BILGUNE FEMINISTAK 15 URTE BETEKO DITU DATORREN URTEAN!

15-urte

2002. urteko apiriletik Indar bat dabil hor… Somatuko zenuen zure herriko plazetan, airean… Apirila hartan ekin zion bideari Bilgune Feminista taldeak. Eta horretan jarraitzen du 15 urte geroago! Eta oraindik gelditzen direnak!

Duela 15 urte sortu ziren Euskal Herri Feminista bat eraikitzeko asmoz. «Egiteko era berriak, sareak josteko era berritzaileak izan ditugu helduleku nagusi. Betiere, sistema patriarkalaren atzaparrak agerian jartzea eta berdintasun politika, diskurtso eta praktika faltsuei aurre egitea izan dira jardunbide nagusiak. Baita, emakumeon bizi baldintzak hobetzea eta pertsonen arteko harreman eredu berriak sortzea ere. Iparra argi dugu: Euskal Herria feminista, Euskal Herriaren burujabetza feminista, alegia.»

Bide horretan ere etengabeko aldaketak bizi izan dituzte (egoera sozial, politiko eta ekonomikoak, feminismoen bilakaera eta eguneraketak, patriarkatuaren formak…) baina beraien konpromiso politiko eta sortutako sare eta aliantzak lagun izanda, aurrera egin dute… Eta egindako apustu hori gaur egun ere hor dago!

agerraldi

Horregaitik datorren urtean beste ekintza batzuen artean Topaketa Feministak antolatuko dituzte Maiatzaren 6an! Ondarroan ospatutako VI. Topaketa Feministetan trantsizio feministaren oinarriak adostu zituzten eta horrez gain, aurrera begira, hiro erronka nagusi identifikatu zituzten: Euskal Herriaren burujabetza feministaren inguruko eztabaida soziala sustatzea; ongi bizitzearen kontzeptualizazioan eta praktikan sakontzea, pobrezia eta prekarietate neurriei aurre egiteko ekinbideak bazter utzi gabe; eta burujabetza feminista erdiesteko lidergo feminista indartsu bat ehuntzea.

Adi egongo gara Bilgune Feministaren urteurreneko ekintza eta ospakizunei! Bitartean, Vitoria-Gasteizen Ostegun Feministak antolatu dituzte urteurrenaren harira… Badugu hitzordua ostegunetan! Feminismoarekin hitzordua!

Informazio gehiago nahi baduzue 15. urteurrenaren inguruko blog bat sortu egin dute: https://15urte.bilgunefeminista.eus/

Guardar

Guardar