BELDUR BARIK TOPAKETAREN TAILERRAK. 1.go partea.

Gaur bertan amaitzen da Beldur Barik Lehiaketa 2016ean parte hartzeko epea. Bai lagunok, irailaren 9an Lehiaketari eman genion hasiera eta gaurko eguna duzue oraindik zuen lana bidaltzeko. Iadanik lan pilo bat heldu dira… eta lan guzti hauen irabazleak Azaroaren 26an ezagutuko ditugu Urdulizen (Uribe-Kosta) ospatuko dugun Topaketan.

Pasa den astean programa aurkeztu genizuen. Sakatu hemen berriro irakurtzeko eta zein tailer dauden ikusteko.

Beno, eta orain erabakiak hartzeko garaia heldu da. Zeri buruzko tailerrak antolatu dira? Zeinetara apuntatuko naiz? Zer egingo da tailer horietan? Galdera guzti hauei erantzuteko tailerren laburpentxo txiki bat eskaini nahi dizuegu. Irakurri eta horrela Topaketa egunean argi izango duzu nora jo!

 

autodefentsafeminista

AUTODEFENTSA FEMINISTA. Isa Bernal.

Iadanik ezagutzen duzue Isa Bernal! Gogoratzen post hau? Zer kontatzen digu bere tailerrari buruz?

Emakume guztiok daukagu gure buruak defendatzeko gaitasuna, eta hori da, hain zuzen ere, tailer honek bilatzen duena. Denon artean, bakoitzaren errealitatera egokitzen diren erantzunak landuko eta sortuko ditugu. Horretaz gain, gure egunerokoaren parte diren mikromatxismoak identifikatuko ditugu, eta guztion artean, segurtasunerako eta babeserako sareak ehunduko ditugu.

Tailer hau neskentzat izango da.

perkusioaren-boterea

PERKUSIOAREN BOTEREA. Sokolé taldea.

Sokolé taldeak esperientzia izugarria, hunkigarria, dibertigarria eta ahalduntzailea eskeintzen digu perkuzio eta musika tresnen bitartez. Afrikako perkuzioa gertutik ezagutu, gure beldurrak, mugak, oztopoak gainditu eta ez jakintasunetik Afrikako mendebaldeko perkuzio tradizional baten erritmoak interpretatu! Zure gaitasunak ezagutu dituzu eta oztopoak gaindituko dituzu! Guzti hau zertarako? Ez da bakarrik perkusioa ikasteko… perkusioak gure emozioetan aldaketa positiboak ekarriko ditu eta esperientzia hau bizi dutenentzat ahalduntzea errezten du!

Tailer hau neskentzat izango da.

gorputzak-orekan

GORPUTZAK OREKAN. María Arcos Corretjé

Nola lortu dezakegu gure gorputzak ondo sentiarazten dituen oreka hori aurkitzea? Dantza afrogaraikidea erraminta bezala erabiliz, gorputz mailatik maila emozionalago batera pasatuko gara. Guzti hau egiteko, sustrai, erdigune eta ardatz kontzeptuak lagun izango ditugu.

Gorputz perkusioa, beroketa, Sustrai, erdigune eta ardatz kontzeptuen lanketa, kontzeptu hauek bilduta dauden dantza afrogaraikidea, koreografia ikasi eta zuena egin, perkusioa eta dantza uztartu.

Tailer hau neskentzat izango da.

clowndeshalduntzailea

DESHALDUNTZERAKO CLOWN TAILERRA MUTILENTZAT: GALTZEN IKASI. Juan Rodriguez.

Pasa den urteko Beldur Barik Topaketan tailer hau izan genuen eta primeran pasatu genuen gure maskulinitate ereduak kolokan jarriz eta beraie buruz barre egiten!

Mutil eta nesken arteko harremanak desberdintasunean oinarritzen direnean, mutilek inkontzienteki boterea beregain izaten dute bazterkeria sendotzen. Tailer honetan jolasten eta barre egiten hau ikasiko dugu: Indarkeria motak desberdintzen, Mikromatxismoak zer diren Maskulinitate eredu desberdinak ezagutzen.

Tailer hau mutilentzat izango da.

Datorren asteazkenean gelditzen diren tailerrei buruz hitzegingo dugu. Eta bihar Topaketara joateko autobusetara apuntatzeko galdetegia jarriko dugu martxan! Bitartean, jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!

 

 

 

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar