BELDUR BARIK MEZUAK LEGAZPIN!

 

Aurreko ostiralean, Beldur Barik 2014 lehiaketa martxan jarri genuen. Programari hasiera eman eta aurtengo nobedadeak aurkezteko,  kale-ekintza antolatu genuen Legazpin, aurten Topaketa Urola-Garaian (Ezkio-Itsaso, Zumarraga, Urretxu, Legazpi) izango dela aprobetxatuta. Kale ekintzarekin, aldi berean, gure Beldur Barik adierazi nahi izan genuen. Guzti horretarako, beraz, larunbatean bildu ginen (irailak 13) goizeko 11:00etatik hasita programako antolatzaileak eta bailarako hainbat gazte.

"Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin" lelopean egindako horma-irudia.

Horretarako,  “Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik jarrerarekin” eta “ADI! Eraso sexistarik ez!” lelopean horma-irudi bana margoztu genituen Legazpin puntu ilun bezala (bisibilitate eta irisgarritasun faltagatik, eraso sexisten aurrean, arriskutsuak izan daitezkeen espazioak) identifikatutako Geltoki Hiribidea kaleko tunelean. Eta, mezu horiek, ahalik eta jendarte zabalenera helarazteko, hainbat pankarta zintzilikatu genituen herritik zehar. Eraso sexisten aurrean gure autofentsarako gaitasuna, beldur falta, eta batasuna argi utzi nahi izan genuen!

Participantes de la mural

Guztira, 40 pertsona inguru izan ginen bertan! Besteak beste,Urola-Garaiko Jabekuntza Eskolako “Rap tailerra”-eko  neskak gerturatu ziren, bailarako koordinadora feministako lagunak, “Matraka” taldeko neskak… Giro ezin hobea izan genuen, barre pila bota genituen eta, elkarlean, horma-irudi polit hauek osotu genituen. Eskerrik asko neskak, bertaratu izateagatik eta hain goiz polita elkarbanatzearren gurekin! Plazer bat izan zen.

 

"Adi! Eraso sexistarik ez!" lelopean egindako murala

El pasado viernes, comenzó una nueva edición del concurso Beldur Barik de este año 2014. Para dar comienzo al programa y presentar las novedades de este año, organizamos una acción de calle en Legazpi, aprovechando que la Topaketa Beldur Barik de este año va a celebrarse en la Mancomunidad de Urola-Garaia (Ezkio-Itsaso, Zumarraga, Urretxu, Legazpi). Pero, sobre todo, para expresar nuestra actitud Beldur Barik frente a la violencia sexista. 

BeldurBarik taldea

 

Para ello, nos reunimos el sábado (13 de septiembre) a las 11:00 de la mañana en el túnel de la calle “Geltoki Hiribidea”, espacio que está identificado como punto oscuro (espacios que por falta de visibilidad y/0 accesibilidad pueden ser inseguros en situaciones de agresiones sexistas), organizadoras del programa y jóvenes de la comarca. Pintamos dos murales con los mensajes ” Piensa, debate y actúa con la actitud Beldur Barik” y “¡Atención! ¡No a la violencia sexista!”  y con los mismos mensajes colgamos carteles para difundir nuestro mensaje por todo el municipio. Quisimos dejar claro nuestra capacidad para la autodefensa, nuestra fuerza, la falta de miedo y unidad, frente a las agresiones  sexistas.

En total, nos reunimos cerca de 40 personas. Entre otras, se acercaron las chicas del “Taller de Rap” de la Escuela de Empoderamiento de Urola-Garaia, las amigas de la coordinadora feminista de la comarca, las chicas de “Matraka Taldea” …  En un ambiente súper bueno, con un montón de risas, realizamos, todas juntas, estos murales tan chulos. ¡Gracias chicas, por haberos acercado y haber compartido una mañana tan bonita con nosotras!Fue un placer.

IMG_20140913_121352