Kategoria: Aniztasuna sexuala

ARMAIRUAK TXIKITU! LUMAK ASTINDU!

Aurreko postetan garatutako idei bat “pasar desapercibidx” izan da.. Bale, maritxua zara, baina ez duzu zertan etengabe horren berri eman beharrik, eta are gutxiago nirekin zaudenean… eta mundo guztiari esateko grina hori… ni mutila (edo neska) ez noa txapa botatzen neskak (edo mutilak) atsegin ditudala… beno, zuretzako ez da garrantzitsua izango, aurresuposatzen baita heterosexuala zarela eta ez dagoela armairu heterosexualik.

Armairutik ateratzeko mila modu daude, eta pertsona batentzat balio duena, beste batentzat ez du ezertarako balio (gauza guztietan bezala…). Gure bizitzan edozein gauza garrantzitsuari aurre egiten diogun bezala jokatu behar dugu, hau da, baiezkortasunez jokatuz baina inuzente izan gabe, zihurtasunez, ez dadila izan bronka baten emaitza… Guzti hau esatea erraza da, baina armairuak deusestatu behar ditugu, ez dira pertsonak gordetzeko, jantziak gordetzeko baizik! Translesbohomofobiaz betetako armairuak txikitu ditzagun!

Norberak egin beharreko lana armairutik ateratzeko ez da lan erreza, eta gure inguruan ditugun pertsonen laguntza ezinbestekoa da ere une honi aurre egin eta gainditzeko.

Begira ikasle batzuk egindako lana armairu eta homofobiaren inguruan. Lehiaketa batetara aurkeztu ziren, eta jorratutako gaia beraien izan zedila bilatzen zuten. Baita ere beraiek parte hartzea, eta homofobia jorratzea erabaki zuten, guztiok ezagutzen baitugu institutuan edo kalean, armairutik atera den lagun edo ikaskide bat. Bota begirada bat beraien lanari, badago ere inkesta bat galdera interesgarriekin… Iadanik beraien lana amaitu dute, baina bertan dauden ondorioak ere oso interesgarriak dira.

¿Hay armarios en las aulas? proiektua. https://armariosenlasaulas.wordpress.com/
¿Hay armarios en las aulas? proiektua. https://armariosenlasaulas.wordpress.com/

Umore pittin bat jarriko diogu guzti honi… armairutik atera garen jendearen istoriak oso desberdinak dira… begira ama honen erantzuna alaba lesbiana dela esaten dionean!

Aspaldi ere hitzegin genuen armairutik ateratzeari buruz. Andreak bere esperientzia eta bizipenak kontatu zizkigun. Gogoratzen?

TRANSLESBOHOMOFOBIAREN KONTRAKO EKINTZAK:

Dia para salir del armario:

dia para salir del armario

JÓVENES SIN ARMARIOS

 

Ze erreakzio izango ditut nire lagun taldean eta familian gay, lesbiana edo trans naizela aitortzen badut? Galdera honek gure buruan etengabe azalerazten da armairutik ateratzea pentsatzen den bakoitzean. Orduan hobeto da ezkutuan jarraitzea? Ez aipatzen jarraitzea? Heterosexuala naizela pentsatzen jarraitu dezatela? Egia da ez dagoela formula magikorik, bakoitzak ahal duen moduan egiten duela… eta Ellen Page bezala txalo zaparrada bat espero badugu… baliteke horrela gertatzea, ze demontre! Baina egia da Ellen Page-k emandako diskurtsoa hunkigarria dela, zer iruditzen? Badakigu ere berriro jartzen dugula… baina ze demontre! neskak merezi du!

Hurrengo postean sexu aniztasunaren inguruan hitzegiten jarraituko dugu. Egunekotasunean eskolan, institutuan denbora asko ematen dugu, han daude nire lagunak, nire harremanak… nola erantzun orduan gay, lesbiana edo trans naizela esaten badut? Lagun mina bada esaten duena? Nire irakaslea bada?


07/09/19

GENEROAREKIN BUELTAN BERRIRO ERE…

Gure jendartea bitan banatua dago, emakume eta gizonak. Bizitza osoan zehar eragingo digun baldintza ukaezina, bai… aukeratu beharra komunera goazenean, galdetegi bat bete behar dugunean, baita ileapandegira bagoaz… baina hau ez da bat-batean sortzen… jaio aurretik dagoen zerbait da. Hardunaldian zehar norbaitek hurrengo galdera egingo zuen momenturen batean… fijo… “neska a la mutila?” Eta erantzunak dakarrena… neska bada arrosa izango da bere kolorea, goxoa izango da bere izaera, gonak eta soinekoak jantzi ahal izango ditu, bere izaera kontra ez egitearena izango da… Eta mutila bada? Urdina izango da bere kolorea, indartsua izango da, ausarta… eta momentu horretan bertan, oraindik jaio gabeko haurra,genero batera edo bestera bideratzen hasten dira. Guraso batzuk ere neska a la mutila nahiago duten aditzera ematen dute, “mutilak errazagoa daukate bizitzan, emakumea bada gehiago hitz egin ahal izango dut berarekin…” beraz, haurra jaio aurreko aurreritziak ugariak eta zabalak dira.

Eta hau aldatu nahi badugu? “beno, horrela izan da beti eta horrela da…” buf!!! Eta hortik ateratzerik badago? Ez badugu gure burua ez bata ezta bestean antolaturik edo sailkatua ikusten?

Nola deitzen diogu emakume eta gizonen arteko sailkapenari? Seguru entzuna duzun sistema binarista da honen erruduna. Binarismoak emakume/neska eta gizon/mutil arabera antolatzen du gure gizartea. Eta sistema hau, sexista izateaz gain (mutil/gizonei pribilegio batzuk ematen dizkiolako) binarista da. Sistemak ez ditu onartzen marra hortatik ateratzen den guztia, emakume jaio bazinen baina ez badituzu gizarteak ezartzen dituen portaerak edo estereotipoak (genero rola deitutako hoiek) jarraitzen… MEEEKKKK!!! Sistemaren genero polizia zure atzetik joango da!!! Zein den polizi hori? Froga bat egin dezagun… “emakume” bat izan behar dena eta “mutil” bat izan behar dena kontutan harturik (emakumea: goxoa, altu hitzegiten ez duena, ile luzea, jantzi femeninoa… mutilaren kaxuan: indartsua, ausarta, ile motza, jantzi maskulinoa…) zenbatek pasatuko genuen genero test hori? Baina test honek ere kanpoan uzten ditu trans pertsonak, marimutilak., luma duten maritxuak.. (lasai, hilabete osoa dugu horretaz hitzegiteko!)

Hona hemen hilabete honetan zehar landuko ditugun gaiak ulertzen lagunduko digun irudi bat…

Genderbread Persona

 

Orain badakigula gure gizartea sistema binario batean antolatzen dela, eta sistema horren antolaketak desberdintasunak sortzen dituela… Sistema binario honi aurre egiteko erramintak lortzen saiatuko gara…


07/09/19

EKAINAREN 28AREN INGURUKO HISTORIA PITTIN BAT

Gaietan sartu baino lehen goazen Nazioarteko egun honen ospakizunaren zergaitia ezagutzera….

Zergaitik ospatzen da Ekainaren 28a?

New York hiria, Greenwich Village auzoa, 1969ko ekainaren 28an, larunbata, gaueko 1.20ak, Stonewall Inn taberna. Ez zen lehenengo aldia gay, lesbiana, transexual eta trabestiek sarri joaten ziren taberna horretara polizia sartzen zela. Oraingo honetan esku artean zuten alkohol salmenta ikertzeko baimena aitzakia zuten. Benetako asmoa bestelakoa zen, gay, lesbiana, bisexual eta transexualak jazartzea, gogoratu behar baitugu garai haietan, homosexuala izatea burutik sano ez egotea zela, zigortua zegoen, gaixotasun bat zen… eta ezin zen harreman homosexualik izan kartzela zigorra edota tratamendu psikiatrikorik pairatu gabe.

Stonewall Bar (Larry Morris/The New York Times)
Stonewall Bar 1969

 

Hipotesi desberdinak daude han, gau horretan gertatu zenari buruz. Esan bezala, ez zen lehenengo aldia bertan polizia sartzen zenik eta atxiloketak egiten zituela.

Baina gau horretan zerbait desberdina gertatu zen. Barruan zeuden hainbat lagun identifikatu eta kanpora aetera zituzten atxilotzeko, baina haietako batek, eta hemen hasten dira hipotesi guztiak dantzan, gazte, lesbiana edo transexual batek, jasatzen ari zen indarkeriari aurre egin eta muturreko (hostiko…) batez erantzun zion. Bapatean polizia joka hasi zenean, kanpoan zegoen jendartearen haserrea piztu zen, Stonewall gertarakariei hasiera emanez. Kaleak poliziaz bete ziren, eta egunak behar izan zituzten amorruak, nekeak, nazkatuta zeuden gay, lesbiana, eta transexual guzti haiek mendean hartzeko.

Gertakari hauen ondorioz, norberaren sexu joera harrotasunez bizitzeko txinparta ere piztu zuen. Handik hilabete batera New Yorkeko komunikateak GLF (Gay Liberation Front) sortu zuen. Eta urtebete geroago, istiluen urteurrenaren harira, manifestazio bat antolatu zuen, Ekainaren 28an, urtebete lehenango istiluak gertatu ziren egun berean. Eta orainarte…

Stonewal Inn taberna
Stonewal Inn taberna

 Hauxe da gau hartan poliziek eta han bildutakoek entzundako abestia:

We are the Stonewall Girls/ We wear our hair in curls/ We wear no underwear/ We show our pubic hair/ We wear our dungarees/ Above our nelly knees (Stonewall-eko neskatilak gara/ ilea kizkirtuta daramagu/ ez daramagu azpiko arroparik/ eta pubiseko ileak erakusten ditugu/ gure emakume belaunen gainetik

https://www.youtube.com/watch?v=fMN_YpOT_ko

Hauxe da Nigel Finch-en filma Stonewall (1995). Ikustea gomendatzen dizuegu gertatutakoa ezagutzeko.

Stonewall filma. Nigel Finch (1995)
Stonewall filma. Nigel Finch (1995)

Otra peli que se ha estrenado recientemente y muy recomendable es PRIDE (2014), una película de Matthew Warchus, que nos enseña que las luchas que se unen… se hacen más fuertes!

Pride. Matthew Warchus (2014)
Pride. Matthew Warchus (2014)

Beste (h)istorio batzuk….

LGTBI banderaren historioa

Jatorrizko bandera Gilbert Baker-ek diseinatu zuen eta 1978ko Ekainaren 25an erabili zen lehen aldiz, San Francisco-ko Harrotasun Jaialdirako. Esan omen da Baker Judy Garlandek abestutako “Over the Rainbow” abestiak inspiratu zuela. Garai hartan banderak zortzi kolore zituen, bakoitza bere esanahiarekin:

Gay bandera

1978ko azaroaren 27a, Harvey Milk-en hilketaren ondoren, ortzadarraren banderaren salmenta haunditu zen. Eskaerari aurre egiteko, banderaren bertsio berri bat egiten hasi ziren, arrosa kolorea kenduz.

1979an banderak berriro aldaketa bat jasan zuen. Bandera San Francisco-ko argi-zutoietan jartzen zirenean, erdikaldean zeuden koloreak ez ziren oso ondo nabarmentzen edo ezberdintzen, beraz, turquesa kolorea kendu zen, horrela gaur egunean dugun bandera sortuz.

Bazenekien kontatu dizugun guzti hau? Orain historio apur bat ikusi dugula, goazen beste gaien inguruan hitzegitera, generoak dantzan jartzera binarismoarekin, normaltasuna apurtzera kuestionatu hutsarekin, armairuak apurtzera… Kuxkuxeatu ere historia gehiago interneten!!!

Badago esaldi bat esaten duena “Aipatzen ez dena, ez da existitzen”. Beraz… goazen guzti honetaz hitzegitera!

 


07/09/19

GORPUTZ ANITZAK, SEXUALITATE DISIDENTEAK

Edertasunak sekulako garrantzia duen garaiotan, ematen du jende ederrak, guapoak baino ez duela sexuaz disfrutatzen. Pelikula eta serie gehienetan, behintzat, beti dira edertasun kanon batzuen barruan dauden pertsonak arrakasta dutenak, ligatzen dutenak. Aditzera ematen dute “perfekzio” horretan sartzen ez bazara ez duzula ligatuko eta ligatzekotan, ez duzula jende eder hori bezain beste disfrutatuko sexuaz. Hori da ulertzera eman nahi digutena eta hori da askotan gure pertzepzioa.

Perfekzioaren pertzepzio horretan, ez dira sartzen, gainera, “ez-gaitasun”-en bat duen jendea. Ez-gaitasun fisikoa eta psikikoa dutenak. Tabu (gai baten gainean ezartzen diren debeku eta ezezagutza) eta estereotipo (talde batean sartzen ditugun pertsonei eta horien jokabideei buruz ditugun aurreiritzi eta irudi sinplifikatua) pilla daude  sexualitatearen inguruan. Fisikoki “ezberdintasunen” bat (mobilitate falta, gorputz atal baten falta…) izatekotan uste izaten da beraien gure gorputzek ez dutela izango plazerrik sortzeko gaitasunik. Eta “ezberdintasun” psikikoren bat izatekotan, ordea, uste izaten da gure sexualitateek gainezka egiten dutela, gehiegizkoak direla eta kontrolatuak izan behar dutela. Jarrera oso paternalistak sortzen dira, batez ere, neska “ezberdinen” kasuan. Neskan gorputzak babestu beharreko zerbait dela uste izaten baita.

Pelikula labur honetan esaterako, Down sindromea duen neska baten istorioa kontatzen da. Nerabezarora heltzerakoan bere sexualitatearen inguruko ikusmin handia sortu zaio eta bere jakin-nahia asetzeari ekiten dio. Bere inguruak, halere, ez daki nola kudeatu egoera eta bere beharrizanen aurrean izutu, ikus-ezinarena egiten du, barre egiten diote eta baita bere gorputza ezagutzeari ekindako bidea debekatu ere. Baina bilatzeak, deskubritzeak egiten du aske eta ez du amore ematen. Sekretu hau da bere askatasun partzela.

Pertsonak anitzak gara: gure gorputzen eta genitalen ezaugarriengatik, gure izaerarengatik, jasotako hezkuntza-ereduarengatik… Eta gure berezitasunek, ezberdin egiten dute sexua bizitzeko, bilatzeko eta disfrutatzeko modua. Baina danok gara izaki sexuatuak. Gure gorputz zein adimen berezitasunak, dena-delakoak direla ere. Guztiok dugu plazerra sentitzeko eta bilatzeko nahia, eta, horregatik, guztiok dugu gure sexualitatea garatzeko eskubidea.

Gorputzen eta sexualitateen aniztasuna aldarrikatzen du YES WE FUCK– Gorputz postmodernoen alde, ikus-entzunezko honek: “Bada ordua, ezberdinak garen pertsonon gorputzak, dena delako arrazoiengaitik, baita aniztasun funtzionalagatik ere, lekua izan dezagun baldintza bardinetan. Gorputzak sexualak dira, izakia sexuala da, eta, beraz, sexualitate ezberdin guztiak, disidenteak, iraultzaileak barne-hartu beharko genituzke. Sexualitate guzti hauek balidoak eta onargarriak izan beharko lirateke”.

 Denok kabida izan dezagun, guztion plazerrak, desioak, gorputzak, izaerak… Normaltasunaren eta perfekzioaren mitoarekin hautsi behar dugu! Gorputz eta sexualitate disidenteen alde!


07/09/19

GENERORIK GABEKO ETORKIZUNIK?

Dena dago gizon-emakume arabera antolatuta. Esaterako, aldagelak, komunak…Galdetegi bat betetzen dugunean ere, emakume edo gizon bezala sailkatu behar izaten gara. Ez dago beste aukerarik. Norbait haurdun dagoela dakigunean, ia ohartugabe galdetzen dugu: eta zer izango da neska ala mutila?  Baina ez bagara ikusten, sailkatzen, sentitzen ez batean ez bestean? Nola bilatu gure lekua, etengabean, bi aukera horietara soilik mugatzen bagaituzte?

Gure egunerokoa, bizipenak, harremanak, emozioak… bitan ulertzeko joera dugu: zuria-beltza, ona-txarra, bai-ez, eguna-gaua. Ez dugu bitarteko ezer onartzen, ñabardurak ulertzen: edo bata da edo bestea. Eta ikuskera hertsi horren ondorioz, gure gorputzak, sexualitateak, harremanak edota identitateak ere, mugatu egiten ditugula, emakume-gizon, feminitate-maskulinitate kategorietan sartuta. Baina aspaldiko post honetan, Iris Segundoren bideoarekin eta “Estereotipoak hausten” bideo-erreportaiarekin, kontzeptu horiek ezbaian jartzen genituen, eta aditzera ematen genuen, identitateak, desioak, gorputzak… zerbait fluidoak direla eta ezin ditugula sailkatu. Sexualitatearen (homosexual-heterosexual), identitateen (maskulinitate-feminitate), sexuen (emakume-gizon)…  mugak guk jartzen ditugu. Eta hori da justu, 2013ko Beldur Barik lehiaketara aurkeztutako “Prakagona” ikus-entzunezkoak ere, adierazi nahi izan zuena. Izan ere, genero eraikuntzak  gure gorputzak, emozioak eta desirak, enkortsetatzen, inbutatzen ditu binarismoan.

Chloe Aftel argazkilariak burututako argazki-erreportai honek ere, sailkapen guzti horiek hankaz-gora jartzen dituzten gazte batzuen berri ematen digu. Ingelesezko genderqueer mugimendua osotzen duten gazteak dira. Batzuk generoarekiko neutralak bezala ikusten dituzte beraien buruak eta gorputzak. Beste batzuek, ordea, genero baten eta bestearen artean (emakume edo gizon) dantzan. Micah Neutrosis Nonsense blogeko autoreak honela definitzen du: “Panpinak neskentzat dira, kamioiak mutilentzat, puzzleak neutroak dira… Nire generoa puzzle bat da”.  Baina, definizioetatik, etiketetatik haratago,  binarismoa da hautsi nahi dutena: “Mundua ez mugatzea, neskentzat edo mutilentzat izatera, soilik”.  Binarismorik gabe adieraztea, sentitzea, desiatzea. Askeak izatea, experimentatzea, deskubritzea.

genderqueer1

genderqueer2

 

Bai, leku eta momentu historiko desberdinetan beraien sexualitate, gorputz edota praktikekin genero eraikuntzaren mugak gainditzen dituzten pertsonak egon dira eta daude. Lehen eta orain, Euskal Herrian zein munduko beste leku askotan. Baina EEBBtako San Frantzizko inguruan kokatzen den mugimendu honetara geroz eta gazte zein ekimen gehiago ari dira fusionatzen. Eta, horregatik, sekulako bisibilitatea hartzen ari omen da. Generorik gabeko geroz eta paisaia posibleagoa irudikatzen ari dira. Helduko al gara, generorik gabeko etorkizunik ikustera?

 

 

 

 


07/09/19

ERASO HOMOFOBIKOEKIN BB JARRERA ESKOLA ETA INSTITUTUAN!

Eskolan eta institutuan, zoritxarrez, ohikoa da, norbait hartzea sistematikoki berataz barre egiteko, txarto uzteko, erridikulizatzeko. Edozein aitzakia hartzen da horretarako, edozein ezaugarri fisiko (lodia dela, argala dela, betaurrekoak dituela, belarri handiak…), ezaugarri sozialak  ( maketo bat dela, pija bat, bere arropa edo orrazkerak desfasaute daudela), edota bere izaerarekin lotututakoak (arraroa dala, pagafantas bat, antisoziala, puta bat, monja bat, marikoia, marimatxoa…). Tratu txar horien oinarrian botere-harreman desorekak daude: nork egiten du nortaz barre? Zergatik ematen diegu boterea barre egiten dutenei? Denon esku dago horiei aurren egin eta bukatzea. Boterea ematen diegulako dute boterea.

Tratu txar horien helburu izaten dira ere, sarri, sexualitate eredu eta genero identitate ez normatiboak. Neska edo mutil bezala identifikatzen bagaituzte, era bateko edo besteko expektatibak lotzen dituzte gurekin. Alegia, espero izaten da neskak finak, delikatuak eta ederrak izatea. Eta mutilak, berriz, indartsuak, futbolean onak eta pasotak izatea. Eta espero da baita ere, neskei mutilak gustatzea eta mutilei neskak. Zenbat aldiz entzun dugu, mutil bati futbola ez gustatzeagatik marikoia dela. Ze zerikusi daukate aisialdirako preferentziek gure praktika sexualekin? Eta nori axola dio neskak edo mutilak gustatzen bazaizkigu? Gure identitateekin eta bizitza sexualekin “sota-caballo-rey” betetzen ez badugu despektiboki deituko gaituzte marikita, tortillera eta . Tratu txar horien oinarrian gure bizimoduak ulertzeko eredu sexistak eta heterosexistak daude.

https://www.youtube.com/watch?v=JMakydi0p7o

 

Horiei aurre egiteko, ekimen interesgarri baten berri eman nahi dizuegu: “Gay -Straight Alliance”. Ekimen honetan gay, lesbiana, transexual, transgenero eta heterosexual bezala identifikatzen diren gazteak bildu egiten dira, beraien hezkuntza zentroak leku aske eta seguruetan bilakatzeko, sexualitateak eta identitateak modu askean garatu ahal izateko, normatibitatetik (heteronormatibitatea edo heteroaraua) kanpo. Mugimendu hau EEBB-etan sortu zen 1998an, gazteak trebatzeko eta enpoderatzeko, beraien hezkuntza zentroetan homofobiaren eta transfobiaren aurkako borrokan laguntzeko. Eta, denborarekin, mundu osotik zabaldu eta indartu da. Tokian tokiko proiektuak sare bakar batetan biltzen dira, proiektuak indartzeko eta gazteak trebatzeko  nola kontzientziatu eta komunikatu sexualitateen eta identitateen askatasunerako eskubideen alde.  Ondorengo, ikus-entzunezkoa horren adibide da.

Mugimendu honetako partaide diren gazteek normatibitatetik irtetzen diren pertsonek pairatzen dituzten arazoak bisibilizatzen dituzte eta horiei aurre egiteko moduak eskaintzen dituzte. Baita azaldu ere, nola abiatu eskoletan mota honetako proiektuak.

Exisitzen al da gure institutuetan, jarrera homofobikoei zein transfobikoei aurre egiteko ekimenik? Beharrezko ikusten dugu? Sortuko dugu gurean horrelako zerbait? Eralda ditzagun gure eskolak gure sexualitateak eta identitateak modu askean garatu ditzagun!

 


07/09/19

NORMALITATE FALTSUA

Zergatik galdetzen zaio 5 urteko neskato bati, nor den bere nobioa? Zergatik izan behar dugu txikitatik nobioa eta zergatik izan behar da mutila? Edota zergatik institutuan galdetzen dizute etengabe nor den gustatzen zaizun mutila? Zergatik ez dizute galdetzen nor den gustatzen zaizun neska? Neska izanda mutilak gustatu behar zaizkizula jotzen da normaltzat, eta mutila izanda, berriz, neskak.

Zinematan ikusten ditugun ohiko pelikuletan edo telebistetako serietan, ematen du ez dagoela beste aukerarik. Bikote guztiak dira neska-mutilez osotutakoak. Edota aspaldiko post honetan azaltzen genuen bezala, harreman homosexualak azaltzekotan, errepresentazio oso estereotipatuak dira.  Alegia, aditzera ematen dute gure jendartean normalena dela,ohikoa, harreman heterosexualak izatea bikote barruan… Eta hortik kanpoko guztia, gutxiengoa dela, marginala… Baina fikzio bat baino ez da. Zeren eta, gure jendarte ereduak desertu antzeko bat margozten saiatu arren, gustuak, plazerra sentitzeko eta bilatzeko aukerak mugagabeak eta anitzak dira.

Heteroarauarekin, normalitate faltsu horrekin hautsi beharra dugu, txikitatik, gure gorputz eta sexualitateekin paisaia posible anitzak margoztu ahal izateko. Bide honetan, ekaineko post honetan “Arrakala” proiektua aurkezten genizuen, heteroaraua haustea xede zuen web-gune interesgarri bezala. Bertan, hainbat tresna aurkitu ditzakezue: tailerrak egiteko dinamikak, hausnarketa interesgarriak biltzen dituzten bideoak…

Eta hona hemen, ere, Chocolate Remix (reggeaton lesbico) abestia, zeinak regetoiaren logika matxista berrasmatzen duen queer klabean birsortuz. Elkarrizketa honetan adierazten duenez, abestiarekin  gizonezko latinoamerikarraren estereotipoaz barre egiten du, baina batez ere, sexualitate aniztasuna eta emakumeen plazerra aldarrikatzen du: “Uste dut gure imaginario sexualaren eta betetzen ditugun roleninguruko hainbat gauza birplanteatu behar ditugula, ez ditugu zertan onartu behar existitzen direnak (…) Haustura bat eragin nahi nuen eta horregatik hautatu nuen reggaetoi musika, estilo guztiz matxista baita. Musikalki oso dibertirgarri eta pegadizoa iruditzen zait, eta, era berean, ahalbidetzen dit jendeari hainbeste molestatzen dioten gauzetaz hitz egitea”


07/09/19

ETIKETAK KANPORA!

Zer da normala eta zer arraroa? Zergatik pertsona izateko modu batzuk daude guztiaren zentroan, dira popularrak, dira mirestuenak, ligatzen dutenak, imitatzen ditugunak? Gorputz “perfektuak”, “akatsik” gabekoak, modako arropa eta orrazkerekin doazenak, modu jakinetan ibiltzen eta jokatzen dutenak, mutilekin-ligatzen-duten-neskak (baina pasatu gabe), neskekin asko ligatzen duten mutilak (asko, asko)…

Gugandik gauza asko espero izaten dira, eta expektatiba guzti horiek betetzen ez baditugu, zentrotik kanporatuak izaten gara, baztertuak, inbisibilizatuak edo irainduak. Normalitate horretatik irtetzen diren izaerei, harremantzeko moduei, gorputzei edota desioei, etiketak jartzen dizkiegu nabarmentzeko arraroak direla, edo ez hain perfektuak, edo desbiatuak. Puta, marikoia, matxupitxua, moroa, pringaua, frikia, marimatxoa, txonia, maketoa, lodia, itsusia… Ezberdina den hori izendatzeko hainbeste etiketa izanda, nor libratzen da? Nor da normala?

Etiketek zentsuratu egiten gaituzte, eta ez digute uzten hazten, experimentatzen, aurkitzen, galtzen, berraurkitzen. Gure jendarte ereduarekin pertsonak kategoria batzuen arabera sailkatzen ditugu, eta, ondorioz, ez gara gai, askotan, horietatik haratago ikusteko

Baina pertsonak izateko, maitatzeko, gozatzeko, sentitzeko, desiatzeko, ibiltzeko, dantzatzeko, … Hamaika mila modu daude, pertsonak dauden bezain beste. Baina badago jendea muga horiek guztiak gainditu eta askeak direla nahi dutenak izateko. Hile honetan, etiketa guzti horiek pikutara bidaltzen dituzten pertsonez hitz egingo dugu,  muga guzti horiek gainditu eta modu anitzean bizi, adierazten eta gozatzen dutenak!

¿Qué es normal y qué raro? ¿Por qué están unas formas de ser personas en el centro de todo, son las populares, son las más admiradas, las que ligan, a las que imitamos? Cuerpos “perfectos”, sin “imperfecciones”, los que llevan las ropas y los peinados de moda, las que andan o actúan de determinadas formas, chicas-que-ligan-con-chicos (pero sin pasarse), chicos-que-ligan-con-chicas (mucho, mucho)…

Se suelen esperar muchas cosas de nosotras y nosotros. Y si no cumplimos con todas esas expectativas que se esperan, somos expulsdxs del centro, excluidxs, invisivilizadxs o incluso insultdxs. Les ponemos etiquetas a todas esas formas de ser, de  relacionarse, a los cuerpos o deseos que se salen de la norma. Todas esas etiquetas para nombrar que algo es raro, o imperfecto, o desviado. Puta, maricón, fe@, machupichu, moro, pringau, friki, marimacho, choni, maket@, gorda… Existen tantas etiquetas para nombrar lo “diferente”, que ¿quién se libra? ¿Quién es normal?

Las etiquetas nos censuran, no nos dejan crecer, experimentar nuestras identidades, sexualidades o cuerpos. No nos dejan encontrarnos, perdernos, volvernos a descubrir. Clasificamos a las personas dentro de categorías y muchas veces no somos capaces de ver más allá. Pero existen infinitas formas de ser, de disfrutar, de desear, de andar, de danzar, de expresarse… Tantas como personas existen. Y hay personas que son capaces de romper con todas esas limitaciones, que son libres para ser lo que quieren. Por eso, este mes, queremos hablar de todas personas que rompen con todas esas etiquetas, que viven y se expresan como les da la gana.

 

 


07/09/19

Homosexualitatea telesailetan

Telesailetan pertsonai homosexualak agertzea jada ez zaigu hain arraroa iruditzen. Azken urteotan telebistan eman dituzten serieen artean homosexualak diren eta paper garrantzitsua duten hainbat pertsonai ikusi ditugu: “Goenkale”-ko Markel eta Alex; “Hospital Central”-eko Maca, Esther eta Vero; “Los hombres de Paco”-ko Pepa eta Silvia; “Física o Química”-ko Fer eta David; “Aida”-ko Fidel eta Tony; “Aquí no hay quien viva”-ko Mauri eta Fernando… baina zer dute pertsonaia hauek guztiek komunean? Orokorrean, talesailan agertzen diren pertsonai homosexual bakarrak dira (edo gutxienez garrantzia dutenen artean). Eta ez bakarrik hori.

 

macaestherveroLa representación de las mujeres lesbianas que se hace en las producciones estatales es bastante homogenea. Son mujeres atractivas en general, que se comportan de una forma “aceptable”. Mantienen relaciones monógamas (aunque el guión pueda exigir algún “desliz” de vez en cuando) y con una orientación bastante tradicional en cuanto a asentarse, casarse, tener hijas e hijos… y casi siempre una de las dos mujeres de la pareja no “era lesbiana” hasta que conoce a la otra parte. No aparecen lesbianas transgresoras, que tengan una actitud Beldur Barik rompedora y vivan según sus normas.
Pepa-y-Silvia-los-hombres-de-paco-20351525-683-1024

La pregunta es la siguiente ¿creemos que estos personajes reflejan la realidad de las lesbianas? ¿o son un elemento que aparece en las series para el disfrute y fantasías masculinas? Si por fin la televisión está incluyendo otras formas de sexualidad además de la heteronormativa ¿por qué no una serie cuyos personajes y cuya temática principal sea esa? Una serie en la que realmente se muestren cuáles son los problemas con los que se encuentran las lesbianas hoy en día todavía: la discriminación, la intolerancia y la invisibilización (más aún que en el caso masculino).

Gay diren pertsonai ugari ere ikusi egin ditugu estatuko zigilua daramaten telesailetan, baina zer nolako irudia ematen dute? Aniztasuna ikusten da edota gay guztiak berdinak direla saltzen digute? Azken urteotan ezagunenetarikoak izan diren pertsonaiak aipatu behar izatekotan “Aída” telesailan agertzen diren Fidel eta Tony eta “Física o Química”ko Fer eta David aipatu beharko genituzke.

 

Jugando-peliculas-venganza_MDSVID20120420_0146_3 Fidel eta Tony-ren kasuan, pertsonai guztiz estereotipikoak dira eta telesailan bortizkeri homofobikoa jasan behar dute momentu oro, graziak balira bezala. Fidel-en kasuan, “marica”, “truchilla” eta “bujarron” egunero atxikitzen zaizkion izenak dira eta Tony-ren kasuan “truchilla” eta “La Marica”, beste batzuen artean. Bi pertsonai hauek portaera nahiko berdintsuak dituzte eta telesailan ez da beste jarrera mota bat erakusten duen gayik agertzen.

“Física o Química”ren kasuan, Fer garrantzi handia izan zuen pertsonaia izan zen eta 3080765229_1_3_MIPtppj3telesailan zehar arazo nahikotxo bizitzen ditu, homosexualak diren mutilek bizi behar dituztenak (errealago ala ez, hori bakoitzaren iritzira).  Beldur Barik jarrera erakusten du askotan, arrazoi homofobikoak direla eta baztertua denean egoerari aurre eginez eta ez du pertsonai zapal bat egiten, nahiko kolore dituena baizik.

 

Sin embargo, hay algo más que tienen en común dos de estos personajes. Tanto Silvia de “Los hombres de Paco” como Fer, de “Física o Química”, fallecen por disparos en una muerte representada de una forma morbosa y cruda en la que la cámara se recrea bastante tiempo. ¿Qué pasa con Antena3 que hace que sus personajes homosexuales, que han tenido un papel central en las historias y que por fin parece que van a tener un final feliz, acaben muriendo en circunstancias tan macabras? ¿Qué opináis?

 

 


07/09/19

Homofobiaren aurka, Beldur Barik Jarrera!

XXI.mendean gaude eta pertsona askok berdintasunean bizi garela pentsatzen dute. Borrokatu egin diren eskubide gehienak lortu direla eta jada bermatuta daudela, baina lana dago egiteko oraindik. Azkenaldian, dibertsitate sexualaren inguruan oso garrantzitsuak diren lorpenak egon dira. 2013an borrokak emaitzak eman ditu eta sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak onartuak izan dira Uruguay, Zelanda Berria, Frantzia, Brasil, Ingalaterra eta Galesen eta baita Estatu Batuetako 6 estatuetan ere. Baina borrokan ez dugu etsi behar, ikusi egin dugun bezala, oraindik ere erasoak gertatzen direlako.

Las situaciones en Francia, Rusia, Kuwait o Reino Unido son algunos de los ejemplos de discriminación directa y agresiva que nos han llegado en los últimos meses. En Francia, país que muchas personas consideran referente en temas de libertad individual, hubo manifestaciones multitudinarias en contra de la aprobación del matrimonio homosexual que se consiguió en abril de este año; se produjeron agresiones graves contra personas por el simple hecho de ir mostrándose afecto por la calle; y, el más reciente ejemplo de discriminación, prohiben el matrimonio a personas del mismo sexo que, aún viviendo en Francia, son de distintas nacionalidades.

EB sarreraErresuma Batuan gertatzen dena sinestezina irudituko zaie pertsona askori. Nahiz eta uztailan sexu bereko pertsonen ezkontzak baimentzen dituen legea onartu, orain dela egun pare bat oso kezkagarria den berria jakin dugu: Erresuma Batuan homofobia edota haien orientazio sexuala dela eta jazarraziak izateagatik asiloa eskatzen duten pertsonek LGTB direla frogatu behar dute. Inmigrazio funtzionarioak konbentzitzeko “ekintza sexuala” erakusten duten argazki edo bideoak erraztu behar dituzte (jatorrizko berria ingeleseraz, BBC News-ekoa.)

En Kuwait quieren imponer unas “pruebas médicas” para impedir la entrada de homosexuales en el país y quieren, además, que esta medida se extienda a Baréin, Omán, Qatar, Arabia Saudí y Emiratos Árabes Unidos.

Errusiako kasua izan da, ziurrenik, gehien ikusi eta entzun dugun, aurtengo Atletismo mundialean salatu egin diren diskriminazioak direla eta. Errusian homosexualitatearen kontrako legeak orain dela urte batzuk onartu egin ziren, baina aurten izan da mundura modu masiboan zabaldu denean. Kasu honetatik interesgarriena dena, agian, atleta ezberdinek izan zuten Beldur Barik jarrera izan zen. Haien ahotsa erabili zuten eta diskriminazio honen aurkako mezuak mundu osora zabaldu zituzten, euren solidaritatea erakutsiz eta guztiak eskubide berdinak izan behar ditugula aldarrikatuz (adibideak)

Es importante que no nos durmamos, que defendamos los derechos que se han conseguido después de mucho esfuerzo y que trabajemos por una sociedad cada día más igualitaria. Igual os preguntáis ¿pero qué podemos hacer? Podemos no aceptar los chistes homófobos que hacen nuestras amistades o gente cercana ni participar en mantener estereotipos, podemos defender que la sexualidad no es algo único y que cada persona la vive de forma diferente, podemos estar ahí para apoyar a quien sabemos que están menospreciando, podemos informarnos y tratar de que la gente que nos rodea vaya superando sus miedos y prejuicios… hay muchas formar de demostrar una actitud BeldurBarik.

Begira ezazu web orrialdean orain arte idatzitakoa eta adi egon, laster post berriren bat egongo da eta.


07/09/19