Amodioa

Maitasun ona

[Irantzu Varela] Nire lagun batek dio, maitasunak, soilik gauza bakar bat sorrarazi beharko lukeela: ongizatea. Eta ongizateak, ongi izatea esan nahi du. Beste lagun batek dio, erraza ez dena, zaila dela. Eta badirudi gauza hauek, lagun argiek esaten dituztenak direla, eta bizitza errealean ezartzea, erraza dela. Baina, noizbait maitemindu izan bazara jakingo duzu, lagun argi hauei kasu egitea baino gauza...

MUTILOK ERE BELDUR BARIK JARRERAREKIN AURRE EGITEN DIOGU INDARKERIA SEXISTARI!

“Bukatu da. Ez naiz konplize izango”. Horrela genion aspaldiko post batean. Indarkeria sexistak bere erramintak erabiltzen dituela gizarte matxista bat mantentzeko? Sorpresa! Mutilok ere gure estrategiak, gure erramintak ditugu aurre egiteko. Eta konplize ez izatea oinarrizkoa da. Kartel eder batek dioen bezala, zapalkuntzaren aurrean zure jarrera isiltasuna bada, orduan zapaltzailearekin zaude. Hona gure Beldur Barik Jarrera! Beldur Barik Jarrera bideoak...

KEEP ON MOVING! HARREMAN BAIEZKORRAK SORTZEN!

Pasa den astean maitasuna magia potagia ez zela komentatzen egon ginen… Maitasuna eta harreman baiezkorrak nola sortzearen inguruan gurekin pentsatu eta eztabaidatu nahi? Goazen! =Berdintasuna= Ez, ez zaigu diskoa apurtu hitz madarikatuarekin… baina oso oso oso BENETAN OSO funtsezkoa iruditzen zaigu gogoraraztea erlazioak, mota ezberinetakoak izanda ere, berdintasunean sortzen ez badira, ez direla kalitatezkoak. Erlazioak jendea sorbalda gainetik begiratzen hasten...

HARREMAN BAIEZKOR ETA POSITIBOAK SORTZERA GOAZ. LEHENENGO PAUSUAK.

Lagun maitea, heldu da garaia: HITZ EGIN BEHAR DUGU. Eta bai, esaldi klitxeekin hasiko gara: EZ ZARA ZU, SISTEMA DA. Honezkero, argi daukagu sistema, pasito a pasito suave suavesito, bikoteak sortzera garamatzala inongo disimulorik gabe. Begiratzen duzun leku guztietan, zure inguruan dagoen guztia bikoteetan eta familia nuklearretan oinarritzen da. Baaaaaina guk ehun post inguru daramagu norberaren autonomiaren inguruan lanean eta...

Ba ez (omen) da horrela

Bakarrik sentitzen naiz maitasunaren aurrean, erabat babesgabe. Maitasunak gainditu egiten nau, maitasuna agertzen denean oso txikia sentitzen naiz eta ez da, pentsatu dezakezuen bezala, ez dudalako jakiten zer egin. Guztiz kontrakoa: beldurtzen nauena zera da, badakidala une bakoitzean zer egin behar dudan. Zergatik nire bizitzako beste kontu batzuekin ez daukat ideia izpirik ere zer egin behar dudan eta honekin, danba!,...