Kategoria: Berriak

BELDUR BARIK SARIAK DONOSTIA

05/01/22

UROLA GARAIA BELDUR BARIK SARI BANAKETA

Lehen kategoriako bigarren saria: NI 1 + EZ

Eider García Rajado (Zumarraga)

 

 

Bigarren kategoriako lehen saria: ZERGATIK GU?

Haztegi Ikastolako:
Terese Altolagirre
Urko Izagirre
Aiara Salinas
Xabi Parra
Izar Garmendia
Iker Zabaleta
Amaia Azpeitia

 

 

Bigarren kategoriako bigarren saria: ZUTABEETATIK ERAITSI

Olazabal Institutuko:
Joane Alberdi
Ainhoa Badias
Eider Calvo de Mora
Janire Conti
June Martinez
Alex Mateo
Aitor Santos

 


23/12/21

BELDUR BARIK ERMUA SARI BANAKETA

‘Beldur Barik 2021’ herri lehiaketak badu palmaresa. Saritutako lanen eta horien egileen zerrenda atzo arratsaldean ezagutu zen, azaroaren 25eko jaialdian. Jarduera horrek, beste behin ere, agerian utzi zuen udalerriak berdintasunaren alde erabat dagoela eta indarkeria matxistaren edozein adierazpen gaitzesten duela. Aurtengo herriko lehiaketara 11 bideo aurkeztu dira, gehienak taldean landutakoak. 12 eta 26 urte bitarteko 42 neska eta mutil gaztek parte hartu dute. 12-13 urtekoen kategorian 5 bideo aurkeztu dira; 14-18 urteko tartean beste 5 bideo, eta azkenik, 19-26 urteko egileen atalean beste 1. Lehiaketa honetan udalerriko ikastetxe guztiek parte hartu eta lagundu dute.

Saritutako lan bakoitzaren egileek 300 €-ko saria eta diploma bana jaso dituzte. Lanen eta irabazleen zerrenda honako hau da:

Lehenengo kategorian: ‘Feminismo

Omama Ouazzani eta Leire Reyes.

 

Bigarren kategorian: ‘Kontzientziak Astintzen

Marta Iglesias, Eider, Casado, Maider Prieto, Maite Cruz eta Naia Izquierdo

 

Hirugarren kategorian: ‘Micromach clean

Jon Andoni Sáinz, Borja Sánchez, Carla Campoamor, Sheila Carballo eta Miguel Sanpedro.

 

Beldur Barik Jaialdi horretan Aitziber Izquierdo clown-a aritu zen, “EsCúpido amor” umorezko eta maitasunezko kontakizunarekin. Jarraian, Ermuko Beldur Barik lehiaketara aurkeztutako 11 bideoetatik sarituak proiektatu eta ikusi ziren.

Indarkeria matxisten aurkako elkarretaratzea

Jaialdiaren ondoren, Orbe Kardinalaren plazan herritarren urteroko kontzentrazioa egin zen, ordu laurden batez isilik, indarkeria matxistaren biktima izan ziren emakume guztien oroimenez. Beatriz Gamiz eta Arritokieta Araiztegi alkateordeek gaztelaniaz eta euskaraz irakurri zuten Udalbatza osatzen duten bost talde politikoek aho batez onartutako erakunde adierazpena.

Azpian, emakumeenganako indarkeriaren aurkako jardunaldi horretako jardueren argazkiak uzten dizkizuegu.


01/12/21

BELDUR BARIK AIARALDEA SARI BANAKETA

Azaroaren 19an, Beldur Barik Aiaraldea lehiaketaren sari banaketa ospatu zen Arespalditzan. Aurten, Beldur Barik Aiaraldea lehiaketaren 7. edizioa izan da.

Lehiaketan parte hartzen duten udalerriak: Aiara, Artziniega, Amurrio, Laudio, Okondo, Orozko eta Aiarako Kuadrilla. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete hezkuntza zentroei, parte hartzearren: Arteko Gure Ama Ikastetxea, Etxaurren Ikastola, Zaraobe BHI, Amaurre Ikastetxea, Zabaleko Ikastetxea, Latiorro Ikastetxea, Fabian Legorburu Ikastetxea, Laudioko institutua eta Laudio Ikastola.

Aurten 17 lan izan dira hiru kategoriatan banatuta. Kategoria berezia, 1. Kategoria eta 2. Kategoria.

Jarraitu dezagun Beldur barik jarrerarekin!

Aiaraldean ere, indarkeria matxistaren aurrean, Beldur Barik!

 

Kategoria berezia

1. Saria. Motxidadunen mina. Etxaurren Ikastola. Aiara.
2. Saria. Kartulinak. Arteko Gure Ama Ikastetxea. Artziniega

Lehenengo kategoria

1. Saria. Neskak berandu heltzen dira festara. Latiorro Ikastetxea. Laudio

 

 

2. Saria. Neskak eta autobus gidaria. Latiorro Ikastetxea. Laudio

Bigarren kategoria

 

  1. 1. Saria. Festa garaia. Laudioko Ikastola

     

  2.  Saria. Harreman kutsakorrak. Amaurre Ikastetxea. Amurrio

     

  3. Saria. Nire gorputzak ez du zure iritzia nahi. Zabahobe BHI. Amurrio


01/12/21

ALDAKETAK BB2021 TOPAKETAN!

Kaixo guztioi!

Azkenengo momentura arte zain egon gara baina, tamalez, jakinarazten dizuegu ostiralean Agurainen egingo den BB21Topaketa EGOKITU behar izan dugula, Covid-aren egoera dela eta.

Dakizuen bezala, Agurainek eremu “gorrian” jarraitzen du. Hau horrela izanda eta osasun gomendioak jarraituz, ekitaldia EGOKITU behar izan da, eta horrela geratzen da:

– Sari banaketa ekitaldia aurreikusita zegoen bezala Agurainen gauzatuko da baina, publiko barik, iaz Donostian egin zen bezala, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da.

Beste guztia bertan behera geratzen da. Edozein kasutan, tailerrak, osasun egoera hobetzen denean ospatzeko konpromisoa mantentzen da. Espero dugu Aguraini ondo etortzen zaion momentuan egin ahal izatea.

19.00-20.30 SARI BANAKETA
Bea Clown, Libe Beitia eta Julen Portilloren eskutik
ETA KAI NAKAIREN KONTZERTUA!

Streaming bidez ikusteko aukera izango duzue EITBren lankidetzari esker, web orri honetan bertan.

 


24/11/21

LASARTE-ORIAKO BELDUR BARIK TOKIKO LEHIAKETA 2021

Abian da Lasarte-Oriako Tokiko Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, igo bideoa Youtubera edo Vimeora, bete webguneko formularioa eta irabazi!

Irakurri arretaz Lasarte-Oriako tokiko oinarriak esteka honetan klik eginez.

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 5ean amaituko da, 23:59an.

NORTZUEK PARTE HARTU DEZAKETE

Lasarte-Oriako Beldur Barik lehiaketan honako hauek parte hartzeko aukera izango dute:

  • Lehenengo kategoria: 12 – 13 urte. 
  • Bigarren kategoria: 14 – 18 urte. 
  • Hirugarren kategoria: 19 – 26 urte.

UROLA GARAIKO LEHIAKETAKO SARIAK

● 1. kategoriako saria: 200€
● 2. kategoriako saria: 200€
● 3. kategoriako saria: 200€

 

TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKUNTZA

Lasarte-Oriako informazio gehiago hemen:

Udaletxean (Berdintasun zerbitzuan)


22/10/21

UROLA GARAIKO BELDUR BARIK TOKIKO LEHIAKETA 2021

Abian da Urola Garaiko Tokiko Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, igo bideoa Youtubera edo Vimeora, bete webguneko formularioa eta irabazi!

Irakurri arretaz Urola Garaiko tokiko oinarriak esteka honetan klik eginez.

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 5ean amaituko da, 23:59an.

NORTZUEK PARTE HARTU DEZAKETE

Urola Garaiko Beldur Barik lehiaketan honako hauek parte hartzeko aukera izango dute:

  • Lehenengo kategoria: 12 – 13 urte. 
  • Bigarren kategoria: 14 – 18 urte. 
  • Hirugarren kategoria: 19 – 26 urte.

Euskarazko lanak soilik hautatuko dira.

 

UROLA GARAIKO LEHIAKETAKO SARIAK

● 1. kategoriako saria: 350€
● 1. kategoriako aipamen berezia: 250€
● 2. kategoriako saria: 350€
● 2. kategoriako aipamen berezia: 250

Sariak, Ilinti eta Bitartean merkatari elkarteen dendetan erabiltzeko erosketa baletan emango dira.

Goian deskribatutako sariei dagoeneko ezarri zaie dagokien zerga-atxikipena.

 

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Irabazleen izenak azaroaren bukaeran edo abendu hasieran jakinaraziko dira, sari banaketari buruzko zehaztapenak aurrerago komunikatuko dira. Irabazleei aldez aurretik jakinaraziko zaie.

Epaimahaiak ez du bere erabakia ezeztatzeko arrazoirik onartuko

 

TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKUNTZA

Urola Garaiko informazio gehiago hemen:

Udaletxean (Berdintasun zerbitzuan)

Urola Garaiko Lehiaketa, Urola Garaiko Berdintasun Arloak antolatzen du eta Ilinti eta Bitartean merkatariek diruz laguntzen dute.


19/10/21