Bilgarritik haratago

A ze urtea…

Duela urte eta erdi norbaitek esan izan baligu 2021ean horrela egongo ginela, ez genukeen inoiz sinetsiko. Azterketei, lagunei, ligeei eta familiari konfinamendua eta urruntze sozialeko neurriak gehitu zaizkio. Nahikoa ez bagenu bezala!

Denbora honetan gauza asko aldatu dira, askok zuen logela ikasgela bihurtu behar izan duzue eta indarra batu azterketa beldurgarri horiei zuen kabuz aurre egiteko. Beste batzuek, hilabeteak antolatuta zeramatzaten planak atzeratu behar izan dituzue. Guztiontzat, konfinamenduak familiarengandik eta lagunengandik urruntzea ekarri du, eta pantaila baten bidez ikusi behar izan ditugu. Oso ondo dago sare sozialen bidez komunikatzea, baina ez denbora guztian. Egoera horren guztiaren erdian, errutinak aldatu egin dira, eta normala da ohitura berriak hartzea.

Photo by Christian Wiediger (Unsplash)

Askok elikadura ohiturak aldatu dituzte, beste batzuk kirol berriak egiten hasi dira, endorfinen subidoiarekin animatzeko. Batzuek urte oso batean baino lo gehiago egin dute, eta beste batzuek atseden hartzeko arazoak izan dituzte.

Lehen hilabeteetan, ikusteke genituen telesail eta film horiek guztiak ikusteko aprobetxatu dugu, zaletasun berriak hasteko, baina denbora igaro eta gero, nekatu egiten gara. Batzuetan, sare sozialak izan dira etxetik deskonektatzeko eta gainerakoekin konektatzeko modurik onena, baina baita segurtasun falta askoren gunea ere.

Zaila da bere irudia dirutan ordaintzen duen pertsona batekin alderatzea eta «gutxiago edo itsusiago»  garela ez sentitzea, eta are gehiago irudia erretokatuta dagoenean. Baina irudi hori irudi bat baino ez da. Hala ere, nire lagunengandik isolatuta nagoenean, konfinamenduaren argazkiak iragazkiekin bakarrik ikusten ditut, eta noski, nire burun bueltaka hasten da; erotzen ari ote naiz, hala lehen baino askoz itsusiago ikusten dut neure burua?

 

NORMALA DA

Egoera horren aurrean, normala da geure burua zaintzea eta dietan jartzea, «erretzeko» kirola egiten hastea edo produktu batzuk erostea. Kontsumitu ohi ditugun irudiak beti dira perfektuak, baina agi izan behar dugu ez dutela errealitatea islatzen. Gainera, fisiko bat baino askoz gehiago gara. Egunero lapsus, konplexu, beheraldi eta emozio pila bat bizi ditugu, eta batzuetan ahaztu egiten dugu hain garrantzitsua den zati hori, nola ikusten eta tratatzen dugun geure burua. Horregatik, hurrengo gakoak ekarri dizkizugu.

Photo by Lutchenca Medeiros (Unsplash)

Zeure burua zaintzeko pautak:

– Ikasi zeure gorputzari entzuten eta zurekin birkonektatzen. Horretarako, orainarekin berriz konektatzea eskatzen duen jardueraren bat egitea gomendatzen dizugu. Topera bazaude eta desborra gutxi baduzu, ‘Lojong’ aplikazioa gomendatzen dizugu, meditazio eta mindfulness dinamika ugari dituena. Gure gomendioa: ‘Camino’ programa.

– Ezarri zure mugak eta identifikatu ondo egiten dizuten eta gaizki egiten dizuten pertsonak. Ez dugu nahi txiki-txiki sentiaraziko gaituen edo garen bezala onartuko ez gaituen jenderik! Asko gara garen bezalakoak izanda.

– Seinalatu kosifikazioa. Gure gorputzak ez du zure onespenik behar! Mutilak beste neska batzuei buruz objektuak balira bezala hitz egiten ikusten baditugu, denok batera erantzungo diogu!

– Batzuetan ‘bajoiari’ aurre egiten mordo bat kostatzen zaigu, baina beti dago ondo gogoraraztea askotan gauzak ondo egiten ditugula. Gauero, lotara joan aurretik, hiru gauzatan pentsatzera animatzen zaitugu.
Batzuetan ahaztu egiten zaizu edo nagikeria ematen dizula? MoodSpace app-ak horretarako aukera ematen dizu eta askoz gehiago, ideia horiek hodeietan erregistra ditzakezu beste une batean berrikusteko. Horrez gain, zure pentsamendu negatiboak aztertu eta nola sentiarazi zaituzten aztertzeko aukera ere ematen dizu.

– Begiratu zure feed-a. Sare sozialetan ikusten duzunak eragin zuzena du zure gorputzaren pertzepzioan eta agian zure aldartean! Ziurtatu kontsumitzen dituzun edukiek ez dituztela edertasun-ideal eskuraezinak erreproduzitzen eta gorputz anitzak balioesten dituztela.