BELDUR BARIK JAIAK 2017

Jaietan ere Beldur Barik jarrera kanpaina, jaietan eraso sexistak prebenitzen laguntzeko sortutakoa, Beldur Barik programaren barruan kokatzen da, urtero Emakundek bultzatu, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDELek laguntzen duten gazteei zuzendutako kanpainan, hain zuzen ere.

Jaietan izaten diren eraso sexistak prebenitzea guztion kezka da: herritarrena eta erakundeena, bereziki tokiko eremuko erakundeentzat, jaietako espazioetatik gertuen daudelako. Horregatik, eta jai-lekuetan eta egunetan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko helburuz, Beldur Barik programaren barruan zenbait material bidali zaizkie EAEko udalei haien bidez herritarrak gai horrekin sentikortzera eta inplikatzera zuzendutakoak. Materialak honakoak dira: Kartel bat, udalaren logoarekin pertsonalizatu daitekeena; pegatina bat, jai-guneetan banatzeko eta beste bat, playlist eta guzti, ostalaritzako lokaletan, komertzioetan eta txosnetan erabiltzeko. Honako helbide honetatik eskuratu daitezke material guztiak (sakatu irudian).

BB jaiak

Udalei proposatutako kanpaina hau urrats txiki bat da, Beldur Barik Gunea ekimenaren barruan udaletan egindako esperientzia arrakastatsuetarako bide bihurtu daitekeena. Izan ere, aipatu gunean, lan?prozesuak betetzen dira gazteekin, jai- eta aisialdi-giroetan izaten den biolentzia sexuala antzemateko, prebenitzeko eta hari aurre egiteko banakako zain taldeko erantzunak garatzeko. Dagoeneko zenbait udalerrik urte osoan zehar lan egiten dute Beldur Barik Gunean. Iaz 32 udalerrik parte hartu zuten Beldur Barik Gunea ekimenean.

Kanpaina bultzatzen duten Erakundeen iritziz, jaietan ere islatu behar da berdintasunezko gizartearen aldeko lana, pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituen gizartearen aldekoa. Ez alkohola, ez jaia bera, ez dira aitzaki emakumezkoen eta gizonezkoen eta neska eta mutilen arteko harremanak berdintasunezkoak ez izateko, emakumeak sexu-objektu gisa tratatzeko, edo zenbait tokitan segurtasun eza edo beldurra sentitzeko. Hortaz, jarrera aktiboa eskatzen dute emakumeak errespetatzen ez dituzten edozein adierazpen fisikoren edo hitzezkoren kontra. Errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrera.

Kanpainaren inguruko informazio gehiago nahi baduzue, hemen duzue kontaktua:

Emakunde

ml-garagalza@euskadi.eus edo deitu teléfono honetara: 945 016 729.

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar