ARMAIRUAK TXIKITU! LUMAK ASTINDU!

Aurreko postetan garatutako idei bat «pasar desapercibidx» izan da.. Bale, maritxua zara, baina ez duzu zertan etengabe horren berri eman beharrik, eta are gutxiago nirekin zaudenean… eta mundo guztiari esateko grina hori… ni mutila (edo neska) ez noa txapa botatzen neskak (edo mutilak) atsegin ditudala… beno, zuretzako ez da garrantzitsua izango, aurresuposatzen baita heterosexuala zarela eta ez dagoela armairu heterosexualik.

Armairutik ateratzeko mila modu daude, eta pertsona batentzat balio duena, beste batentzat ez du ezertarako balio (gauza guztietan bezala…). Gure bizitzan edozein gauza garrantzitsuari aurre egiten diogun bezala jokatu behar dugu, hau da, baiezkortasunez jokatuz baina inuzente izan gabe, zihurtasunez, ez dadila izan bronka baten emaitza… Guzti hau esatea erraza da, baina armairuak deusestatu behar ditugu, ez dira pertsonak gordetzeko, jantziak gordetzeko baizik! Translesbohomofobiaz betetako armairuak txikitu ditzagun!

Norberak egin beharreko lana armairutik ateratzeko ez da lan erreza, eta gure inguruan ditugun pertsonen laguntza ezinbestekoa da ere une honi aurre egin eta gainditzeko.

Begira ikasle batzuk egindako lana armairu eta homofobiaren inguruan. Lehiaketa batetara aurkeztu ziren, eta jorratutako gaia beraien izan zedila bilatzen zuten. Baita ere beraiek parte hartzea, eta homofobia jorratzea erabaki zuten, guztiok ezagutzen baitugu institutuan edo kalean, armairutik atera den lagun edo ikaskide bat. Bota begirada bat beraien lanari, badago ere inkesta bat galdera interesgarriekin… Iadanik beraien lana amaitu dute, baina bertan dauden ondorioak ere oso interesgarriak dira.

¿Hay armarios en las aulas? proiektua. https://armariosenlasaulas.wordpress.com/
¿Hay armarios en las aulas? proiektua. https://armariosenlasaulas.wordpress.com/

Umore pittin bat jarriko diogu guzti honi… armairutik atera garen jendearen istoriak oso desberdinak dira… begira ama honen erantzuna alaba lesbiana dela esaten dionean!

Aspaldi ere hitzegin genuen armairutik ateratzeari buruz. Andreak bere esperientzia eta bizipenak kontatu zizkigun. Gogoratzen?

TRANSLESBOHOMOFOBIAREN KONTRAKO EKINTZAK:

Dia para salir del armario:

dia para salir del armario

JÓVENES SIN ARMARIOS

 

Ze erreakzio izango ditut nire lagun taldean eta familian gay, lesbiana edo trans naizela aitortzen badut? Galdera honek gure buruan etengabe azalerazten da armairutik ateratzea pentsatzen den bakoitzean. Orduan hobeto da ezkutuan jarraitzea? Ez aipatzen jarraitzea? Heterosexuala naizela pentsatzen jarraitu dezatela? Egia da ez dagoela formula magikorik, bakoitzak ahal duen moduan egiten duela… eta Ellen Page bezala txalo zaparrada bat espero badugu… baliteke horrela gertatzea, ze demontre! Baina egia da Ellen Page-k emandako diskurtsoa hunkigarria dela, zer iruditzen? Badakigu ere berriro jartzen dugula… baina ze demontre! neskak merezi du!

Hurrengo postean sexu aniztasunaren inguruan hitzegiten jarraituko dugu. Egunekotasunean eskolan, institutuan denbora asko ematen dugu, han daude nire lagunak, nire harremanak… nola erantzun orduan gay, lesbiana edo trans naizela esaten badut? Lagun mina bada esaten duena? Nire irakaslea bada?