Kategoria: Sexualitatea

EKAINAK 28

Emakume feminista gazte baten bizipenak eta harrotasuna

16 urte ditut, eta Maialeni, nire lagun onenari, kontatu diot azken aldian Oihanek urduri jartzen nauela, Historiako klasean pixka bat aurrerago esertzen den neskak. Baina urduritasun ona, hau da, gustatzen zaidala. Begiratzen diodanean oso politta iruditzen zait eta esaten duen guztia oso interesgarria da, emakume argia da; baina “zer esan nahi du urduritasun honek? Oihanek erakartzen nau edo emakumeek erakartzen naute?”, galdetzen diot nire lagunari eta berak erantzuten dit: “Zer axola du horrek?”. Niri gehiago kostatu zitzaidan gogoeta horretara iristea.

Urteak joan eta urteak etorri, nire sexu-orientazio heterosexualarekin jarraitzen dut, bi urte daramatzat nire mutil-lagunarekin harremanetan, eta momentuz, ez nau emakume batek erakarri Oihanek egiten zuen bezala. Bapatean, unibertsitateko autobusean berriro ikusten dut, eta hara! Asko gustatzen zaidala berresten dut. “Zer gertatzen da hemen?” galdetzen diot neure buruari berriro.

Donostiatik Bilbora egiten dut salto, eta nolako salto ederra gainera! Imajinatzen ez ditudan aukerak agertzen zaizkit begi aurrean. Emakume feministak ezagutzen ditut, emakume lesbianak, identitate ez-binarioa duten pertsonak, eta aurretik planteatu ere ez ditudan aukera amaigabeak agertzen zaizkit. Jakina, nire institutuan ia denak heterosexualak ziren (edo hori uste nuen nik behintzat) eta ordura arte ez nuen nire orientazioa planteatzeko aukerarik izan. Gerora heteronormatibitatea zer den ikasi dut.
Bilbon nagoela, izateko, sentitzeko eta bizitzeko modu gehiago badaudela konturatzen naizenean, aukera berriak bizi nahi ditut, eta lesbianen lehen gaualdi poetikora apuntatzen naiz. Bertan, neska batek sakon begiratzen nau eta tonu bereziarekin garagardo batera gonbidatzen nau. Niri hankak dardarka jartzen zaizkit. Atzera begiratuz, LGBTIQ+ kolektiboan murgildu nintzenetik gogoratzen dudan unerik gozoenetako bat da momentu hura.

Gaur, 2020ko ekainaren 28an, Harrotasunaren aldeko manifestaziora noa Bilbon. Bost urte daramatzat harreman sexual-afektiboak izaten emakumeekin, eta 4 dira gaurko egun honetan harrotasun amaigabearekin bizi ditudan manifestazioak. 

Baina gaur galduta nago berriro. Oso lesbiana nintzen, bollera, zin dagizuet, eta ez nuen imajinatzen gizonekin harremanak berriro izango nituenik. Baina gizon batekin maitemindu berri naiz, beraz, armairutik irten eta berriz ere arazoren bat edo beste sentitzen dudan arren, oso ZORIONTSU naiz. Pozik nago aske sentitzen naizelako, nere buruari edozein pertsonarekin maitemintzen uzten diodalako, edozein sexu-generotakoa izanda ere.

Gaur manifestaziora libre noa, aske sentituz, urte osorako maitasuna ematen didaten lagun taldearekin. Heterolesbianabisexualpansexual, ez dakit zer naizen.  Eta nori axola zaio? Y A QUIÉN LE IMPORTA (lo que yo haga, laralalala…).

GORA HARROTASUNAREN EGUNA!

LGTBIQ+ gaia jorratzen duten erreferentziak:

Abestia: Izan zu zeu. La Basu.

Azalpen-bideoa: ¿Qué es la bisexualidad? ¿pan-bi…? Reflexiones sobre Bifobia y + por Psico Woman y Elisa Coll.

Liburua: ¿Por qué ser feliz cuando puedo ser normal? Jeanette Winterson-ek idatzia.

Filma: CAROL, Todd Haynes-ek zuzendua.

Antzezlana: Elisa y Marcela.

Persona envuelta en la bandera LGTBIQ


30/06/20

Yes, We Fuck!

Aniztasun funtzionala duen emakume baten bizipenak eta begiradak.

Eta bai, horrela hasiko naiz.

Guk ere txortan egiten dugu. Larrua jotzeko gorputz eta modu desberdinak daudela kontutan hartzen ez duzuen arren. Nahiz eta dibertsitate funtzionala duten pertonek larrua jotzea zaila dutela imajinatu.

Pertsona sexuatuak garela ahaztu egiten duzue, eta, beraz, zuek bezala, gure premia sexualak eta afektiboak ditugula. Hementxe da non min egiten duten begiradei buruz hitz egitera paratzen naizen. Ezberdintzen gaituzten begiradak dira horiek, eta desberdin begiratzen gaituztenak, begirada epaitzaileak, bazterretan uzten gaituztenak.

Gizarte-iruditeriak ez dio gizartean dugun presentzia normalizatzeko eskaerari erantzuten. Eta are gutxiago onartzen du guk ere gure sexualitatea bizi dugula. Sexualitate horri betoa jartzen dio, eta, gainera, paternalismoz tratatzen da.

Bitxia da entzutea aniztasun funtzionala duen bikote bat ikusten duzuenean: “ze polita, maitasuna aurkitu dute”.  Eta aldi berean, ukatzen gaituzue. Ez duzue zeuen burua gurekin harreman batean ikusten, aniztasuna ez baita erakargarria. Eta hona hemen ezustekoa! Aniztasuna bada erakargarria. Estereotipikoa dena ez duelako zertan beti erakargarria izan behar. Gorputz guztiak dira erakargarriak eta gureak ere bai. Begiradak dira erakargarriak, konektatzeko moduak, elkarrizketa interesgarriak, biek ala biek behar ezberdinak izatea. Izan ere, bi noranzkoetan konektatzea erakargarria da.

Eta seguru aski, zeuen buruari galdetuko diozue: zer da bi noranzkoetan konektatzea? Bi norabideetan konektatzea, zurekin egon nahi duen pertsona hori mundu ezezagun batean murgiltzean datza. Komunikazioa, egiteko modua eta jarduteko modua elkarren ahaleginetik egitea. Aniztasunaren onarpena praktikara eramatea da, paternalismoa alde batera utziz eta pertsonen arteko harremanak normalizatuz. Alegia, alde batera uztea nire aniztasun ez-normatiboa, eta, aldi berean, onartzea.

Nire aulkia nire parte delako, baina ez da ni. Nire gorreria, nire parte delako, baina ez da ni. Nire itsutasuna nire parte da, baina ez da ni. Nire paralisia nire parte da, baina ez da ni. Izan ere, nire aniztasun intelektuala nire zati bat da, baina ez da nire guztia.

Aurre egin behar diezue ni beste edozein emakume bezala ikustera eragozten dizkizueten oztopoiei. Aniztasun funtzionalen bat dugun emakumeok maitatzeko gai gara, larrua jotzeko gai, gauza anitz sentitzeko gai gara, ulertzeko gai gara, independenteak izateko gai gara eta, aldi berean, harreman afektibo-sexualak izateko gai gara.

Nik ez diot aniztasunari beldurrik, zuk beharbada bai.

Yes, we fuck! Niri ere gustatzen zait larrua jotzea, eta zuk adina gozatzen dut plazer sexualaz. Ezetz uste baduzu, arazoa zuk duzu, ez duzu uste?

GAI HONEKIN LOTURIKO ERREFERENTZIAK:

Dokumentala: Yes, we fuck! 

Abestia: VIVAS, Mujeres con discapacidad intelectual cantan por la igualdad.


16/06/20

Koloreztatzen

07/11/19

DENA EZ DA METAFORA

Maddi Olazagoitia
Amaia Rojo
Maialen Sorzabalbere

3. kategoria / 3ª categoría

Biolentzia matxistaren aurpegi desberdinak lantzen dituen bideo gordina, feminismoaren erronka berriak oinarri. Behin baina gehiagotan ikusi beharreko bideoa, hausnarketarako bideoa. Irudi bakoitzaren atzean ezkutatzen den mezua garrantzitsua da egungo errealitatearen interpretaziorako. Donostiako hiru emakume gazteren ikuspegitik egindako kritika. DENAK DU ZENTZU BAT, BILAZAZU, BAINA DENA EZ DA METAFORA.


13/11/19

Adinaren estereotipoak

06/11/19

Guztiok diskriminazioaren kontra

06/11/19

Kaferik nahi?

12/11/19
  • 1
  • 2