BELDUR BARIK JARRERA LEHIAKETAREN EDIZIO BERRIRAKO PREST?

Badator Beldur Barik Jarrera lehiaketaren edizio berri bat! Ostiral honetan, irailak 9an, hasiera emango diogu #BBLehiaketa2016 ari.  Lehiaketan parte hartzeko informazio guztia hementxe aurkituko duzue, gure web-gunean. Hurrengo egunetik aurrera, sartu eta informatu zaitez: nola parte-hartu lehiaketan, zeintzuk diren aurtengo sariak, ikusi pasa den urteetako lanak ideiak hartzen joateko, irakurri gure postak zertaz egin hausnartzeko…

Aurtengo lehiaketari hasiera emateko, aurkezpen eder bat prestatu dugu Uribe-Kostan, egun horretan bertan gure skate-a hartu eta Berangoko UK Skatepark-era zure Beldur Barik Jarrera zabaltzera joateko gonbidapena luzatu nahi duzugu!

Noiz? Irailak 9.

Non? Berangoko Uribe-Kosta Skatepark-ean.

Ze ordutan? 17:00etan.

Zer da han gertatuko dena? Beno, guk programa prestatu dugu… baina zuen laguntza behar dugu! Gertatuko denaren protagonistak zuek bait zarete! 17:00etan Ianire Elorriagak skate ikastaro bat eskainiko dizue skater mundura hurbildu edo ezagutu nahi duzuen neska guztiei. Ordu horretan bertan (17:00-18:30) zuekin, neska riders-ekin, skate munduan identifikatzen dituzuen indarkeriei buruz hitz egingo dugu, nola egiten diezuen aurre eta zein den horien aurreko zuen Beldur Barik Jarrera. 18:30etan neska skaterrak protagonista izango diren erakuskaldia ospatuko dugu. Bai, zuek, gure herrietako pistetan gaur egun zabiltzatenak!  Zuekin, elkarrekin, Skate-aren inguruan dauden estereotipo eta ereduekin apurtuz, lehiaketaren protagonistak zuek izatea nahi dugu, eta guztion artean gure Beldur Barik Jarrera zabaldu.

Apuntatzeko zer egin behar dut? Parte hartu nahi baduzu, bidali email beldurbarik@beldurbarik.org posta elektronikora.

Hartu zure taula eta etorri irailaren 9an Berangora skate-a ikustarazi eta parkeetan protagonista izan nahi duten beste neskekin patinatu eta pistetan irristatzera! Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!

 

PENTSATU, EZTABAIDATU ETA EKIN BELDUR BARIK JARRERAREKIN!

lanzamiento

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar