AUTODEFENTSA FEMINISTA LANTEGIA VITORIA-GASTEIZEN! BIHURTU DEZAGUN VITORIA-GASTEIZ BELDUR BARIK GUNEA!

Kaleak, gauak eta jaiak gureak dira! Ez gara esateaz aspertuko, eta edozein eraso sexistaren aurrean… erantzun kolektiboa!

AUTODEFENTSAFEMINISTA

Emakumeentzako autodefensa feminista lantegia

Noiz
Hasiera eguna: 2017/07/14, hasiera ordua: 16:00, amaiera eguna: 2017/07/22, amaiera ordua: 19:30
Deskribapena
Indarkeria matxista ez da soilik eraso fisiko edo bortxaketa bat. Indarkeria matxistaren agerraldiak ere badira baimendu gabeko zirriak edo musuak, gorputzari buruzko komentario edo begirada umiliagarriak, nekosoa izatea, sexu-harremanak edukitzeko xantaia egitea, egiten dizkizuten comentario edo keinu homofoboak zure jarduteko modua dela-eta, dantza egiteko edo izateko modua dela-eta, edo zure sexu-orientazioa dela-eta.

GASTEIZEN EZ DUGU JARRERA MATXISTARIK NAHI!

PARTE HARTU LANTEGI HONETAN:

Emakumezkoentzako autodefentsa feminista lantegiak (Gaztelaniaz):

  • 12 eta 26 urte arte:
    • Egunak: uztailak 14 eta 15.
    • Ordua: ostirala 16:00-20:00 eta larunbata 10:00-14:00 eta 15:30-19:30
    • Lekua: Aldabeko GE.
  • 27 urte gorako:
    • Egunak: uztailak 21 eta 22.
    • Ordua: ostirala 16:00-20:00 eta larunbata 10:00-14:00 eta 15:30-19:30
    • Lekua: Aldabeko GE.

Doako lantegia.

Izen ematea: 2017ko ekainaren 26tik lantegia hasi baino 5 egun lehenagora arte.

945 16 13 45 zenbakira deitu edo igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org idatzi.

Ekin autodefentsa feministari! Ekin Beldur Barik Jarrerari!

Guardar

Guardar

Guardar