AUTODEFENTSA FEMINISTA IKASTAROA IRUNEN!

Datuek eta estatistikek urtero azaleratzen duten bezala, indarkeria sexistak bizi-bizirik jarraitzen du, horrek gizartearen gaitzespen zabala duen arren. Oldarkeriak ondorio zuzen eta lazgarriak ditu emakumeengan. Gauzak horrela, garrantzi handikoa da indarkeriaren fenomenoa, horren jatorria eta dituen molde anitzak gertutik ezagutu eta horri aurre egiteko tresnak eskuratzea. Baita gogoeta sustatzeko espazioak sortzea ere. Zertarako? Gure eskubideez eta azaroari aurre egiteko dugun gaitasunaz jabetzeko. Horixe da ikastaro honen helburua. Adin guztietako emakumeei zuzenduta dago eta oinarrizko bi teknika uztartzen ditu: autoestimua lantzea eta nor bere burua defendatzeko teknika fisiko eta psikologikoak garatzea. 12 orduko ikastaro trinkoa da, eta 8 euro ordaindu beharko dira ikastaroa egin ahal izateko.

autodefentsafeminista

Maitena Monroy fisioterapeuta, autodefentsa formatzailea eta ekintzatzaile feministak «Autodefentsa feminista» tailerra eskainiko du azaroaren 11 eta 12an (ostirala 16.00tatik 20.00tara, larunbata 15.30etatik-17.30etara), Azken Portu polikiroldegian (Faisanes aretoa).

Animatu eta eraso sexisten aurrean… Beldur Barik Jarrera!