“Agirretxe etxea” #beldurbarik

(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)

 

Egilea:   Beatriz Berlanga

Kategoria: 1 (12-17 urte)

Herria: Ortuella

 

1930ko Martxoaren 8an,  egun triste bat Bilbon, hodeiek hiriko zerua guztiz estaltzen dute eta euriaren eraginez, kaletik ez doa inor,  baina Agirretxeen etxea jendez gainezka dago. Gela nagusian Miren bultzatzen eta emagina laguntzen , jaioko den umearen aita, aldiz sukaldean, lagunekin hitz egiten eta kartetan jolasten. Bat-batean negar bat etxeko gela eta bazter guztietatik entzuten da. Bizitzaren negarra. Askatasun negarra. Neska izan da. Loiola deituko da, bere amama bezala, etxean dauden pertsonen aurpegian irribarrea ikusten da baina giroan etsipena nabarmentzen da. Ez da mutila izan, sentimenduak ezin dira ezkutatu. Ikastolara joango da baina laster utziko ditu ikasketak emakumeak egiten duena egiteko: bere etxea aurrera eramateko gurasoei zaintzeko eta etxeko lanak egiteko.

Pertsona guztiok bezala hazten da, hobeto esanda, emakume guztiak bezala hazten da,  bere ikastolan bakarrik daude emakumeak, beraz, berdintasuna. Baina etxera ailegatzean bere nebak jolasten dauden bitartean berak mahaia jartzen du, amari laguntzen dio eta egin behar diren gauzak egiten ditu. Berak badaki bere bizitza horrela izango dela, emakumeak hori egiteko jaio direla, bere nolakotasunak barneratu ditu, badaki oso azkarra izan arren, ezingo dituela goi ikasketak eduki.

14 urtekin ikastola uzten du, etxeko ekonomia ez da oso ona eta bere nebek ikasi behar dute, beraz berari, emakumeari tokatu zaio ikasketak uztea, Areetara doa goizero etxe batera garbitzaile moduan lan egitera eta arratsaldero amari laguntzen dio etxeko gauzekin, horrela izango da bere bizitza. Zapalduaren bizitza.

Ezkontzen da bere auzoko mutil batekin, jatorra dirudi kalean baina etxean beste gauza bat da. Hiru alaba, haiek ez dute inoiz ikusi indarekeria bere etxean, bere aita ez da leloa, badaki noiz egin behar duen. Amak ez du nahi bere alabak bera bezala haztea eta ikastolara eramaten ditu  eta amaitzean goi-ikasketak egitera.Amak beti izan du triste aurpegia baina bere alaben aurrean edozein lekutik ateratzen ditu indarrak haiek kontura ez daitezen. Baina haiek ez dira leloak,

Urteak pasa amama izan eta indar gehiago ez edukitzea, altxatzea indar gabe, gozaltzea indar gabe, arropa janztea indar gabe, baina gaur ez da hori pasako. Inoiz baino hobeto altxatzen da, bere ohearen beste aldean ez dago inor, taberna joan dela pentsatzen du,

Egongelara pausu zehatzekin joan da, telefonoa altxatu bere alaba baten telefonoa sakatu eta….Zurekin joango naiz bizitzera ezin dut egoera hau gehiago jasan.

Noski ama, etorri etxera eta biok joango gara egoera salatzera.Gaur  #beldurbarik.