Kategoria: Ahalduntzea

ASKI DA!!!

13/11/19

EZ EZ TAPENA!

Egileak:
Borja Prado
Eder Antolín
Yaiza García

3. kategoria / 3ª categoría

EZ EZ TAPEN! bideoak sexismoari buelta bat ematen dio icerbergaren teoriaren bidez. Protagonistak egoera sexistak jasaten ditu (off ahotsa esaldien bidez) eta hauei irtenbide zentzudunak ematen dizkio (ekintzen bitartez). Egoerek gogorrenetatik ahulenetara enfokatuta daude, azkeneko egoerek gaur eguneko sozietatean ohikoak direnaren ideiak desegiteko.


14/11/19

BELDUR BARIK bizi nahi dugu. #BeldurBarikJarrera

Ainhize Artetxe Olabe
Iraia Bejarano Gil
Itxaso Garcia Zabala
Cristina Rodrigo Ferrero

3. kategoria / 3ª categoría

Laburmetrai honekin, emakumeok bizi ohi dugun egoera bat azaleratu nahi izan dugu, hain zuzen ere, etxera bueltatzeko momentu hori. Gure helburu nagusia, une horretan sentitzen dugun tentsioa transmititzea izan da, beldurra atzetik jarraitzen gaituelako gauero. Uste dugu emakume gehienak identifikatuak sentituko direla eszena hauekin, eta gizonezkoak gure larruan jartzeko eta ulertzeko adibide egokia dela. Gure mezua, “beldur barik b! izi nahi dugu”, tamalez bizitzen ari garen egoera salatzeko sortu dugu, laburmetraia ikusten duen edonor hausnartarazteko eta kontzientziatzeko.


04/11/19

Biziraun

Jone Goitisolo Uriarte

3. kategoria / 3ª categoría

Colombian bizitako bi hileetan ikusi eta ikasitakoaren aldarrikapen txiki bat da lan hau. Orrazkera afroek, Ameriketan, beraien arraza-baldintzagatik, diskriminatuak eta esklabo bihurtuak izan ziren milaka afrodeszendienteren borrokaren historia ezkutatzen dute. Orrazkera hauek, esklabotza garaian funtsezko paper bat jokatu zuten emakumeen eskutik ehunduak izan ziren eta gaur egun, erresistentzia modu bat izaten jarraitzen dute. Bizirautearen ondorioz, izatea lortu duten emakume horien o! menez.


04/11/19

Xake-mate beldurrari!

Marta Teijeira Pando

3. Kategoria / 3ª categoría

Teleberrian egunero entzuten ditugun eraso matxisten datuek ez dute azalpenik behar. Aukera, eskubide eta justizia lortzeko milaka partida daude gaur egun mahai gainean. Hori dela eta, geroz eta gehiago aldarrikatu behar dugu Beldur Barik jarrera. Irudi honekin, emakumea bakarrik ez dagoela erakutsi nahi dut. Konpromiso kolektiboaren ideia sustatu nahi dut xakea erabilita, errealitatean gertatzen ari dena jokoa ez den arren. Guztiak, beltzak eta txuriak, zaldiak eta d! orreak, erreginaren atzean daude. Hortaz, beldurrak jokoa galdu duela dirudi. Xake-matea!


04/11/19
  • 1
  • 9
  • 10