BELDUR BARIK JARRERA IS IN DA ARTIUM!

Bai horixe! Zelako jarduera antolatu duten Gazteria eta Berdintasun zerbitzuek elkarlanean Vitoria-Gasteizen azaroaren 3rako! Tailer esperimental bat burutuko dugu Artiumen! Apuntatu zuen agendetan, hitzordu ederra dugu!

pretopaketavg11baja

Zenbatetan hitzegin dugu hemen abestiei buruz? Eta gure bertsioak ere egin ditugu! Hona hemen pasa den urtean Uribe-Kostan antolatu genuen Topaketan elkarrekin moldatu genuen abestia! Abestiaren letra gustokoa ez dugula? Goazen gurea egitera!

Mezua eraldatu eta Beldur Barik Jarrerarekin abestu!!!

Hauxe da Vitoria-Gasteizen egingo dugunaren zati txiki bat besterik ez! Musika eta dantzaren inguruko hausnarketa ere egingo dugu!

Jardunaldia bi saioetan banatu dugu, saio bakoitza 3 ordutakoa. Lehenengo saioa 17:00etan hasiko da eta 12-17 urte bitarteko gazteentzat izango da. Bigarrena, 18:30etan emango diogu hasiera, eta 18-26 urte bitarteko gazteentzat izango da. Bale, orduak apuntatu dituzue? Zer da egingo duguna?

Saioaren lehenengo eta bigarren ataletan abestien inguruko hausnarketa egingo dugu , aukeratutako abestia moldatu eta gure abestiaren bertsio bat egingo dugu! La Furiarekin!!!

Hirugarren atalean gure koreografia sortuko dugu. Gorputz aniztasuna, gorputzen ahalduntzea, edertasun ereduekin apurketa, genero estereotipoekin apurtu… horixe izango da gure koreografiaren helburua! Let’s dance! Itziar Arroyo eta Amalur de los Santos dantzariek lagunduko digute!

via GIPHY

Eztarria bero, gorputza bero… kamara hartzeko ordua heldu da eta gure lana grabatzera goaz! Itziar Bastarrikaren eskutik!

via GIPHY

Tailerrean izena emateko beldurbarikvg@gmail.com helbidera idatzi beharko duzue zehaztuz zein saiotan eta zein hizkuntzan nahi duten parte hartu.

 Beraz… Gogoratu! Azaroaren 3an gure Beldur Barik Jarrera zabaltzera goaz musika eta gure gorputzekin!

Hitzorduekin jarraitzeko… Beldur Barik Lehiaketa 2017aren sari banaketa egongo da azaroaren 24an, Aldaben, arratsaldeko 18:30etatik hasita. Bertan Gasteizeko Beldur Barik lehiaketaren lan irabazleak ezagutzeaz gain, arratsalde dibertigarri bat pasatzeko aukera izango dugu.

Zuen agendetan apuntatu duzue? Ready? Let’s go!

Guardar

Guardar

Guardar