AZAROAK 25. Emakumeengako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.

Datorren ostiralean, azaroak 25 Emakumeengako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da.

Egun garrantzitsua da kalera ateratzeko eta ozen oihukatzeko ez dugula emakumenganako indarkeriarik onartzen. Emakumeen taldeek, talde feministek eta instituzioek hainbat ekintza antolatzen dituzte indarkeria sexistaren inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko.

Egun honetan ere, beste askotan bezala, kalera ateratzen gara indarkeria sexistari aurre egiteko. Pankarta atzean izan daiteke, tailer batean, hitzaldi batean, gure lagun artean… Eta iaz genion bezala, gaur da gure ahotsak, egindako lanak elkartzeko eguna.

Baina zergaitik ospatzen da Azaroaren 25a?

Ez dator gaizki jakitea zergaitik ospatzen diren egunak. Zergaitik martxoaren 8a, zergaitik Ekainaren 28a… Zergaitik orduan Azaroaren 25a? Karibeko eta Hegoamerikako 1. topaketa feministak 1981ean Bogotan (Colombia) burutu ziren eta horietan azaroaren 25a Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna izendatu zen. Egun hori Mirabal ahizpen hilketa oroitzeko aukeratu zen. Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile politiko izan ziren eta 1960ko azaroaren 25ean Rafael Trujillo diktadorearen poliziak bortizki hil zituen. Urte horretatik aurrera, emakumeen talde eta mugimendu feminitak data hori hartu zuten emakumeenganako indarkeria sexistaren aurkako eguna bezala. Azkenean, 1999. urtean Nazio Batuen Erakundeak “Emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna” izendatu zuen. 

Post honetan zuen herrietan Azaroak 25a dela eta, udalek antolatu dituzten ekintza desberdinen inguruko informazioa luzatu nahi dizuegu, ekintzetan parte hartzeko, bertara hurbiltzeko eta indarkeria sexistaren aurrean gure Beldur Barik Jarrera agertu eta zabaltzeko!

ARRIGORRIAGA

kartela_lila

 

EIBAR

 

25-noviembre-behin-betikoa

ORTUELLA

 

cartel

 

 TOLOSA

beldur barik pantone

 

TXORIERRI

txorierri

MUNGIA

25ncartel2016

IURRETA

adierazpenak-bilingue

kartela

lilapuntua

IRUN

Azaroak 23 Asteazkena

17:00 Hitzaldia «Violencia de género en el siglo XXI» Yolanda Cervero psikologoarekin, Argoiak elkartearen egoitzan, Bertsolari Uztapide 6.

Azaroak 24 Osteguna

19:00 «La violencia invisible» hitzaldia  Julia Romero eta Xabier Coca-rekin, Oiaasso Museo. Antolatzaileak: Gaurko Andreak elkartea.

Azaroak 25 Ostirala

17:00 Beldur Barik serigrafia tailerra,  Martindozenea Gaztelekuan, Avenida Elizatxo 18.

19.00  «No más violencia conra las mujeres» lemapean konzentrazioa, Plaza del ensanche. Antolatzaileak: Irungo udaletxea eta emakumeen elkarte eta talde feministak.

Azaroak 27 Igandea

18.00 Indarkeria matxiaren aurkako dantza ikuskizuna Pauso-k Dance Studioren eskutik, Centro Cultural Amaia, doako sarrera. Antolatzaileak: Pauso-k  y Irungo Udaletxea.

Irungo Beldur Barik Lehiaketaren irabazleak zeintzuk diren ezagutuko ditugu

Abenduak 1 osteguna

19.00 «Violencia filioparental y violencia de género» hitzaldia  Javier Urra Portillo-rekin, centro cultural Amaia. Antolatzaileak: Foro Ciudadano.

19.00 Proyección del documental » El síndrome del vinagre» dokumentalaren proiekzioa. Museo Oiasso. Antolatzailea: Mugen Ganetik.

Abenduak 12 astelehena

17:30 «Carol» Zineforuma-a. Antolatzailea: Asociación Uxoa, avenida de Gipuzkoa 12.

 

Erasoen aurrean… Beldur Barik Jarrera!

Guardar

Guardar

Guardar