BAT, BI, HIRU, LAU… BELDUR BARIK MUSIKA!

Aurreko post-ean esparru publikoei buruz hitzegin genuen. Nola neska eta mutilak desberdin hezituak izan garen eta beraz, esparru publikoan gure portaera era desberdinean ikusia den eta modu ezberdin batean bizi dugun. Zergaitik? Neskoi ez zaigulako irakatsi publikoak izaten, publikotasuna gaizki ikusia izan da, “pasardesapercibida” izaera izatera, espazioak okupatzera, erdigunean protagonistak izatera…

Ahobero galantak garela burutik pasatzen bazaizue gure herri eta hiriak betetzen dituzten musika, bertso, antzerki… kartelak ikusi behar besterik ez duzue. Kartel batzuk ikusita… bi gauza pentsatu daitezke… nesken tokia mutilen banden barnean dagoela, eta askotan, objetu izatera mugatzen dela (nahiz eta abeslaria izan… gogoratzen post hau?). Eta beste aukera bat da musika nesken kontua ez dela pentsatu eta onartzea… Berriro ere entzun genezake kontzertuan hurrengo esaldia “neska izateko, ez du gaizki gitarra jotzen”.

Ba tira, hona hemen aho hoiek isilarazteko zenbait adierazgarri…

Las Tea Party Dj’s… ikuskarria beraien lana! Igo bolumena! Eszenatokia hartu! Dantzatu!!!

Punk musika mutilentzat dela… musika gogorra dela… adi hurrengo bideoari!

Ezin ditugu hemen neska talde guztiak ipini, eta jakin, badakigu, asko direla. Zerrenda betetzen laguntzerik bai?

Beno, esparruei buruz hitzegin dugu, eta hori, haurtzarotik irakatsi behar den zerbaita da, hots, neska izateagatik esparru publikoa debekatua dagoela, edo deserozo sentitu behar zaituela esparru publikoan egoteak. Horregaitik, MEFssst! Kolektiboak (pasa den urtean aurkeztu genizkizuen, gogoratzen? Irakurri hurrengo post-a)

Talde bera sortu zuten arrazoiagatik (rockaren munduan emakumeen presentzia normalizatzea) aurten Lou Rock Udalekua sortu dute. Aurtengoa pasatu da iada, baina horrelako ekimenak oso garrantzitsuak dira esparru publiko hoiek gureganatu eta nahi dugun moduan bizitzeko.

Oraindik musika gustokoa dugula ikusi ez baduzue… zerbait txarto egiten ari garenaren arrazoia izango da… Ostiralero gure #BBplaylist-a aurkezten dizuegu, eta bertan abestiak gehitzera gonbitea ere luzatu dizuegu behin baino gehiagotan! Animatu eta parte hartu!

Eta abuztua iadanik joan zaigu… mila esker zuen oporrak gurekin ere konpartitzeagatik… Irailean… We are back! Adi… gai berriak ekarriko ditugu, baina baita ere Lehiaketari hasiera emango diogu! Prest? 1… 2… 3… Aurrera! Beldur Barik!