BA AL DAGO ARMAIRU HETERORIK?

47 urte pasa dira Stonewall-eko istiluetatik. Pasa den urtean, post bat idatzi genuen han gertatu zenari buruz (sakatu hemen), eta baita pelikula bat gomendatu genizuen lgtbiq mugimenduraen historia zein den jakiteko.

Gaurkoan armairuei buruz hitzegin nahi dizuegu. Bai, badakigu ere pasa den urtean honi buruz ere hizketan egon ginela, eta armairutik ateratzeko nazioarteko egun bat ere badela ezagutu genuela. Baina gaurkoan guzti hau gogora ekarri nahi dugu ere nolabaiteko omenaldia egin nahi diogulako Orlando-n gertatutakoaren ondorioz han hil duten jende guztiari, eta baita beraien lagun eta senideei. Orain dela aste batzuk ere lesbiana gazte batzuk bere buruaz beste egin zuten beraien gurasoek elkar ikustea debekatu zietelako… Ezin da ukatu heteropatriakatua izan dela guzti honen errudun. Translesbohomofobia dela hilketa hauen atzean dagoena. Desberdina den guztia, normaltasunean sartzen den guztiarekin amaitzeko desioa. Hona hemen gure erantzuna… inoiz baino ozenago… TRANS-AK GARA, LESBIANAK GARA, GAY-AK GARA… ETA HARRO GAUDE! Jarraitu dezagun generoak dantzan jartzen, jarraitu normaltasuna kuestionatzen, heteropatriarkatuarekin amaitzen! Stonewall gertu dugulako oraindik!

via GIPHY

Baina goazen orain berriro armairuei buruz hitzegitera… zer deritzozue armairu heterosexualari buruz hitzegiten badugu? Gogoratzen duzue Inondik Inora Beldur Barik bideoa?

Zergaitik heterosexualak ez dira armairutik ateratzen? Horren erruduna heteroaraua da. Suposatzen baita jende guztia heteroa dela “hasta que no se demuestre lo contrario” epaiketetan esaten den bezala. Normala dela heterosexuala izatea, beraz… normala banaiz, ez dut zertan armairutik atera behar.

Pasa den urtean Laudion homofobiaren kontrako herri lehiaketa egin zuten. Zergaitik zara heterosexuala lehiaketa. Nortzuk izan ziren irabazleak?

Maitane San Andrés López ,32 urte. Bilbao

Galdera honi erantzuteko honako galderei erantzun behar izan ditut:
-Noiz jabetu zinen heterosexuala zinela?
-Kostatu zitzaizun onartzea?
-Heterosexuala izategatik diskriminazioa pairatu duzu?
– Lanpostuan arazoak izan dituzu heterosexuala izateagatik ?
-Psikologoarenera joan zara heterosexuala utzi behar izateko?
-Zure lagunak jakinaren gainean daude?
– Gurasoei kontatu diezu?
– Zure arazo bera daukan inor ezagutzen duzu?
-Zer iritzi daukazu giro heterosexuala duten tabernei buruz?
– Genero ezberdineko bikote batek traumatu gabeko haurrak eduki ditzake? A ze nolako aita eta ama dauden!!
– Heterosexula izanik, HIES-a kutsatzearen beldur zara?
-Nola eta noiz izan zenituen zure lehengoko harreman sexualak?
-Zer iritzi daukazu Benedicto XVI-k heterosexualitatea bekatutzat hartzeaz?
-Zer iritzi daukazu Heterosexualak beste herritar legez eskubide berdinak izatea?
– Eraso heterofoborik sufritu dituzu?

Samuel Pasandin, 17 urte, Orozko.

Zergatik naiz heterosexuala? Ba nire ustez egun ez dugu gure sexualitatea askatasunez eraikitzen. Heteroarauak eragin izugarria dauka gurean eta gure heziketan. Generoa eta sexualitatea eraikuntza soziokulturala da eta kanpoko pilo bat faktore dute eragina eraikuntza horretan. Asko eta asko dut esateko gai honi buruz eta hausnarketa oso interesgarria da.

Maitanek galdera sorta ederra bota zituen… Normaltasun idea faltsu horren kontzeptuarekin apurtzeko arma bikaina da egoerei buelta ematea… Normaltasuna kuestionatzea, azken finean…

Datorren post-ean normaltasun hori kuestionatzen jarraituko dugu, nork esan behar digu zer atsegin behar dugun eta zer ez?

Heteroarauari Beldur Barik jarrerarekin erantzun!!!

 

Guardar

Guardar