BELDUR BARIK JARRERA IN ACTION!

Parkean ematen ditugu abuztuko ordu asko. Lagunekin parkeko eserleku batean egotea gustatzen zaigu jai egunak berriro gogoratzen, edo jaiak prestatzen, edo telebistan agertutako informazioa komentatzen. Han genbiltzala ume pare bat zebiltzan korrikan, jolasean gure ondoan. Bata neska, bestea, mutila. Hiru urte inguru izango zituzten. Umeak atsegin ditut, baina lagunartean ez dut horrelakorik komentatzen noizbait baten batek zerbait esaten badu, edo beraiekin jolasten badu aurpegi arraroa jartzen dutelako ingurukoek. Ez dut inoiz ulertu… Nesken gauza al da umezalea izatea? Begi ertzetatik begiratzen nituen bi ume hauen jolasak. Bapatean mutila (irudiz mutila ematen zuelako, estereotipo guztiak sartzen dira jolasean horrelakoetan) harean etzan eta jolasten hasten da. Ondo pasatzen duela ematen du. Barrez eta algaraz harea gorputzean, harea buruan. Neskak ikusi eta nik egingo nukeenari ekiten dio. Hare putzuan sartu eta hareaz bete, biak algara batean. Bapatean beraiekin dagoen pertsona heldua etortzen da. Neska airean hartu eta horrelako esaldia botatzen dio “Bihurri halakoa! Ezin zara zikindu! Ezin dezakezu harea gainetik bota! Neskatxoek ez dute hori egiten!” Zur eta lur gelditu naiz. Neskek ezin dezaketela hori egin? Benga! Eta mutilek ordea bai? Bizitzan esandako esaldi asko etorri zaizkit burura. “ Negarrik ez, mutila zara” (bi gauza… mila esker azalpenagatik eta… nik erabakiko dut zer naizen, mila esker berriro), “indartsua izan behar duzu”, “irabazi behar duzu”, “bihotzak esaten dizunari jaramonik ez…”, “beldurrik ez!”. Indartsua, arrazionala, ausarta… izan beharra. Ez bakarrik nire burua lan horretan jarri beharra, baizik eta nire ingurukoak ere bide hori jarraitu behar duten bigilatu beharra. Baina nork demontre ezarri digu horrelako lana? Heteropatriarkatuak esaten dit beti Laurak. Genero estereotipoekin apurtu beharra. Hara hor nire erabakia. Horrekin apurtuko dut. Eta lagunei ere ozen esango diet. Guzti honekin apurtzen dut. Beldur Barik jarrera agertu eta zabalduko dut. Beraz, banoa umeekin jolastera, ze demontre! Eta buruan dudan guzti honekin… Beldur Barik Lehiaketa 2017 an bideoa sortzera noa! Badakit ez naizela lehenengoa guzti hau okurritzen zaiona… Baina ez naiz ere azkena izango! Nire Beldur Barik Jarrera is in action!

Stop machismo

Aldatzeko ordua da

Konplize

https://youtu.be/BsGbtw9bg-A

Eskerrik asko ezer ez esateagatik

https://youtu.be/n0qcdqo9xoQ

Guk argi daukagu!