BAKARKA, BINAKA, TALDEKA…BELDUR BARIK JARRERAREKIN BIDAITU!

BBbidaia

Gogoratzen duzue Negu Gorriak taldearen Itxoiten kanta? Noizbait gure artera ekarri dugu gure web gune honetan (sakatu hemen Itxoiteari utzi… ipuina gurea eginez Beldur Barik Jarrerarekin! post-a).

Bidaiatu nahi dugunean askotan ere besteek zer egingo dutenaren zai gelditzen gara, itxoiten. “Beno, motxila hartu dezaket eta bakarrik joan naiteke”. Askotan izan dugu burutazio hori. Baina zaila da askotan ere aurrera eramatea. Gure hegalak ez dira zabaltzen bestetan bezala. Arriskuak, beldurrak, kontuz ibili beharraren ideia uneoro… Argi dago neskentzat esparru batzuk debekatuak izan ditugula. Pasa den urtean genero eredu hoiekin apurtu zuten emakume bidiariak ezagutu genituen (sakatu hemen berriro irakurtzeko).

Neska hoiek bakarrik bidaiatzea erabaki zuten. Bale, badakigu beste garai batzuk zirela. Baina imajinatu zelako oztopoak aurkituko zituzten beraien bidean. Ez bakarrik bidean, baizik eta bidaia hasi aurretik! Entzun beharreko guztiak… “nola konponduko da emakume bat bakarrik munduan zehar… neskek ezin dute bakarrik bidaitu…”. Horrelako esaldi batzuk gaur ere entzungo genituen ziur aski… Tira, ba Beldur Barik Jarrera izango dut bidailagun, bidaia Beldur Barik Jarrerarekin egingo dut. Neuk bakarrik. Eta fijo bidean Beldur Barik Jarrerarekin bidaitzen duten beste neska askorekin topo egingo dudala. Eta bakarrik esan beharrean, hobeto litzateke esatea nirekin bidaiatzen dudala. Bidairik zail eta hoberena!

Ezagutzen duzue Viajo Sola Facebook orrialdea? Bertan bakarrik bidaiatu nahi duten emakumeen esperientziak aurkituko dituzu. Pasatu zaitez beraien web gunetik ere. Bidai bat egitean pentsatzen ari bazara… ez da aukera txarra beraiekin hitzegitea! Eta beste neska batekin bidaiatzean ere ez pentsa estereotipoak ez direla erreproduzitzen…Begira zer dioten The patitas en el mundo-ko bidaiariak!

Eta bakarrik bidaitzeak ere ez du esan nahi “neska gixajoa, ez du inor berarekin bidaitzeko…”. Ezta pentsatu ere! Bakarrik bidaiatzean gure burua ere hobeto ezagutu dezakegu, bizipenak gehiago sentitu ditzazkegu, aurretik aipatutako estereotipoekin apurtu dezakegu.

Nolakoak dira bakarrik bidaitzen duten emakumeak? Begira zer dioen bakarka bidaiatzea atsegin duen Eli Zubiriak: Ausartak, femininistak, egunerokoak eta independienteak. Baita ere kuriositatea dutenak, urduriak, gauzak beraien begiekin ikusi beharra dutenak, moldea apurtzen dutenak. Eta baita, gure artean bat egiten dugunak.

Hau ez bada Beldur Barik Jarrera… Zer izango da orduan! Berriro diogu, hegalak astindu eta aireratu, bakarrik bidaiatuko dugu! Nirekin izango da bidai zail eta politena! Eta lekuak Beldur Barik ezagutu eta gozatuko ditut. Genero eredu guztiak niregandik usatuz. Astindu hegalak!

 

 

Guardar

Guardar