BELDUR BARIK TOPAKETA 2017. Bigarren partea.

Asteburua gertu da… Eta Beldur Barik Topaketa 2017 ere… oraindik antolatu dugunaren informaziorik ez baduzu… Non sartu zara hilabete hauetan? Jakin dezazun igual Beldur Barik Lehiaketan parte hartzeko aukera galdu duzula, baina Topaketen parte hartzeko aukera daukazula oraindik… Eta gainera, autobusak ere antolatu ditugu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik! Sakatu hemen autobusetara apuntatzeko!

Eta hemen duzu berriro ere egitaraua!

TopaketaPrograma

 

Eta pasa den astean tailerren inguruko informazioa eskaini bagenizuen… Oraindik tailer gehiago ditugu! Hona hemen bigarren zatia!

SEXUA-MODA-ETA-REGGAETON

Sexua, moda eta reggaetoia. Ibai Fresnedo

Tailer honetan mutilok nola bizi ditugun pornoa, sexualitatea eta erregetoia hausnartu eta zabaltzeko aukera izango dugu. Erregetoia gure egunerokotasunean dago… entzuten dugu, dantzatzen dugu.. eta askotan sexista dela esan dugu. Beldur Barik programatik honi buelta eman nahi diogu eta gure gorputzak dantzan jarriko ditugu! Mutilentzat bakarrik. Euskeraz.

MEZUAERALDATU

Abestiak bertsionatuz BB Jarrerarekin. Itsaso Blazquez.

Esateko zerbait daukazu eta ez dakizu zein formatotan? Abestea gogoko? Kaletik zoazela bideoklipak asmatzen dituzu?
Hiru galdera hauei BAIETZ erantzun badiezu, duda izpirik gabe: hau da zure lekua!!

Askotan, irratiko kantak entzuten ari garela, diotena aproposegia ez dela iruditzen zaigu eta sentsazio gazi-gozoa geratzen zaigu bertan aipatzen diren zenbait konturekin . Tailer honek, dagoeneko ezagutzen ditugun kanten letrak moldatzea du helburu, BELDUR BARIK jarrera agerian utziz! Reaggetoia euskeraz egin daiteke? Bai noski! Neska kirolari eta mutil dantzariak agerian jar ditzakegu bideoklip batean? Nola ez! Mistoa. Euskeraz.

ligoteoa

1, 2, 3.. ligatzeko 3 pausu. Lahia-Nahia.

Nola ligatzen dute neska eta mutilek? Zein neska eta mutil eredu desiratzen ditugu? Galdera hauei erantzuna ematen saiatuko gara tailer honetan. Patriarkatuak ligatzeko transmititu eta ezartzen dizkigun ereduek, aniztasuna eta pertsona bakoitzaren banakotasuna ukatzen dutela eta batez ere emakumeak gure itxura fisikoaren gatibu egiten gaituela ikusaraziko diegu parte hartzaileei tailer honen bitartez. Gainera, ligatzeko eredu sano eta alternatiboak bultzatuko ditugu, egun gure jendartean gailentzen diren arauekiko jarrera kritikoa bideratuz eta eredu berri hauen adibideak guztion artean sortuz. Era berean, maitasuna eta harremantzeko moduetan berdintasuna eta egiazkotasunaren garrantzia azpimarratuko da, nesken ahalduntzea indartuz.

Tailer hau euskeraz izango da. Talde bat neskentzat eta bestea mutilentzat. Azkenengo tartea elkartuko dira tailerrean landutakoa amankomunean jartzeko.

 

Guzti hau bizi, gozatu, pentsatu eta eztabaidatu nahi baduzu… Etorri Abenduaren 2an Eibarren ospatuko dugun Beldur Barik Topaketara!!!