BELDUR BARIK LEHIAKETAN PARTE-HARTZEKO BALDINTZAK

 

Pasa den ostiralean, irailak 12, Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketa abian jarri zen. Lehiaketan parte-hartu nahi al duzu? Hona hemen argibide eta gomendio batzuk:

Nortzuk hartu dezakete parte?

  • 12-26 urte izan behar dituzu.
  • Bakarka zein taldeka (elkarte bezala, ikastetxeko gela…) aurkeztu zaitezke.
  • Parte-hartzeko bi kategoria daude. Lehen kategoria 12-17 urte bitartekoentzat da eta bigarren kategoria 18-26 urte bitartekoentzat.

Zer aurkeztu daiteke?

  • Edozein motatako adierazpenak aurkeztu daitezke (abestia, istorio kontaketa …) baina beti ere, ikus-entzunezko formatuan aurkeztu beharra dago, bideo-plataforma batera esteka bat jarriz (Youtube edota Vimeo).
  • Pertsona edo talde bakoitzeko gehienez 3 proiektu aurkeztu ditzake.

 

Zeintzuk dira lanek bete behar dituzten baldintzak?

  • Proposamenak originalak izan behar dira, hau da, inori plagiatu edo kendu gabekoak. Horren susmorik badago, egiletza frogatzeko eskatu ahalko da.
  • Beste jaialdi edo lehiaketa batzuetan aurkeztutako proiektuak ezin dira hemen aurkeztu.
  • Piezak euskaraz, gaztelaniaz, bietan, edo beste hizkuntza batean aurkeztu ahal dira (azken kasu horretan, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin).
  • Proiektuek gehienez 5 minutu iraungo dute, kreditu-tituluak barne.
  • Musika erabiliz gero, egile-eskubiderik gabeko musikak erabiltzea gomendatzen dugu (copyleft lizentzia k, edo zuek sortuak direnak). Egile-eskubideak dauzkan abesti bat erabiliz gero, bideoa igo den plataformak bideoaren aurkako neurriak hartzeko arriskua bere gain hartuko du parte hartzaileak.
  • Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo-plataforma batera esteka bat jarriz (Youtube edota Vimeo).

Nola eman izena?

  • Formulario hau bete beharra dago eta behin bidalita, erantzun automatikoa jasoko duzu, jaso dugula baieztatzeko.
  • 18 urte baino gutxiago badituzu, oinarrietako 1 eranskina erantsi beharko duzu formularioan.
  • Salbuespenak:

Taldeko lana eskola edo ikasgela gisa aurkezten bada, talde bakoitzak dokumentu bakarra aurkeztuko du (2. eranskina). Dokumentu hori betetzea ikastetxearen ardura izango da, kontuan izanik ikastetxea dela adingabekoen baimenak kudeatzearen arduraduna.

Lana elkarte edo gazteleku gisa aurkezten bada, jardueraren arduradunak jaso behar ditu baimenak eta denak batera bidali.

  • Pertsonaren edo taldearen izena, kategoria eta udalerria bideoaren barruan edota Youtube edota Vimeo plataformetako deskribapenean adierazi behar dira.

Informazio gehiagorako ikusi lehiaketaren oinarriak. Hurrengo ostiralean sarien inguruan hitz egingo dugu. Ez galdu gure post-a!