BELDUR BARIK DEBA 2020

Hemen da DEBAKO Beldur Barik Tokiko 2020 Lehiaketa! 12 eta 26 urte bitarteko debatarra  bazara erakutsi zure Beldur Barik Jarrera bideo baten bidez eta animatu lehiaketan parte hartzera!

Irakurri ondo DEBAKO Tokiko Lehiaketako Oinarriak.

 

LEHIAKETARA AURKEZTEKO EPEA

Lanak lehiaketara aurkezteko epea 2020ko irailaren 14an irekiko da, goizeko 08:00etan, eta 2020ko azaroaren 5an itxiko da, gaueko 23:59etan.

NORTZUEK PARTE HAR DEZAKETE

Debako Beldur Barik lehiaketan honako hauek parte hartzeko aukera izango dute:

1. Kategoria: 12 – 13 urte.

2. Kategoria: 14 – 18 urte.

3. Kategoria: 19 – 26 urte.

*Lehiaketara aurkezteko beharrezkoa da Deban erroldatuta egotea.

 

DEBAKO BELDUR BARIK 2020 TOKIKO SARIAK

  1. KATEGORIAKO SARIA (12-13 urte): 100€
  2. KATEGORIAKO SARIA (14-18 urte): 100€
  3. KATEGORIAKO SARIA (19-26 urte): 100€

 

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Debako sari banaketa azaroaren 13an izango da, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan Agirre jauregiko Ispiluen gelan.

Tokiko lehiaketaren antolaketa

Debako informazio gehiago hemen

Udaletxean (Berdintasun zerbitzuan)

943 19 28 40
berdintasuna@deba.eus