BELDUR BARIK JARRERA ZABALDU!

02

Pasa den astean galdetegia nola bete behar den azalduko genizuela esan genizuen… baina oraindik denbora dagoenez, nahiago dugu beste gauza bati buruz hitzegiten badugu…

Aurreko post-ean jorratu daitezkeen gaiei buruz solasean egon ginen… baina gakoa gai hoiek Beldur Barik Jarrerarekin jorratzean datza. Indarkeria sexista eta kultura matxista apurtzen duten jarrerak agertzean, azken finean. Lan hauek errespetuan, berdintasunean, autonomian, erantzunkizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira. Zein da zuen Beldur Barik Jarrera indarkeria sexistari aurre egiteko?

Lehiaketan parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik Jarrera islatu behar dute. Indarkeria sexistari (bere adierazpen desberdinetan) modu enpoderatzaile eta positiboan aurre egiten dioten jarrerak. Neska eta mutilen arteko harreman parekideak adierazten dituztenak. Genero mandatoak apurtzen dituztenak. Biktima papela erreproduzitzen ez dituzten neskak, autonomia dutenak, askeak direnak. Sexismoarekin bat egiten ez duten mutilak eta beraien papera, gertaera honetan, modu aktiboan kuestionatu eta aurre egiten diotenak.

Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisioa matxismoaren aurka.

Hurrengo astean galdetegia beteko dugu elkarrekin… zuen bideoa prest duzue?

GOGORATU GUZTI HAU ZUEN BIDEOA EGITERAKO ORDUAN!

ZUEN BELDUR BARIK JARRERA AZALDU!