ANITZAK GARA!

Pasa den urtean kontatu genizuen zergaitik ospatzen da Ekainaren 28a, , Lesbiana, gay, bisexual, intersexual eta queer mugimenduaren Nazioarteko Eguna…. LGTBIQ deritzogun hori (airea sakon hartu behar dugu guzti hau esateko)… Eta ongi dago jakitea zergaitik egun horretan gure herri eta hirietako kaleetan ekintzak, elkarteratzeak, maniak… ematen diren. Dena lortua dagoelaren ideiak airean dagoelako, egun hori bakarrik ondo pasatzeko egun bat delako… aldarrikapen ezarik ez dagoela egun horretan. Dena purpurina eta dantza dela. Sentitzen dugu horrela esatea baina… ez! oraindik kalera irtetzeko arrazoiak daude. Eta zenbat gustoko dugun kalera ateratzea! Gure Beldur Barik Jarrera zabaltzea!

Hilabete honetan genero sistema binaristari buruz jarraituko dugu hitzegiten.

Benny- Little Game gure #BBplaylist an aurkitu dezakezu.

Bi kaxoi (neska/mutil) sartzen ez den edozein gorputz normaltzat ez hartzea da sistema binarista honen emaitza da… eta noski, generoan transitatzea zaila suertatzen da. Hots, zure burua hurbilago sentitzen duzun generoarekin  identifikatzea zailagaoa da.

Aurten ere gai bat berreskuratu nahi dugu. Gai honek barreak, emozioa, pentsamenduak eta seriotasuna ekarri zituen gure aurpegi eta gorputzetara. Zein den gaia? Armairutik atera, armaiturik ateratzea/irteera… Pasa den urtean ohartu ginen ere Urriak 11an Armairutik ateratzearen Naziaorteko eguna ospatzen dela! Aurten armairutik irtetzea ala ez irtetzeari buruz hitzegin nahi dugu, askotan estrategia bezala ez ateratzea erabakitzen baitugu, zein tokitan ez dugun egiten… eta baita kuestionatuko dugu zergaitik heteroa den jendea ez duen zertan armairutik atera behar. Kontrakoa esaten ez den bitartean… hemen jende guztia heteroa da! Eta berriro emango diogu buelta bat normala izateari… hetero izatea normala da? Nire kamisetan dagoen esaldi batek dioen moduan… oso gaizki datorkit normalaren irudia ematea! Garrantzitsua delako kalera irtetzea! Let’s make some noise!

Eta heteroarauaren kontu honek mikroindarkeri sexistak eman daitezen ere eramaten gaitu. Mikrosexismoak? Mikrobinarismoak? Mikrotranslebohomofobiak? Bai, guzti hau ematen da neska a la mutila zaren galdetzen digutenena, «ah, baina gay-a ez al da? Luma horrekin…»… Banekien bazinela «hoietako bat»… Beraz… zer deritzozue guzti honi erantzuna ematen badiogu?

Bullying translesbohomofobikoari ere hitzegingo dugu, eman behar dugun erantzunaz, erantzun kolektibo bat, horrelako portaerak ez ditugula nahi erantzun argi bat, ez ditugula gure inguruan erasorik nahi. Ezetz esan eraso translesbohomofobikoei.

Eta aldarrikapen hilabete bat denez ere, hilabete honetako kedada eta deialdiak ezagutuko ditugu Ekainak 28, LGTBIQ mugimenduaren Nazioarteko egunaren harira.

Eta zenbait pelikulekin amaiera emango diogu Ekainari… Bai! Pelikula hoietan non lesbianek ez duten kriston drama bizitzen! Dramak alde batera!

Anitzak izatea ere Beldur Barik Jarrera da! Singularrean erabiltzea hitzak (feminismoa, sexualitatea, identitatea…) ez da heltzen garen eta izan nahi duguna adieraztera iristen.