BELDUR BARIK LEHIAKETA VITORIA-GASTEIZEN!

triptico-BB-2016-municipios

Beldur Barik Lehiaketa lokala Vitoria-Gasteizen! Indarkeria sexistari nola egiten diozun aurre erakutsi nahi duzu, zein den zure Beldur Barik Jarrera, eta gainera, Vitoria-Gasteizen bizi bazara… ez galdu aukera zure lana bidaltzeko! Hona hemen informazio guztia!


Kategoriak

1. Kategoria: 12 -17 urte.
2. Kategoria: 18-26 urte.

Lanak jasotzeko epea

Azaroaren 9an

Nola parte hartu?

  1. Osorik bete beharko duzue www.beldurbarik.org, webgunean dagoen formularioa.
  2. Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da webguneko atarian adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatuz lana jaso dela.
  3. Lana jasota antolatzaileek baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko dute. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo ez. Onartutako lanak Beldur Barik webgunean erakutsiko dira.
  4. Vitoria-Gasteizko 6. lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek udalerrian bizi behar dute.
OHARRA: Udalak antolatutako lehiaketara aurkeztu diren lanek erkidegoko sarietan ere parte hartuko dute automatikoki.

Sariak

LEHENGO KATEGORIA, 12-17 urte:

Lehengo saria: 300€

Bigarren saria: 200€

Aipamen berezia: 100€ (epaimahaiak sari hau egokitzat jotzen badu soilik).

BIGARREN KATEGORIA, 18-26 urte:

Lehenengo  saria: 300€

Bigarren saria: 200€

Aipamen berezia: 100€ (epaimahaiak sari hau egokitzat jotzen badu soilik).

Epaimahaia

Gasteizko gazteek aurkeztutako proposamenak aztertzeko eta sariak emateko, Vitoria-Gasteizko Udalak epaimahai bat izendatuko du. Epaimahai hori berdintasun politiketan eta emakumeekiko indarkeriaren aurka lan egiten duten zenbait pertsonak osatuko du. Pertsona horiek zeintzuk izan diren aditzera emango da epaimahaiak erabakia jendaurrean jartzen duenean.
Ezin izango zaie aurka egin epaimahaiak hartutako erabakiei.

Sari banaketa

Udal lehiaketaren sariak 2016ko abenduaren 2an emango dira aditzera Goiuri jauregian. Irabazleei zuzenean jakinaraziko zaie eta www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna web orrian emango dira argitara.

Oinarriak

Lehiaketaren oinarriak deskargatzeko sakatu irudian.

Microsoft Word - bases-concurso-local-2016-euskera-1.doc

Informazio gehiago

www.beldurbarik.org
jarrera@beldurbarik.org

BERTAKO LEHIAKETA:
Vitoria-Gasteizko Udaleko Berdintasunerako Zerbitzuak antolatuta.
Informazio gehiago orri hauetan:
www.vitoria-­?gasteiz.org/berdintasuna eta www.beldurbarik.org
945 16 13 45

 

Pentsatu… eztabaidatu… ekin Beldur Barik Jarrerarekin!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar