“Amodio beldurrarekin ez da ona” #beldurbarik

(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)

 

Egilea: Ane Sanz Andrés

Kategoria: 1 (12-17 urte)

Herria: Ortuella

 

Arratsaldeko sei eta erdiak. Haizea egiten du.

–Itxaron nazazu, mesedez… ez joan korrika! –mutil beltzaran bat neska ilebeltz baten atzetik korrika dabil.

Neskak, motxilan zeraman pisua handia delako edota mutilaren deika entzun duelako, motelago joan da gelditu arte. Orduan, mutila berarengana heldu da, bere arimarekin ezin duelarik:

–Mesedez, entzuidazu… –neskak buelta ematen du, mutilari begira geratzeko.

–Ez zaitut entzun behar. Mina egin didazu, ez dut nahi ezer gehiago zuregandik… amaitu dugu. Betirako. –neskaren aurpegitik malko bakarti batek disdira egin du, alde batera azkar begiratu aurretik, mutilak malkoa ikusi ez zezan.– Orain bakarrik lagunak izan ahal gara. Barkatu…

Neska korrika joan da. Mutila, neska ikusten duen bitartean, gehiago eta gehiago dabil haserretzen. Eskuko azazkalen indarrarekin, eskuan odola egiten du. Momentu horretan bertan, euria egiten hasi da, poliki-poliki hasieran, denbora pasata kazkabarra bilakatu arte. Mutilak posizio berdinean segitzen du, euriak ideak errefreskatzen baino sutan jartzen dizkiola. Ondoren, mutilak murmuratu du berarentzat: “Neska horrek ezin nau horrela utzi. Ez dut ezer egin. Dena bere errua da. Berak daki, nik dakit… mendekuta hartuko dut, zin egiten dut.”

Egun horretan, gaueko hamarrak. Euria egiten du.

Iara ohean etzanda dago, ahoz gora, sabira begiratzen; sabai honek bere bizitzako momentu inportanteenak ditu gordeta, argazkiak erabiliz. Sabai guztia argazkiz enpapelatuta dauka, berak zeuzkan 14 urteetako momentu zoriontsuenak. Baina Iara ez dago begiratzen bere lehen urtebetetzea edota bere lehen agina erori zitzaion argazkia, ez… pasaden hilabeteko argazkia dabil begiratzen. Bertan, bera eta bere mutilaguna besarkatzen ageri dira. Egun horretan bero handia egiten zuen, eta piszinetan atera zuten argazkia. Lehenengo asteak ondo joan ziren. Iara gogoratu ahal zituen momentuetan beti egon ziren pozik, gustara, besarkatzen eta laztantzen. Baina duela aste bat, gauzak konplikatzen hasi ziren.

14 urteko neska lo geratu zen, bere buruari galdetzen ari zen bitartean “Zer gertatu zaigu?”

 

Larunbata. Goizeko hamabiak. Zorua bustita ageri da.

Aketza parkean zegoen. Lagun batekin geratu zen. Parke hori ez zitzaion asko guztatzen, eta mania gehiago hartu zion beste egunean pasatu zenaren erruz. Mutil bezala, ez zituen nesken portaera gehienak asko ulertzen, baina momentu honetan guztiz galduta zebilen. Ez zekien zer egin zuen txarto. Hilabete miresgarria izan zen pasatu zutena, eta orain hau gertatzen da? Ez zekien zer pentsatu, baina bazekien zer egin behar zuen: mendekua hartu. “Niri ez dit inor ganetik pasatuko.” Pentsamendu horiekin zebilen bitartean, bere lagun mina agertu zen.

–Aupa, Aketza! Zer zebilek, ezin zaitudala inon aurkito? Neskalaguna daukazula, ez didazu deitzen. –Xabik Aketzaren bizkarrean zaplada batzuk eman zizkion.

–Nire lagunak faltan botatzen nituen, horregatik deitu dizut.  –Aketzak pasaden egunean gertatu zenaren lekura begiratu zuen, triste aurpegiarekin.

–Ez didazu zerbait kontatzen, ezta? Iararekin utzi duzu?

–Bai, lagun, bai. Berak utzi nau, eta… erabat zapuztuta nabil. Gainera, ez dakit zer egin dudan txarto. –Aketzak burua hanken artean ipini zuen.

 

–Ei, Aketz, mutil, ez ipini horrela. Bakarrik hilabete bat egon zara berarekin! Arrain gehiago dago itsasoan. –Xabi bere laguna lagundu nahi zuen, baina ez zekien nola.

–Ez, ez dut neska gehiagorik nahi. Baina nire buru-estimua erabat aputu du, eta kastigu bat merezi du. Nirekin zaude? –Aketzak Xabi begiratu zuen, begiradan desafioa ikusten zelarik.

–Baietz! Zurekin nago. Susto bat emango diogu, ados?

–Ados nago! –bi lagunak eskuak elkartu zituzten, akordua ixteko.

–Neska horrek desiratuko du ez bizitzea. –bi lagunek elkar irribarre egin zuten.

 

Igandea, arratsaldeko bostak. Zerua odiez beteta dago.

Iara betiko parkera doa bere lagunekin. Korro bat egiten dute, eta Iara hasten da kontatzen utzi duela Aketzarekin. Bere lagunek ez zuten espero eta oso harrituta geratzen dira.

–Baina zergatik utzi duzu berarekin? –galdetu dio Eneritzek, bere txikitako laguna.

–Ez diot inori esan baina… ez nengoen guztiz ondo berarekin. Mutil ona zirudien, baina gero… zerbait gertatzen bazen nire errua zen, eta txarto sentitzen nintzen bere ondoan egotean, azkenean. Eta batzuetan, nirekin haserretzen zenean, beldurra sentitzen nuen. Zoro bat zirudiez… uste dut ondo egin dudala. Hobeto nago orain, berarekin ez nagoela.

–Oso ondo egin duzu, ezin duzu zerbait aguantatu eroso ez bazaude. Aketza mutil ona da, baina pixka bat kontrolatzailea ere. –lagun guztiak buruarekin baietz esan zuten, ados zeudela adieraziz.

 

Igandea, gaueko bederatziak. Zerua hodeiz beteta dago.

Hotza dauka. Armairura joaten da, jertse bat hartzeko. Armairua ireki, eta konturatzen da Aketzaren jertse berdea daukala oraindik. Arratsalde batean utzi zion, hotza zeukalako. Orain, jertsea begiratuz, badaki ondo egin duela. Ez zuen merezi ia beti txarto egotea gehien maite duzun pertsonarekin. Horregatik, erabaki du bihar deituko duela jertsea bueltatzeko. Ondo egin duen ziurtasunarekin, lo geratzen da.

 

Astelehena, goizeko zortzi eta erdiak. Eguzkia oraindik ez da guztiz irten.

Beti bezala, Iara eskolako autobusa hartzera doa. Bat-batean, Xabi ikusten du, autobuseko geldiunearen paretaren kontra. Orduan, Xabik bera ikusten du, eta deitzen dio:

–Iara! Etorri!! –ohiukatzen du. Iara beldurra sentitzen ari da. Xabi ez zaio batere gustatzen, mutilaren arazoak beti zebiltzalako jabearen gertu-gertu. Horregatik berarengana joan zen ez gogo handiekin.

–Zer nahi duzu? –beldurra sumatzen da bere hitzetan.

–Bakarrik esatea egun bat geratzen zaizula, 24 ordu… aprobetxa ezazu. Ez duzu gehiago izango eta. –hau esanda, Xabi buelta eman eta etorri zen lekutik joan zen.

 

Goizeko klase guztiak Xabiren mehatxuan pentsatzen ibili zen. Ez zekien ondo broma bat edo serioa bazen, baina Aketza Xabiren laguna izanda, ez zion utziko berari kalte egitea. Hori seguru zeukan, orduan, ez zen gehiago kezkatu.

 

Arratsaldeko zazpiak. Argitasuna dago oraindik.

Norbait deitzen zion. Mobila hartu zuen, eta erantzun zuen:

–Bai?

–Aketza, ni naiz, Iara. Zelan zaude? –bere ahotsa ez zen oso garbi entzuten.

–A, Baixo. Ondo nago. Zergatik deitu didazu? –Aketzak oraindik itxaropena zuen Iarak berarekin bueltatu nahi izana.

–Nire etxean zure jertsei bat dugo, berdea, eta bueltatu nahi dizut. Noiz geratu ahal gara ? –Aketzaren ilusio guztiak desagertu ziren.– Hor zaude?

–Bai, bai. Bai… bihar bostetan? Betiko parkean. –ahots sakonagoz erantzun zuen.

–Bale, bihar arte!

–Agur.

Deika moztu zen momentuan, Aketza paretari ukabilkada bat eman zion. Mina egin zuen, baina ez zitzaion inporta. Zenbat aldiz hondoratuko zuen Iarak? Zenbat gehiago aguantatu ahal zuen? Orain berari tokatzen zitzaion kalte egitearena.

 

Astelehena, laurak eta laurden gutxiago. Egun eguskitsua da.

Iarak betiko parkean dago. Dena isil-isila dirudi. Motxilan jertseia dakar, Aketzari emoteko. Orduan, pausoak entzuten ditu, bere atzealdetik. Buelta ematen du eta Aketzarekin topatzen da.

–Kaixo Aketza! –neskak irribare zabala eskaini zion.

–Aupa. –mutila lurrera begiratu zuen.

–Gertatu zaizu zerbait? –Iara kezkatzen hasi zen.

–Ez… –lurrera begiratzen jarraitzen zuen.

–Seguru zaude? –pasaden hilabetean lortutako konfidantza ezin zen hain azkar desagertu. Oraindik lagunak ziren.– Kontatu ahal didazu, lagunak gara.

–Jakin nahi duzu? Oso txarto pasatzen ari naiz zure erruz. Geneukana zuk amaitu zenuen, ez nik, eta eman zenizkidan arrazoiak ez dira logikoak. Ez dut egoera hau aguantzatzen, mina egiten didazu, denbora guztian… eta hori amaitu behar da.– Aketza haserretzen hasi zen.

–Bale, azalpen bat zor dizut… gurea amaitu nuen beldurra ematen zenidalako, eta haserretzen zinenean beti nire errua zelako. Puntu batera ailegatu nintzen, ezin nuela gehiago.– Iarak dena jarraian esan zuen, ez damutzeko.

–Ni beldurra… baina zer esaten ari zara! Txoratuta zaude edo. Zuk beti errua zeneukan, zuk beti guk haserretzea nahi zenuen eta…

–Hori ez da gia! –Iarak ohiukatu zuen, mutila mozten.

–Isildu zaitez! –Aketzak ezin zuen gehiago, ezin zuen utzi neska horrek gainetik pasatzea. Ondorioz, Iarari zaplasteko gogor bat eman zion.

–Ai! –neskak aurpegia ukitu zuen. Laster negar egiten hasiko zen.– Zergatik egin didazu hau?! Joan zaitez…

–Isiltzeko esan dizut! Ez didazu min gehiago egingo, ez dizut utziko! Eta zuk egin didazun mina orain itzuliko dizut. Ez dakizu non sartu zaren.! Desiratuko duzu ez bizitzea!.

Iara negar egiten zebilen, baina ez zuen aurpegiko kolpea sentitzen, beldurra baizik. Ezin zuen ezertan pentsatu, bakarrik Aketzaren irribarre maltzurra ikusi ahal zuen. Momentu horretan pentsatu zuen, hil ahal zuela. Beharbada, bihar ez zuen gehiago eguzkia ikusiko.

Xabi agertu zen. Aketza begiratu, hark buruarekin baietz esan, eta Iara inguratzen hasi ziren. Parkean ez zegoen inor. Egoera aparta zen susto bat emateko. Orduan, erabat inguratuta zeukatenean, jipoitzen hasi ziren. Bultzatu zioten eta lurzorura bota zuten; ostikadak ematen hasi ziren. Baina orduan, Aketzak egun guztietan gorde zituen frustrazio eta amorru guztia azaleratu zuen eta erabat deskontrolatu zen; ostikadak eta ukabilkadak ematen hasi zen, eta ez zuen gelditu Iara odola ahotik botatzen hasi zenean, edota konorterik gabe utzi zuenean.

–Aketza, mesedez, gelditu, hilko duzu!! –Xabik Aketza atzealdetik hartu zuen, eta Iararengandik banandu zuen. Aketza lasaitu zenean, Xabi bakean utzi zuen. Aketzak Iara lurzoruan etzanda eta odolez inguratuta ikusi eta gero, botaka egiteko nahia sartu zitzaion. Leku horretatik ihes egin behar zuen. Munstro bat zen, ez zekien nola deskontrolatu zen maite zuen neskari egin zuena egiteko. Joan behar zen. Munstro baten antzera sentitzen zen…

Xabik Aketza korrika joaten ikusi zuen. Asuntua deskontrolatu egin zen, eta neska hilda zegoela itxura zuen. Hoberena, bertatik ahal eta arinago alde egitea zen. Xabi joaten zegoela, Iara lurzoruan utzita, murmuratzen zebilen:

–Eta hori pasatzen zaizu nire lagun bati mina egiteagatik.

 

Egun berea, gaueko hamaikak. Euria egiten ari da.

Iara ohe batean esnatzen da. Poliki-poliki begiak irekitzen ditu. Gela batean dago, baina ez da berea. Gogoratzen ahalegintzen da, jakiteko nola ailegatu den gela hartara, baina gogoratzen duena bakarrik beldurra da. Orduan, bere ama ikusten du. Kezkatuta dirudi, eta betazpiak dauzka. Berak  Iara esnatuta dagoela ikustean, irribarrez ohera hurbildu zen.

–Orain deskantsatu, laztana. Dena konponduta dago, denuntziatuta daude, eta ez dituzu inoiz berriro ikusiko, zuk nahi ez baduzu. Orain babesa daukazu.

Hitz hauek entzunda, Iara gogoratzen hasi zen. Azken gauza gogoratzen zuena Aketzak zeukan irribarre maltzurra zen.

Bapatean, oso nekatuta sentitu zen. Malko bakarti bat aurpegitik jaisten zitzaion momentuan, lo geratu zen.