Beldur Barik jarrera

ERASO MATXISTA ETA SEXISTARIK GABEKO UDA

BELDUR BARIK 2021 UDAKO KANPAINAren barruan baliabide hauek jarriko dira eskura, udan BBJarrerarekin gazteen artean indarkeria matxistaren prebentzioa lantzeko:   – Kartela. – Eraso Sexistak Prebenitzeko Gida. – Tailerrak: Neskei zuzendutako autodefentsa ziber-feminista eta mutilei zuzendutako ligoteo sanoa. – Merchandising-a egiteko diseinuak. – Spotify playlist-a: Musika BBJarrerarekin. Eskuratu hemen: • Kartela. • “Eraso sexistarik gabeko egunak eta gauak” izeneko gida....

BELDUR BARIK UDA 2021 ZUENTZAKO BI TAILER INTERESGARRIREKIN DATOR

Beldur Barik Programatik “Eraso Sexistarik gabeko Uda” kanpainaren baitan, bi tailer online antolatu ditugu. Lehenengoa Autodefentsa Ziberfeministari buruzkoa, 12 eta 26 urte bitarteko neskei zuzendua; eta bestea, berriz, Ligoteoari buruzkoa, adin-tarte bereko mutilentzat. Autodefentsa Ziberfeministako Tailerra (Deskargatu bannerra esteka honetan) Emoki elkarteko Jone Zalduegi hezitzaileak honako gai hauek landuko ditu uztailaren 1ean, 12:00etatik 13:30era, Beldur Barik taldearen laguntzarekin online eskainiko...

BELDUR BARIK 2021 IRUDI BERRIA!!!

Aurtengo Beldur Barik programako irudiaren egilea Uxue Bereziartua ilustratzaile gazte feminista izan da. Iaz, ikus-entzunezko lan onenari saria irabazi zuen ‘Errebelazioa’ lanari esker, eta aurtengo irudia egiteko oso prestu azaldu da. ‘Anitzak gara, ezberdinak. Gorputz forma eta kolore askotarikoak. Izaera infinitukoak. Eta Beldur Barik jarrera zabalduko dugu’. Horrelaxe definitzen du Uxuek Beldur Barik 2021eko irudia. Mezu hau oso indartsua da....

AURTEN… SARI BANAKETA ETA SINOPSI LEHIAKETA

Koronabirusa dela eta aurten ezin dugu Topaketarik antolatu, aurreko urteetan egiten genuen bezala. Baina Sari-Banaketa berezia antolatuko dugu, streaming bidez jarritu ahal izango duzuena zuzen zuzenean. Hau da plana: Nerea Arriola aurkezleak irabazleak izendatuko ditu eta euren lanak proiektatuko dira, bitartean Nogen musika taldeak girotuko du banaketa, eta Beatriz González Rojo ilustratzaileak zuzenean marraztuko du photocall handi bat.  Sari-banaketaren data...

ABIAN DA BELDUR BARIK 2020 LEHIAKETA!

Emakundek bultzatuta eta euskal erakunde guztien laguntzarekin, 11 urtez gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentziorako jarrerak sustatzen daramatza Beldur Barik programak. Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta programaren jarrera ikusarazten duten ikus-entzunezko lanak saritzen ditu. Aurten sari-banaketa streaming bidez jarraitu ahal izango da beldurbarik.eus web gunean. Gaur, irailak 14, Beldur Barik lehiaketaren 11. edizioari hasiera ematen zaio....