BASAURIKO BELDUR BARIK LEHIAKETAREN SARI BANAKETA!

Azaroaren 30ean MARIENEAn, Basauriko Emakumeen Etxean, Basauriko Beldur Barik Lehiaketa lokalaren sari banaketa ospatu genuen.

Aurten Elena Caballeroren laguntza izan dugu, LA BASU!

2016_01

 

20 urtetako esperientza duen rap abeslaria! Rap-a abesten zuen Euskal Herriko emakume bakarra izan da hamarkada batean eta badarama urte batzuk gehien bat mutilena izan den musika esparru honetan emakumeen egoera hobetzeko borrokan. La BAsu, Aneguriarekin batera «Eskina Femenina» proiektuaren arduradunak dira. Proiektu honetan hip hop kulturan emakumeen aldeko jarrera dute. Baina La Basu ezagutzen duzue iadanik! Gure #BBplaylist ean entzungai duzue!

 

Lehenengo kategorian saritutako bideoa «Ederra eta piztia» izan da.

2016_02

 

Lan honek 500€ eraman zituen. Soloarteko DBHeko 4. kurtsoko ikasleek egin zuten (Noemi Alonso, Dulce Carolina Merida, Aroa Jimenez , Jerson Escudero, Andony Arebalo eta Jahanzaib). Zorionak!

 

Bigarren kategorian saritutako lana «Querida nieta» izan da.

2016_06

Lan honek 500€ eraman ditu ere. Lan honen egileak Nabila Montes, Ruth Perez eta Noelia Ramos izan dira. Hoietako bat MARIENEAk sustatutako «neska gazteen txokoa»ren parte-hartzailea da. Txoko honen helburua neska gazteen artean Beldur Barik Jarrera zabaltzea da.

 

2016_04

ZABALDU ZURE BELDUR BARIK JARRERA!!!

Guardar