BELDUR BARIK JARRERA BUELTAN? EZ GARA INOIZ JOAN ETA!

We are back! Bueltan gara berriro! Beno, Beldur Barik Jarrera urte osoan zehar zabaltzen dugu, gurean dugulako, gurea delako, eta Beldur Barik Jarreraz beteak ditugulako ere eguneko orduak, minutuak, segunduak… Beldur Barik Jarreraz betea izango da gure egunerokotasuna ala ez da izango!

Beno, bagatoz berriro gure monografikoekin, eta hilabete honetan, aniztasun sexualari buruz hitzegingo dugu. Jakin badakigu urtero, ekainean, gai honekin gatozela, eta iadanik kontzeptu asko ikasiak ditugula. Urteetan zehar heteroaraua, transexualitatea, transgeneroa, sistema binarista, LGTBIQ… bezalako kontzeptuak entzun, ikasi eta barneratu ditugu.

Horregaitik, hilabetero publikatutako post-en boletin bat egitea pentsatu dugu. Horrela artxibo bakar batean izango dituzue albisteak, bideoak, Beldur Barik Lehiaketetara aurkeztutako lanak… Hilabete bakoitzean monografiko bat lantzen dugu (egitan oraindik ez zarela ohartu? Kar kar kar! Lasai, konturatzen joango zara!)… beraz… one monografiko… one boletina! Datorren astean gure web gunean ikusteko aukera izango duzue!

1q3c1t

Baina ez da aurten izango dugun berrikuntza bakarra… Aurten sexualitateari buruz hitzegingo dugu pila bat… Baita ligoteo sanoari buruz… Interesatzen zaigulako gaia, gure gorputza ezagutu eta maitatu nahi dugulako. Ligatu nahi dugulako, baina ligatzerako orduan, ondo jakin behar dugulako ezetzak onartzen, baina baita ezetzak ematen ere. Ezetza zeri? Eta nola eman ezetz hori? Guzti honi buruz hitzegiteko Jokin Azpiazu, Itsaso Blazquez eta Ibai Fresnedo izango ditugu! We like ligoteo sanoa…

ligoteoa-head

… and Beldur Barik Jarrera duen musika ere atsegin dugu, beraz, gure #BBPlaylist-a hartu eta sexu aniztasuna jorratzen dituzten abestiak ere ezagutuko ditugu! Dantzatu nahi ditugu! Ezin badut dantzarik egin… ez delako nire iraultza!

Nola bizi dugu guk aniztasun sexuala? Zerk eramaten gaitu gure desioak “normalak ez” direla pentsatzera? Zergaitik? Nola ikusten dugu aniztasun sexuala? Genero sistemak? Sistema binaristak? Zuek emango diguzue, eta ematen diguzue guzti honen erantzuna zuen bideokin!

Ekainaren 28an Sexu askapenaren aldeko nazioarteko eguna ospatzen da. LGTBIQ Askapenerako Nazioarteko Eguna. Euskadin burutu behar diren ekintzak ezagutu nahi ditugu. Zein da aukeratutako hitzordua?

Eta badakigu ere aniztasun sexuala jorratzen duten pelikula eta serie asko daudela. Gogoan dituzue Fer eta David eta beraien drama? Ama… eta hori askotan ere gertatzen da lesbianen inguruko filmekin… Drama bolleroa deitzen dena… Ba drama hoietatik haratago bizitza dagoela ikusi nahi dugu, eta Beldur Barik Jarreraz beteriko filmak ere ezagutu nahi ditugu!

Eta bukatzeko, aurkezpen bat egin nahi dizuegu… gure Telegram Kanala! Telegram aplikazioa duzue? Sartu Beldur Barik kanala bilatu eta… jarraitzaile bihurtu! Edota jarraitu hurrengo link-a jarraitu https://t.me/beldurbarik. Horrela ez duzu ezer galduko eta zure telefono mugikorrean jaso ditzazkezu notifikazio guztiak! Gure monografikoak, gure memeak, gure irudiak, pelikulak, bideoak, lehiaketaren inguruko informazioa, topaketa… guzti hau zure mugikorrean zuzenean!

Zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzeko prest? Goazen ba!

Guardar