“Amets” #beldurbarik

(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)

 

Egileak:  Patricia Saenz, Maialen Glez. de Langarica, Aratz Martinez, June Vallejo, Iosune Marquinez, Noelia Obispo, Ainhoa Garcia, Naiara Romero eta Nina Padilla eta Leire.
Kategoria: 2 (18-26 urte)
Herria: Vitoria-Gasteiz

 

 

 

Francisco de Vitoria institutuko Haur Hezkuntzako ikasle talde bat gara. Gure hezkuntza kurrikuluaren barruan, gizarte trebetasunak landu ditugu Gizarte trebetasun bezala ulertzen dugu, gizartean sustatu behar diren praktika onak, garatu beharreko enpatian eta asertibitatean oinarritutako baliabideak, bizikidetza eta gizarte baloreak sortzeko

Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko helburua, aldez aurretik aipatutako praktika onak lantzeko baliabide baten sorkuntza da.

Ipuin bat da, kezkatzen gaituen errealitate bat islatzeko erabili dugun formatua. Haur biztanleriarekin lan egiten dugu, hori dela eta pentsatzen dugu ezinbestekoa dela pertsonen haurtzaroan prebentzio eta sentsibilizazio ikuspegi batetik lan egitea. Hezkuntza langileria; agente sozializatzaile bezala, tratu onen praktika onetan hezteko betebeharra dauka.

Parte hartzen dugun ikus-entzute ipuinak, Amets.en istorioa kontatzen du. Biolentzia familia egoeraren ondorioz harrera pisu batera bideratua izan den egoeratik gogoratzen du.

Gaur egun gizartean; emakumearen kontra, emakume izateagatik eta emakumearen bizitza egituratzen duten rol zehatzen egokitzapenagatik, egunez egun gizonekiko maila ezberdin batean kokatzen duena, eremu publikoan zein pribatuan, ematen diren biolentzia egoerak islatzen ditugu ipuin honetan.

Errespetuan eraikitako gizarte baten alde lan egiten dugulako eta lan egingo dugulako, bizikidetza oinarritutako errealitate soziala eratuko dugu, errespetuaren sustraitik, gizateriaren adar berriak errespetatzen jaioko dira, horregatik… “Gu sortu ginen enbor beretik, sortuko dira besteak”