Kategoria: Gorputzak eta edertasuna

Elkarrekin, sistemaren aurkako borrokan

Afrofeminas-ek idatzitako artikulua.

Bizitza askoz errazagoa izango litzateke niretzat, larruazala zuria eta ilea leuna izango banu? Hori da emakume beltzek geure buruari egiten dizkiogun galdera ugarietako bat arrazakeriari etengabe aurre egiten diogunean, begiradaz ongi etorriak ez garela jakinarazten diguten lekuetara sartzen garenean, lan bila gabiltzanean.

Orduan esaten digute: “Sukaldari lana eskaintzen dizugu, idazkaria bazara ere”, “zure ilea lisatzen baduzu kontratatuko zaitugu”. Eta azken batean esaldi tranpati hura entzuten dugu: “kontratatua zaude, beltz ederra zarelako, aurpegi finekoa. Ez duzu beltza ematen”. Eta hor galdetzen diot neure buruari; zer da beltza izatea eta ez beltza ez ematen? Eta orduan erortzen gara sistema horretan, non ederra zuriarekin baizik ez den lotzen, non arrazakeria iraunkorra den, non gure edertasuna exotikoa besterik ez den, eta, batez ere, gure gorputz osoa aldatzeko nahia nagusitzen den, zuriaren irudira eta antzekotasunera moldatzeko nahia, neskatilak garenetik zahartzen garen arte.

Haurrak garenean, gure ilea desitxurosoa dela erakusten digute, gure ezpainek finagoak izan behar dutela eta gure sudurrek zorrotzagoak, gure azala ilunegia dela edo aldakak zabalegiak. Denborarekin ikasten dugu gure azala ez dela azal kolorea, eta tratu hobea jaso nahi badugu, ilea lisatzea komeni dela.

Una madre afrodescendiente peina el cabello a su hija.

Onartzen dugu, halaber, askorentzat onargarria dela Britainia Handiko enpresa batek bere panpina zuriak gure antzekoak direnak baino 10 euro garestiagoak saltzea erabakitzea, eta, era berean, onargarria da, arrazakeriari aurre egiteko ahaleginean, Espainiako postak aukeratzea zigilu merkeenak gure larruen antzekoak izatea, eta garestienak, argienak.

Azkenean ikasi dugu ez garela bakarrik gure lagun zuriak bezain eder eta erakargarriak, baizik eta bizi garen munduak erakusten digu, edertasun kontua ez ezik, balio kontua ere badela. Gure ezaugarriak, gure hazpegiak eta zentzu ezberdinetan emakume beltz gisa dugun nortasuna determinatzen duena, desatsegina bezala agertzen da, baina baita gutxiago pagina bezala ere, baliorik gabea bezala. Eta horrela marrazten dira gure istorioak alde horretatik, geure edertasuna eta balioa exotikoan eta arrotzean bakarrik ezagutzeko ahaltasunetik, zeren ematen baitu ederrak, baliotsuak eta aldi berean beltzak izatea erabateko kontraesana dela.

Horregatik da garrantzitsua gu berrezagutzea, gure jatorriaz eta sustraiez harro sentitzea. Garena besarkatzea, guztiari buelta ematea, iruzkinei eta propaganda arrazista eta matxistei buelta ematea, urteetan saiatu baitira garena gorrotatzen.

Geure burua ezagutzea geure burua onartzea da, ez gure irudikapen urria, ez gure ileari, larruari, sudurrari, ahoari eta gorputzari etengabe egiten dizkiogun isekak  barruan daramagun indarra eta ausardia murrizteko muga ez direla ulertzea da.

Geure burua ezagutzea berriz elkartzea da, gure hazpegiak aldatu eta nondik gatozen harro ez sentiaraztea nahi dutenei uko egitea da. Berriz ere gurekin adiskidetzea da, nola garen maitatzea da, zuria bakarrik ederra denaren sistema horretako parte izateko asmorik izan gabe.

Geure burua ezagutzea aurre egitea da, borrokarako prest egotea, eta, gure antzeko printzesekin edo protagonistekin istoriorik eta ipuinik ez badago ere, gu geure erreferenteak garela ulertzea da eta geure amak eta amonak geure heroiak.

 

Gaiarekin lotutako erreferentzia interesgarriak:


30/07/21

Bilgarritik haratago

A ze urtea…

Duela urte eta erdi norbaitek esan izan baligu 2021ean horrela egongo ginela, ez genukeen inoiz sinetsiko. Azterketei, lagunei, ligeei eta familiari konfinamendua eta urruntze sozialeko neurriak gehitu zaizkio. Nahikoa ez bagenu bezala!

Denbora honetan gauza asko aldatu dira, askok zuen logela ikasgela bihurtu behar izan duzue eta indarra batu azterketa beldurgarri horiei zuen kabuz aurre egiteko. Beste batzuek, hilabeteak antolatuta zeramatzaten planak atzeratu behar izan dituzue. Guztiontzat, konfinamenduak familiarengandik eta lagunengandik urruntzea ekarri du, eta pantaila baten bidez ikusi behar izan ditugu. Oso ondo dago sare sozialen bidez komunikatzea, baina ez denbora guztian. Egoera horren guztiaren erdian, errutinak aldatu egin dira, eta normala da ohitura berriak hartzea.

Photo by Christian Wiediger (Unsplash)

Askok elikadura ohiturak aldatu dituzte, beste batzuk kirol berriak egiten hasi dira, endorfinen subidoiarekin animatzeko. Batzuek urte oso batean baino lo gehiago egin dute, eta beste batzuek atseden hartzeko arazoak izan dituzte.

Lehen hilabeteetan, ikusteke genituen telesail eta film horiek guztiak ikusteko aprobetxatu dugu, zaletasun berriak hasteko, baina denbora igaro eta gero, nekatu egiten gara. Batzuetan, sare sozialak izan dira etxetik deskonektatzeko eta gainerakoekin konektatzeko modurik onena, baina baita segurtasun falta askoren gunea ere.

Zaila da bere irudia dirutan ordaintzen duen pertsona batekin alderatzea eta “gutxiago edo itsusiago”  garela ez sentitzea, eta are gehiago irudia erretokatuta dagoenean. Baina irudi hori irudi bat baino ez da. Hala ere, nire lagunengandik isolatuta nagoenean, konfinamenduaren argazkiak iragazkiekin bakarrik ikusten ditut, eta noski, nire burun bueltaka hasten da; erotzen ari ote naiz, hala lehen baino askoz itsusiago ikusten dut neure burua?

 

NORMALA DA

Egoera horren aurrean, normala da geure burua zaintzea eta dietan jartzea, “erretzeko” kirola egiten hastea edo produktu batzuk erostea. Kontsumitu ohi ditugun irudiak beti dira perfektuak, baina agi izan behar dugu ez dutela errealitatea islatzen. Gainera, fisiko bat baino askoz gehiago gara. Egunero lapsus, konplexu, beheraldi eta emozio pila bat bizi ditugu, eta batzuetan ahaztu egiten dugu hain garrantzitsua den zati hori, nola ikusten eta tratatzen dugun geure burua. Horregatik, hurrengo gakoak ekarri dizkizugu.

Photo by Lutchenca Medeiros (Unsplash)

Zeure burua zaintzeko pautak:

– Ikasi zeure gorputzari entzuten eta zurekin birkonektatzen. Horretarako, orainarekin berriz konektatzea eskatzen duen jardueraren bat egitea gomendatzen dizugu. Topera bazaude eta desborra gutxi baduzu, ‘Lojong’ aplikazioa gomendatzen dizugu, meditazio eta mindfulness dinamika ugari dituena. Gure gomendioa: ‘Camino’ programa.

– Ezarri zure mugak eta identifikatu ondo egiten dizuten eta gaizki egiten dizuten pertsonak. Ez dugu nahi txiki-txiki sentiaraziko gaituen edo garen bezala onartuko ez gaituen jenderik! Asko gara garen bezalakoak izanda.

– Seinalatu kosifikazioa. Gure gorputzak ez du zure onespenik behar! Mutilak beste neska batzuei buruz objektuak balira bezala hitz egiten ikusten baditugu, denok batera erantzungo diogu!

– Batzuetan ‘bajoiari’ aurre egiten mordo bat kostatzen zaigu, baina beti dago ondo gogoraraztea askotan gauzak ondo egiten ditugula. Gauero, lotara joan aurretik, hiru gauzatan pentsatzera animatzen zaitugu.
Batzuetan ahaztu egiten zaizu edo nagikeria ematen dizula? MoodSpace app-ak horretarako aukera ematen dizu eta askoz gehiago, ideia horiek hodeietan erregistra ditzakezu beste une batean berrikusteko. Horrez gain, zure pentsamendu negatiboak aztertu eta nola sentiarazi zaituzten aztertzeko aukera ere ematen dizu.

– Begiratu zure feed-a. Sare sozialetan ikusten duzunak eragin zuzena du zure gorputzaren pertzepzioan eta agian zure aldartean! Ziurtatu kontsumitzen dituzun edukiek ez dituztela edertasun-ideal eskuraezinak erreproduzitzen eta gorputz anitzak balioesten dituztela.

 


30/07/21

“HILEKOAK MIN EMATEN DIT”

Mina, deserosotasuna, mina, usaina, mina, ondoeza, deserosotasuna, mina, “buffff-a”, mina…

Horiexek izan dira 30 urtetik beherako hogei bat neskari burura etorri zaizkien lehen hitzak, hilekoa entzutean. Beno, “zikloren” bat eta “ilargiren” bat ere aipatu dira (itxaropena badagoela dirudi).

Ez al da bitxia hilekoa dugun pertsonok hilero behin, gutxi gorabehera, hainbeste gogaitzen gaituen gertaera fisiko hau izatea, eta hain lasai egotea?

Ei! hilean behin hileko aaaaaasko dira gure bizitzan zehar (450 inguru).

Nolatan ez gara ari zerua eta lurra mugitzen horri irtenbidea bilatzeko????

Ba, ibuprofenoak hartu eta ez dugu oso ozen hitz egiten, ez gara kexatiegiak izango. Ez da ahultasuna erakusteko momentua. Egokitu zaiguna da, eta kitto. Guztiarekin Aurrera egin dezakegu. Show must go on.

Gainera, horretaz ez da hitz egiten. Ez behintzat naturaltasun handiz. Tanpoi eta konpresen lau iragarkik, benetako esperientzietatik abiatu beharrean, hodei eta likido urdinezko mundu bat saltzen digute, eta usainik ez hartzea eta ia ez nabaritzea lor dezakegula espero dugu. Ez ikusiarena egin.

Eta horrela, komunera joateko poltsatik ateratzen dugun konpresa asko ikus ez dadin ahalegintzen gara, kontu handiz ibiltzen gara galtzak ez zikintzeko, eta hobe dugu etxean geratzea hilekoa jaisten zaigun egun horretan, “bola zomorroa” bagina, ez gaitezen koadrilanfestaren tristura izan.

Eta, jakina, barre egiten jarraitzen dute lagun arteab baten batek esaten duenean: “joe, aizu, badirudi hilekoa duzula”. “Hori nesken kontua da”.

Ba, begira, esaldi hauek guztiak patriarkatuaren gauzak dira.

Gizarte honetan oraindik ere, emakumeon gorputzekin zerikusia daukan guztia ikusezin edo negatibotzat hartzen da, eta emakumeok gaizki badaramagu asuntoa, gure arazoa dela sinestarazten digute.

Ba aizu, ba al dakizu zer?

EZ, EZ DA NORMALA MIN EMATEA ETA HAINBESTE MOLESTATZEA.

EZ DA NORMALA GURE GORPUTZEI BURUZ HAIN GUTXI JAKITEA.

EZ DA NORMALA HILEKOA EXISTITUKO EZ BALITZ BEZALA EGITEA.

Zer iruditzen zaizu horri buelta bat ematen saiatzen bagara? Elkarrekin, noski. Hona hemen hiru gako:

1. EZ DA HILEROKOA, ZIKLO BAT DA.

Batzuek esaten zuten bezala, hilerokoak, ilargiak bezalaxe, “zikloekin” zerikusia du.

Ez dugu soilik X egunetik behin odolusten (psssss ez dira beti 28 egun izaten!), baizik eta hainbat fasetatik igarotzen gara: hilekoa, aurreobulazioa, obulazioa eta hilero-aurrekoa.

Pixka bat gehiago jakiteko:

La Regla, la píldora y otras cosas que no nos han contado. Psico Woman con Enriqueta Barranco.

Espacio de desaprendizaje. Iratxe Gil. Psicóloga, sexóloga y educadora menstrual.

Menstruar consciente. ¿Qué aporta conocerse? Pikara Magazine.

Las reglas sagradas. Psico Woman | VERNE.

Gai honetan sakontzeko:

Ikusi ‘Monthlies’ Diana Fabianovaren dokumentala, 2016 (nerabeentzako)

Ikusi “La luna en ti”, Diana Fabianovaren dokumentala (2010)

Erika Irusta, hilekoaren pedagogoa:

2. KOPA EZAGUTZEN AL DUZU?

Hilekoarentzako kopa edo baginakoa deritzona, konpresak eta tanpoiak baino aukera osasungarriagoa, ekologikoagoa eta merkeagoa da.

Gainera, gure gorputzarekin kontaktuago egoteko tresna bat ere bada: ikusi, usaindu, ukitu dezakezu.

Pixka bat gehiago jakiteko: La copa menstrual | Psico Woman.

 3. AUKERATZEKO INFORMAZIOA. AHALDUNTZEKO AUKERATZEA!!!

Hitz egin dezagun hilekoari buruz, partekatu ditzagun esperientziak eta informazioa.

Nire hilekoa, gure gorputzarekin kontaktuan.


16/12/20