Berriro diot, feminista naiz! Eta harro nago!

Orain dela aste batzuk lagun batzuk musikari baten kontzertuan egon ziren. Musikaria, neska izanda eta gainera, esan dezakegu ere bere ibilbidearen abestiren bat feminista dela, bere jarrera ere askotan sistemaren kontra agertu duela, “neska batentzat suposatzen den guztia”ren kontra egiten ere noizbait ikusi dugula ere telebistan. Eta bapatean, kontzertuaren erdian, ikur feminista bat ikustean, honako hau esan zuen… “ea orain emakumeok gizonen kontra egiten dugun eta bere gainean jarri nahi garen, nire aitak zioen moduan”. Zur eta lur gelditu nintzen horrelakoa entzun nuenean. Horrelakoa bota behar FEMINISTA hitza ikustean? «Tira, oraindik lan asko egitear dago», esan nion nire buruari…

Eta horrela, pasa den urtean landutako post bat etorri zitzaidan burura. Feminismoari buruzko topikoen artean, nire “gustokoen” bat: “Ni ez naiz feminista, berdintasunaren aldekoa naiz”. Eta horrelakoak entzuten ditugunean… horrelako irudiak etortzen dira gure buruetara…

13015098_10209291117783572_1002120422339854921_n

Feminismoaren xedea bidegabekeriarik gabeko jendarte eredu bat lortzea bada… Gizonekiko genero desberdintasunei aurre egiteko emakumeek sortutako mugimendu politikoa bada… Feministok patriarkatuari aurre egiteko mugimendua bada, zapalkuntza, menderatze eta ustiapen guztiekin amaitzeko helburuarekin… Zergaitik oraindik kostatzen da norberaren burua feminista bezala definitzea?

Hona hemen antesdeeva.com web gunetik atera dugun material ederra. Test honetan hiru egoeren aurrean baietza ematen baduzu, feminista zarela ikusi dezakegu. Baina ziur gaude hiru baino gehiagoei emango diezula baietza.

01 02 03 04 12593536_753796884756771_7427472830603964274_o 12888494_753797071423419_4668137109784966982_o 12888604_753796931423433_7837209478233979514_o 12888714_753796974756762_2204521984950404500_o 12898196_753796934756766_2490095128235108644_o 12898406_753797054756754_4228647829541006092_o 12901152_753796938090099_8622326962671003728_o 12901172_753797021423424_5891113689709409659_o 12901261_753797028090090_3134424858032073549_o 12901451_753797094756750_1714513599813912595_o 12909416_753796964756763_8328736516815943186_o 12916788_753797008090092_8786420547586939239_o 12936772_753796894756770_1445197778080094039_n

Orain ikusi duzula feminista zarela, zergaitik ez hartu zure ingurugiroa feminista bihurtzeko erronka? Chimamanda Ngozi Adichie idazlearen hitzetan eta idazkietan dioen bezala DENOK FEMINISTAK IZAN BEHARKO GINAKETE. Sakatu irudian eta bere liburua irakurri ahal duzue.

Chimamanda ngozi adichie

Hona hemen Femista Ilustrada-k ematen dizkigun arrazoiak Feministak izateko (sakatu irudian):

adichie3

Eta etxekolanak bezala… hona hemen pentsatzeko, eztabaidatzeko testu bat… hurrengo batean, zure burua feminista bezala izendatzeko erreparoak badituzu, norbait feminista ez dela esaten badizu, edo berdintasunaren kontzeptuan ere izkutatzen badu bere burua… atera zaitez zu eta zure ingurugiroa armairutik!!!

Eta gogoratu feminismoak zugatik asko egin duela!

Gogoratu Rosario Henández Catalán-ek dioena bere “Feministak ez direnentzako feminismoa” liburuan:

Emakumea bazara eta…

  • Bozkatu badezakezu, eskerrak eman feminista bati.
  • Gizonen pareko soldata jasotzen baduzu lan berdina egiteagatik, eskerrak eman feminista bati.
  • Batxillergoa bukatu ondoren zure nebek ikasten jarraitzeko ikasketak utzi beharrean, “berdin du, ezkontzea da zure helburua” aitzakipean, unibertsitatera joateko aukera izan bazenuen, eskerrak eman feminista bati.
  • Edozein lanpostura aurkeztu bazaitezke, ez bakarrik “emakumeen lanetara”, eskerrak eman feminista bati.
  • Medikua abokatua, epailea… bazara, eskerrak eman feminista bati.
  • Prakak eraman baditzazkezu eskumikatu edo zure herritik kanporatua izan gabe, eskerrak eman feminista bati.
  • Zure nagusiarekin oheratzeko presioaren debekua badago, eskerrak eman feminista bati.
  • Negozio bat sortu badezakezu eta mailegua zure izenean bakarrik eskatu badezakezu, eskerrak eman feminista bati.
  • Epaiketa batean, zure defentsan lekukotasuna eman badezakezu, eskerrak eman feminista bati.
  • Zurea bakarrik den jabetza bat badaukazu, eskerrak eman feminista bati.
  • Dibortzio edo banantze baten ondoren zure seme-alaben zaintza lortzen baduzu , eskerrak eman feminista bati.
  • Zure bikotekideak erasotzen bazaitu eta poliziak zuri neskalagun hobeagoago izateko gomendioak eman beharrean atxilotzen badu, eskerrak eman feminista bati.
  • Ezkontzen zarenean zure eskubide zibilak galtzen ez badituzu zure senarraren eskubideen barnean, eskerrak eman feminista bati.
  • Ama izateko edo ez izateko nahia nahi duzunean bete badezakezu, eskerrak eman feminista bati.

Duela gutxi hitzegindako guzti honen inguruan horrelako bat zetorren: “guzti hau ez da feminista izatea… zentzuzkoa baizik” Zentzuzkoa ez al litzateke feminista izatea? Zer deritzozue? Nola izendatzen duzue zuen burua? Zergaitik ez feministak bezala askotan? Zergaitik kostatzen da hainbeste? Zer da zuentzat feminista izatea? Eta feminismoa? Horrela azaldu ziguten pasa den urtean BB Lehiaketa 2015-n Urretxutik heldu zen bideo honetan.

https://youtu.be/x4gzp7sj1Vo