Bortizkeria sexista whatsapp-en… autodefentsa birtuala!

Zenbatetan gertatu zaizu? Kuadrilako taldean whatsappeatzen ari zara eta norbaitek bideo-txiste bat bidaltzen du… baina batere graziarik ez duena. Emakumeak iraintzen dituzten bideo sexistak, objetuak bezala irudikatzen dituztenak, ezagutzen duzun neska bat umiliatzen dituztenak, «homosexualei buruzko» txisteak edota txiste sexistak, jendea barregarri uzten dituztenak… ohikoak dira gaur egun. Gure Facebook-ean, Tuenti-an edo Whatsapp-ean broma bezala bidaliak izan diren mezu hauek noizbait topatuko ditugu, baina batere graziarik ez dute. Graziarik ez dute indarkeria sexuala, indarkeria sinbolikoa deitzen denaren eta emakumeak objetu bezala irudikatzen dituen indarkeriaren oinarrian daudelako edo estereotipoak eta aurreiritziak direnak baino ez dituztelako bidaltzen. Bideo edo argazki hauek bidaltzen dizkigutenean, askotan, ez dakigu zer egin edo isilik geratzen gara. Baina isiltasuna indarkeria errepikatzen edo mantentzen duen forma bat da. Ziur aski gogoratuko duzue whatsapp-aren bidez Deustoko Unibertsitateko ikasleenak zirelakoan whatsapparen bidez bidali ziran argazki «sentsualak»… eta mundu guztiak elkarbanatzen zituen. Edo agian jarrera sensualean (sexting delakoa) agertzen den beste pertsona baten argazkia bidali dizute noizbait. Beharbada zure whatsappeko taldean emakumeak iraintzen dituzten bideoak etengabe bidaltzen dituen norbait dago…

Desde Beldur Barik queremos animaros a que hagáis algo por cortar con estas violencias, con estas humillaciones públicas y virtuales. Porque quien comparte el vídeo sexista o la foto, está entrando en el juego, pero quienes se quedan en silencio tampoco consiguen pararlo. Podemos hacer una respuesta colectiva, o de autodefensa para que las personas que son acosadas en las redes no se sientan tan solas, y porque respondiendo colectivamente, en grupo, y no dejando que cada cual se las arregle por su cuenta, es como hacemos ver a quienes acosan, que lo que hacen no nos parece bien. Que reírse y burlarse de las mujeres está en la raíz de la violencia sexista.

Horretarako, irudi batzuk sortu ditugu, deskargatu eta zure whatsapp-ean (edota sare sozialean) deseroso sentiarazten zaituen mezuren bat jasotzen dozuenen erabili ditzakezunak. Bidali dizuten mezuari zuzenean erantzuteko balioko dizu, pertsona hori lotsatu eta bortizkeria birtualaren ziklo hori apurtuko duzu eta, aldi berean, ondo sentituko zara pentsatzen zenduna esan ahal izan duzulako eta, besterik gabe, «irentsi» ez duzulako. Zure #Beldur Barik jarrera erakusten egongo zara.

yonomerio

 

Utilízala, tanto si eres chica como chico, cada vez que recibas una bromita sexista que no te hace ninguna gracia, para indicar que no estás de acuerdo ni sigues la broma.kaleaetagaua

Honako hau nahi duten lekutik eta nahi duten moduan irtetzeko emakumeen eskubidea aldarrikatzeko erabili ezazu. Kalea, jaian ibiltzea edota gauaz ibiltzea bai mutilen bai nesken eskubidea dela aldarrikatzeko! Eta inork ez diezagula kendu. Erabili eta zure kontaktu guztiei bidali iezaiezu zure herriko kaleetan eraso sexistaren bat gertatu denean eta solidaritatea erakutsi nahi duzunean edota zure ateratzeko askatasuna murriztuta ikusten duzunean.

 

ezezetz

Un mensaje para usar cada vez que te sientas agobiada por alguien que no le da la gana escuchar que no quieres rollo con él. Para los acosos que no tienes por qué aguantar. Para aquellos que insisten e insisten y no les da la gana escuchar que les dejes en paz. Porque no es no. Y punto. Nada más.

 

Eta «broma» hauei erantzutea zergaitik da hain garrantzitsua?

Sexismoa, bromak, estereotipoak eta emakume izateagaitik nola konportatu behar zarenaren inguruko ideiak…  neska-mutilen arteko desberdintasunaren oinarrian daudela ulertzea ezinbestekoa delako. Ez dira kasualitateak ezta garrantzirik gabeko txantxak ere. Denbora luzean, emakumeen kontrako bortizkeria justifikatu eta barkatu egin da eta haren inguruan milaka txantxa egin dira. Eta gaur, gure sozietatean, oraindik ere egiten dugu. Baina gainera, gaur, gure inguruan badaude neskak (eta ez bakarrik nagusiak direnak, oso gazteak baizik) sexismoa dela eta erahilak direnak. Horregaitik, hemen duzu erantzunik sendoena, bromita hoiek erantzuteko erabili nahi baduzu:

 

sexismomata

Irudi hauek gorde itzazu (zure mugikorrarekin pantailazo bat eginez edo PCan eskumako botoiaren bidez) eta zabaldu ezazu zure Beldur Barik jarrera!