BELDUR BARIK 2015ko LEHIAKETAREN AURKEZPENA AMURRION!

Gogoratzen duzue bagenuela hitzordu bat, ezta? Amurrion , Ostiralak 11. Goizeko 11.30etan, Udaletxeko Enparantzan. Han geunden Lehiaketaren hasiera ematen zion ekimenari hasiera emateko prest.

BELDUR BARIK 2015 AMURRIO 1   IMG_8720

 

 

 

 

 

130 pertsona inguru bildu ginen, Zaraobe Institutokoak, Aresketa Ikastolakoak eta Virgen Niña Eskolakoak ere. Hiru taldetan banatu eta talde bakoitza norabide bat hartu zuen, gune desberdinetara zeramatzan norabidea. Gune hoiek Amurrioko Jaietan gune edo leku arriskutsuak bezala identifikatuak izan ziren Beldur Barik Gunean egindako galdeketa baten ondoren.

IMG_4469 IMG_4465 IMG_4463

IMG_4470IMG_4481 IMG_8726

 

 

 

 

Zein zen gure misioa kasu honetan?

Gune arriskutsu hauen ezaugarriak identifikatu eta eraso sexisteei buruz gogoeta egitea. Gure gorputzetan beldurrak sortarazten duen eraginari buruz kontzientzia hartu genuen baita. Baina ez ginen hor gelditu, egoerari buelta eman genion eta gune ezberdinetan idatzita utzi genuen espazioak eraldatuko zituzten erreibindikazioak banderin batzuetan. Gorputzetan baita, pegatina batzuekin, erreibindikazio hoiek ere plazara eraman genituen.

IMG_4477IMG_8740IMG_8739IMG_8738IMG_4476IMG_4481

Guneak banderinak beteta eta gure gorputzak pegatinez jantzita utzi ostean , udaletxeko plazara gerturatu ginen eta bertan akzio kolektibo eta sinboliko bat eraman genuen Aurrera. Musikaren erritomora, barnerartuta ditugun BELDURRAK ASTINDU nahian, gure gortputzak astindu genituen, beste gorpuzkera eta jarrerak eraikitzeko!!

IMG_8735

Horrela, gure gorputzak eta beldurrak astinduz eman genion ongietorria Beldur Barik Lehiaketaren edizio berri bati!

Parte hartu nahi baduzu, sartu gure web gunean eta parte-hatzeko oinarriak begiratu! Ostiraletan lehiaketaren inguruko informazioa aurkituko duzu. Animatu! Zure Beldur Barik Jarrera atera!!! Zabaldu!!