. Baina eta gainera, norbere buruarekiko maitasuna erreibindikatzen dute. Eta zer dago gure buruak maitatzea baino enpoderatzaileagorik?  Gure buruak gora behera guztiekin onartzen baditugu, besteek gutaz zer pentsatzen duten , bost axola! Beraz, gure gorputzak entzun eta sentitu ditzagun!

Recibimos un montón de mensajes según seamos hombres o mujeres, mensajes de lo que se espera de nosotrxs, las mujeres sobre todo.Que tengamos no sé qué tipo de cuerpos, que tenemos que ser bonitas, que si no nadie nos va a querer. Que cuantos más estudios mejor, que el mercado laboral está difícil y que no lo tendremos nada fácil. Que no seamos vagas, que no perdamos la tarde en el sofá, y hagamos algo productivo- Que tenemos que ser buenas amigas, buena novia, buena hija… Bufff cuántas cosas. Cuantos mensajes pidiendo la perfección. En vez de aprender a escucharnos y sentirnos, siempre aprendiendo a escuchar lo que lxs demás esperan de nosotras, siempre pidiendo que seamos para lxs demxs.

Las Kipulak han identificado con el trabajo MAITEKIRO, todos estos mensajes. Pero sobre todo reivindican el amor hacia nosotras mismas. ¿Y qué es más empoderante que amarnos a nosotras mismas? Cuando nos queremos tal y como somos, lo que pienden lxs demás no nos importa nada. Por lo tanto, escuchémonos y sintámonos!


10/12/14

PANTERAS ROJAS, 2.KATEGORIAN BELDUR BARIK JARRERA ONDOEN ADIERAZI DUEN LANA

Panteras laneko egileak Sara Dominguez, Samantha Reyes, Rocio Ferrero, Belen Ferrero, Iratxe Aldaburu, Natalia Alvarez eta Estizen Aguirresarobe dira. Aurkeztutako bideokliparekin, nesta talde honek, beraien jarrera eta letrekin nesken inguruko estereotipo sexistekin hautsi dute, orain dela gutxi arte, oso maskulinizatua izan den musika estiloan aurkeztu izanagatik: rap-a. Abestiarekin, gainera, emakumeen indarra eta batasuna erakusten dute erreminta nagusi bezala patriarkatuak emakumeak oprimitu eta desbalorizatzeko aurka erabiltzen dituen mekanismoei aurre egiteko. Entzun abestia, matxismoaren aurka indarrak hartzeko!!

Las autoras de Panteras son Sara Dominguez, Samantha Reyes, Rocío Ferrero, Belén Ferrero, Iratxe Aldaburu, Natalia Alvarez y Eztizen Agirresarobe. Con este videoclip este grupo de chicas, a través de su actitud y sus letras, rompen con los estereotipos sexistas en torno a las chicas al presentar un trabajo en un género musical que hasta hace poco ha sido muy masculino: el rap. Con la canción, además, presentan la fuerza y la unidad de las mujeres como la herramienta para hacer frente a los diferentes mecanismos que utiliza el patriarcado para oprimir y desvalorizar a las mujeres (que son las diferentes expresiones de la violencia sexista). Escucha la canción: ¡¡te dará un montón de fuerzas para hacer frente al machismo!!

No tenemos miedo a vuestros ataques machistas

No tenemos miedo porque somos feministas

Estamos ya muy hartas de vuestras etiquetas

Nosotras decidimos, nos gustamos imperfectas

 

Emakumeoi nahiz eta isildu, zapaldu,

besoak gurutzatuta ezin gara geratu

zentzuraren aurrean altuki ohiukatu

patriarkatuari egurra, emakumeok askatu!

 

No permitas que se sienta dueño de tu vida

No permitas tu eres libre, tu eres fuerte y feminista

Yo ya me di cuenta, hoy ya vivo más feliz

Es posible para Honduras, Rumania y para aquí!

 

Actitud Beldur Barik nosotras somos poderosas

Somos feministas, somos generosas

Ante los ataques nos volvemos peligrosas

Y todas a una somos las panteras rojas!

 

 

El miedo no nos va a parar, vamos a luchar

Hay machismo en las calles nadie lo puede negar

Somos inteligentes,

no vamos a permitir ni una humillación más

Reclamamos igualdad ya!

 

Hoy me he despertado con más ganas que nunca,

Porque he decubierto que nada puede conmigo

Ya no siento detrás de la nuca

Chicas, si nos necesitas estamos contigo

 

Por un camino oscuro sigo sin apuro

Si tu estás ahí escóndete en lo más profundo

Que te aseguro que yo de ti no huyo

Paso por tu lado apretando bien el puño

 

Actitud Beldur Barik, nosotras somos poderosas

Somos feministas, somos generosas

Ante los ataques nos volvemos peligrosas

Y todas a una, somos las panteras rojas


21/05/20

NESKAK OHOLTZA GAINEAN

Batzuetan,  palo apur bat ematen du gustukoak izango genituzkeen hainbat gauza egiteak: rock talde batetan gitarra jotzea, bertso-eskolan ikasitakoa herriko plazatan erakustea, edota mikrofono batetatik sekulako garrasiak botatzea jendaurreko erraldoi baten aurrean… Baina salto egiteko momento horietan, mamuak agertu ahal zaizkigu. Izan ere, neskoi ez zaigu mutilei beste erakutsi publikoak izaten, espazioak okupatzen, erdigunean protagonistak izaten, gure ahotsa entzunarazten. Txikitatik erakutsi zaigulako izkinatan egoten, gehiegi ez nabaritzen, garrazi gehiegi ez egiten. Txikitatik neska edo mutil bezala hezterakoan, balore ezberdinak barneratzeko, rol batzuk betetzeko, jarrera eta gorputz batzuk gureganatzeko hezten gaituztelako. Eta baliteke horregatik ez ikustea, mutilen beste, plazen erdigunean, oholtza gainean, mikrofono baten aurrean. Zeren eta, musika-festibaletako karteletan, bertso-saioetan… Proportzioan, beti agertzen dira mutilez osatutako talde edota mutilen izen gehiago. Baina  neska gutxiago daudelako al da?

Zeren eta, badaude neskak eta geroz eta gehiago gainera, musika sortzeko, inprobisatzeko eta adierazteko modu desberdinetan dabiltzanak. Badabiltza eta indar handiarekin gainera. Bertsolaritzan, esaterako, geroz eta neska gehiago dira bertsotan ari direnak eta berstsolaritzaren beraren eztabaidatzea eragin du. Uxue Alberdiren hitzetan: “Emakume gorputza eraikuntza oso bat da, eta eraikuntza horrek norberari eragiteaz gain publikoari ere eragiten dio. Ni emakume modura eraiki naute eta hala eraiki dut neure burua: umetatik balore batzuek neureganatzeko, rol batzuek betetzeko, jarrera batzuek, gorpuzkera batzuek neureganatzeko hezi naute, eta horretan trebatu naiz, gehienetan inkontzienteki. Esango nuke emakume guztiok hasi garela bertsotan neutroak ginela pentsatuz, baina oholtza leku ezin hobea da gure eraikuntzaz eta gizarteak gutaz espero duenaz jabetzeko. Zergatik jartzen dizkigute “emakumeei buruzko gaiak” emakumeei bakarrik? Zergatik eskatzen zaie gizonei politikaz kantatzeko? Zergatik jartzen gaituzte emakumeok desiratu eta gizonak desiratzaile roletan? (…) Emakume bezala izan dudan eta kolektiboki dugun eraikuntzaz jabetzeak, kontzientzia feministak, gauza asko ulertzeko bidea eta eraldaketarako tresnak eskaini dizkit, eta oholtzak esperimentaziorako gune aparta”.

Sortzeko, adierazteko, mugitzeko, dantzatzeko, abesteko edota instrumentuak jotzeko moduekin, paisaia eta izateko modu berriak, desberdinak sortzen ari dira. Orain arteko panorama eraldatzen ari dira. Horren erakusgarri da, “Furia Soprano” rap abeslari feminista, esaterako.  Bere letra iraultzaile eta apurtzaileekin,  gure egungo jendarte eta kultura ereduak sortzen dituzten eskubide urraketa salatzen du:

Udaberri honetan, hainbat musika jaialdi feminista antolatu dira. Esaterako, Zarautzeko Putzuzulo Gaztetxean Mefsst Musika Errebolta Feminista (goiko bideoa iazko jardunaldietakoa da). Jardunaldiekin antolatzaileek emakumeen ahalduntzea bultzatu nahi izan zuten musika sortzerakoan, jotzerakoan, entzuterakoan, dantzatzerakoan edota soinua jartzerakoan: “Punk-a, rock-a, hardcorea jendarteko hainbat arau, muga gainditu dituzten musika estilo eta mugimenduak izanik, zer dela eta ez ditu genero arauak, rolak gainditu? Zein izan da Euskal Herrian emakumeok musikan izan dugun papera eta funtzioa? Nola aldatu dezakegu gaur egungo egoera? Aldatu behar al da?”. Valladoliden ere, Potorrock jaialdia ospatu zen zeinaren helburua zen  emakumeen parte-hartzea indartzea eta bisibilizatzea musika alternatiboaren sorkuntzan.

Musika, plaza, oholtzak… Ez dira zerbait aldaezinak! Beraz, eralda ditzagun gure letra, ahots eta mugimenduekin! Beldur Barik jarrerarekin!


29/07/14

ROLLER DERBY, UN DEPORTE EMPODERANTE

Roller Derby lau gurpilen gaineko kontaktuzko kirola da, autogestionatua eta nesken enpoderamendua zein elkartasuna indartzen ditu. Espainiako hainbat hiriburutan (Bartzelona, Zaragoza, Madril) urteak daramatzaten taldeak daude baina gurean, orain dela gutxi sortu dira. Donostian 2013ko abuztuan “El Puticlub de la Lucha” taldea sortu zen. Taldeko neskekin egon gara, kirol hori, zehazki, zertan datzan kontatzeko.

patines4
Fotografia de “El puticlub de la lucha” entrenando

CONTADNOS: ¿CÓMO SURGIÓ EL GRUPO?

El equipo comienza su andadura en agosto de 2013. La fundadora “Calabacín Warren” estaba intentando formar equipo con  “La vikinga” que venía de un equipo de Roller Derby de Tenerife. Hubo una primera reunión a mediados de agosto y a partir de ese momento comienzan a sumarse participantes, generalmente conocidas y amigas pero también algunas que venían de las redes sociales. En septiembre del 2013 comenzamos a entrenar en el polideportivo de Manteo de gros, donde seguimos.

¿CUÁL ES VUESTRA FILOSOFÍA COMO EQUIPO?

Creemos que Nuestra teoría con respecto al aprendizaje de técnicas y tácticas de Roller Derby es un proceso,es decir, que no podemos comenzar por lo avanzado, ni aprender todo lo que nos enseñan a medias, ni ir aprendiendo un poco de cada cosa y no dedicarle el tiempo suficiente a ninguna destreza específicamente. Todo a su debido tiempo y momento.

En estos procesos de aprendizaje también tomamos en cuenta la diversidad de las personas. Existe una gran tendencia, en la práctica de los deportes, en caer en la comparación y más bien deberíamos observar a la jugadora que tenemos al lado para poder aprender algo de ella sin intentar ser más que nadie porque. Los tiempos de aprendizaje cambian al ser diferentes cada una de nosotras.

Entendemos el Roller Derby como un deporte de equipo, feminista, empoderante y de superación personal y colectiva.

¿CÓMO OS ORGANIZÁIS COMO EQUIPO?

Al haber montado el equipo nosotras mismas, somos un equipo autodidacta, autogestionado, horizontal y responsables con nuestra organización. Nos organizamos por asambleas en las que se toman las decisiones más importante, y luego tenemos los dos entrenamientos semanales (lunes y miércoles) en el polideportivo de Manteo (Donostia). Estamos avanzando en esta organización. En la última asamblea, por ejemplo, definimos varias comisiones de trabajo.

¿CREÉIS QUE ES UN DEPORTE QUE ROMPE CON LOS ESTEREOTIPOS QUE EXISTEN EN TORNO A LA PARTICIPACIÓN DE LAS CHICAS EN EL DEPORTE?

Es un deporte que no tiene esos estereotipos tan marcados como tienen otros deportes en torno a la forma física. Es decir, si vemos vídeos sobre el roller derby, vemos que a diferencia que en otros deportes  los cuerpos de las jugadoras no se ajustan a una norma estética o corporal, como pasa en otro tipo de deportes. Aún cuando para practicar este deporte debes debes de tener diferentes aptitudes ( tener mucha fuerza, resistencia, agilidad…) cada una puede tener una u otra de esas cualidades más desarrolladas. Una puede ser súper fuerte, otra muy ágil. Aquí cabe todo.

Dentro de los deportes que se consideran “femeninos”, como pueden ser la gimnasia rítmica o el patinaje artístico, están marcadísimos  con estereotipos como la belleza o cuerpos delgados. En cambio, el roller derby es con lo que rompe, porque puedes pesar cien que cincuenta kilos para poder practicar el roller derby. Es decir, que no necesitas una determinada apariencia física.Hay una gran diversidad de chicas jugando con un gran abanico de volúmenes. Rompe en lo deportivo pero también en lo estético porque no tiene un uniforme y por eso vamos como nos da la gana: con minifalda, medias de rejilla… Como es muy empoderante nos sentimos a gusto para llevar estas cosas tanto las que tienen cuerpos que se ajustan a lo establecido estéticamente como las que no. En ese sentido es rompedor.

AFIRMÁIS QUE EL ROLLER DERBY ES MUY EMPODERANTE PARA LAS CHICAS

Es un deporte que no tiene homólogos masculinos. Es decir, un deporte que se practica por chicos y que posteriormente empiezan a practicarlo las chicas. Es un deporte que tiene referencias básicamente de mujeres y que es una referencia muy empoderante en el sentido de que hay contacto, a las mujeres se las ve con fuerza, con agilidad y sin miedo, sin miedo a caerse y con agilidad para levantarse rápido, que juega como una metáfora muy vital. Y lo importante no es solo el tema de que tú te caes y tú te levantas. Sino que tienes por detrás un grupo de tías que te respaldan. Es una manera de enfocar el deporte y la vida en general, de que te caes, te levantas por ti misma y además trabajas en equipo con otras tias. Es una manera de trabajar la sororidad y el empoderamiento colectivo de las mujeres.

Como el roller derby tiene esas referencias y bases feministas y punk conecta mucho con eso, con el empoderamiento feminista y la estética punk.

¿CÓMO REFUERZA LA ACTITUD BELDUR BARIK?

Para las chicas que se instalan en el “yo no puedo” o “yo no lo sé”, “tengo miedo”… Ayuda a conectar con tu propia fuerza. A través de un espacio colectivo de mujeres en la que ves cómo otras pueden y que te explican su proceso, que te cuentan que al principio ellas también creían que no podían… Te da una perspectiva de tí diferente cuando te ves ágil, cuando te caes y de das un culazo y no pasa nada. Que vas mejorando… Yo creo que eso es una jarrera Beldur Barik.

Con el roller derby, además, aprendes a defenderte. Aprendes las técnicas para caerte y para levantarte, aprendes también a esquivar, y, además, a recibir y a dar golpes. Esto que aprendemos dentro de este deporte, también podemos extrapolar a la vida, es decir, la autodefensa feminista.

 

¿QUÉ LES DIRÍAIS A LAS CHICAS QUE ESTÉN INDECISAS PARA APUNTARSE A ESTE DEPORTE?

Animamos a las chicas que les guste y que quieran hacerlo, que miren en internet, que hay un montón de información, que no hay que porque saber patinar para empezar.

Que se animen a jugar nosotras. Para sobrevivir como grupo, cuantas más chicas podamos jugar, más nos mantendremos. Esto es como el feminismo, cuantas más seamos más vamos a transformar la realidad.

Además, es un deporte muy bonito, que te empodera, te da la posibilidad de conocer a otras tías que vienen de realidades bastante diferentes a las tuyas y con las que creas vínculos afectivos potentes y que no se queda solamente en lo deportivo.

Fotografia de "El puticlub de la lucha" entrenando
Fotografia de “El puticlub de la lucha” entrenando

29/07/14

KIROLEAN

Zer esan nahi du “neska batek bezala egitea zerbait”? Zergatik neska bati esaten zaio  “neska izateko ez dela batere txarra” kirol batetan ona denean? Zergatik mutil bati esaten zaio txarto uzteko edota izeka egiteko “neska batek bezala egiten duela korrikan”? Adierazpen guzti horiek ematen dute ulertzera, zerbait egitea neska bezala ezberdina dela, gutxiago. Hau da, badagoela modu bat egiteko gauzak (mutilena), kirola egiteko modu egokia eta gero dagoela, neskena. Ematen dute ulertzera, neskek gaitasun gutxiago dituztela, esfortzu gutxiago egiten dutela, ez diotela jartzen jarri beharreko interesa. Baina hori horrela al da? Errealitate bat al da neskak eta mutilak ezberdinak direla gorputz aldetik, kirola bizitzeko moduarekin? Edota kulturalki indartutako irudipen bat da?

Neska eta mutilen gorputzak ez dira hain ezberdinak beraien artean. Mutilen gorputz guztiek ez dituzte ezaugarri (bolumena, masa muskularra) edota gaitasun fisiko berberak (indarra, abiadura ).  Neskak ordea ahulak, alperrak, pakete batzuk dira.Ezin dugu esan nesken gorputz bat eta mutilen gorputz bat dagoenik. Ezin dugu ere baieztatu mutilek eta neskek kirolerako berezko gaitasun edota jarrera ezbedinak dituztenik, trebatu egiten direlako. Txikitatik izan dugun ingurunearen eta gure buru/gorputzekin ditugun harremanaren arabera, gehiago edo gutxiago trebatzen ditugu. Guk geuk dugu horretarako gaitasuna. Beraz,  mezu desbalorizatzaile guzti horiei entzungor egin, gozatzen jarraitzeko. Sinistu dezagun gure gaitasun eta trebetasunetan!

Ez ezazu galdu Abuztuak 21an argitaratuko dugun “El Puticlub de la lucha” Roller Derby-ko taldeari egindako elkarrizketa !

 

 

 


29/07/14

EMAKUMEA ETA MENDIA

 

Alpinismoa existitzen denetik daude emakume alpinistak. Eta horren lekuko diren iraganeko hainbat erreferente ditugu. 1799, JeanParminter andereak Mont Blanc mendia eskalatu zuen eta munduko lehenengo emakume alpinista bilakatu zan (egun ditugun datuen arabera). 1808an Marie Paradis Chamonixeko kamarerak Mont Blanc-era igotzea erabaki zuen. Chamonixeko emakumeak Marie Paradis-i ea zergatik igo zan galdetu ziotenean, honek “Zoazte eta ikusiko duzue” erantzun zien.

Emakume betidanik sentitu dute mendiaren deia, beraien gorputzak mugetara eramateko nahia. Jomuga ez baitago gure gorputzetan, baizik eta horien gainean ezartzen diren sinismenak. “Joan eta ikusi” sinistu beharrean, “bakarrik ez zara izango gai” mezuak. Neska edo mutil izan, sortzen eta inposatzen diren expetatibek gure gorputzak bizitzeko eran eragiten du: espazioen eta indarraren erabileran, mugimenduen praktikan, bilatzen dugun gorputz irudian… Mundua zein mendia, arakatu eta deskubritzeko gure gorputza ehuneko ehunean behar dugu, aske eta indartsu sentitu behar gara aske eta indartsu bizitzeko. Eta horrela egin dute emakume askok urteetan zehar.

Gure inguru hurbilean ere, hainbat erreferente ditugu esparru honetan. Josune Bereziartu munduko eskalatzailerik onenetarikoa izan da. Betidanik kirolaria, eskalatzailea eta alpinista. 8c (kirol eskaladako mailarik altuenetarikoa) eskaladako horma eskalatzen pertsonarik gazteena 11 urte dituen Brooke Raboutou neska gaztea izan da. Silvia Vidal, katalana, munduko eskaladorerik onena bere espezialitatean (eskalada artifiziala). Edurne Pasaban tolosarra, munduan ezaguna 14 zortzimilekoak egiten lehenengo emakumea izanagatik.

AlisonHargreaves alpinista
AlisonHargreaves alpinista

Eta amaitzeko, apurtezinak ematen zituzten oztopoak gainditu zituen emakumea, Alison Hargreaves. Emakume honek 1993an Alpeetako ipar aurpegi guztiak denboraldi batean eskalatzeko helburua jarri zuen, baita haurdun egoala lortu ere. Eigerreko ipar aurpegia, alpeetako ipar aurpegirik zailena, Alison Hargreaves-ek haurdun igo zuen!

Emakume guzti hauek gorputzen inguruan gure kulturak ezarritako mugak hautsi dituzte eta erakutsi digute, ez dagoela hesirik ametsentzat!


29/07/14