ALDAKETAK BB2021 TOPAKETAN!

Kaixo guztioi!

Azkenengo momentura arte zain egon gara baina, tamalez, jakinarazten dizuegu ostiralean Agurainen egingo den BB21Topaketa EGOKITU behar izan dugula, Covid-aren egoera dela eta.

Dakizuen bezala, Agurainek eremu «gorrian» jarraitzen du. Hau horrela izanda eta osasun gomendioak jarraituz, ekitaldia EGOKITU behar izan da, eta horrela geratzen da:

– Sari banaketa ekitaldia aurreikusita zegoen bezala Agurainen gauzatuko da baina, publiko barik, iaz Donostian egin zen bezala, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da.

Beste guztia bertan behera geratzen da. Edozein kasutan, tailerrak, osasun egoera hobetzen denean ospatzeko konpromisoa mantentzen da. Espero dugu Aguraini ondo etortzen zaion momentuan egin ahal izatea.

19.00-20.30 SARI BANAKETA
Bea Clown, Libe Beitia eta Julen Portilloren eskutik
ETA KAI NAKAIREN KONTZERTUA!

Streaming bidez ikusteko aukera izango duzue EITBren lankidetzari esker, web orri honetan bertan.