ERMUAKO BELDUR BARIK TOKIKO LEHIAKETA 2021

Abian da Ermuako Tokiko Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, igo bideoa Youtubera edo Vimeora, bete webguneko formularioa eta irabazi!

Irakurri arretaz Ermuako tokiko oinarriak esteka honetan klik eginez.

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 5ean amaituko da, 23:59an.

NORTZUEK PARTE HARTU DEZAKETE

Ermuan (Bizkaia) erroldatuta dauden 12 eta 26 urte bitarteko neska-mutilek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Ermuko Udaleko Berdintasun Unitateak herriko proposamen onenak sarituko ditu. Baldintza hori betetzen den egiaztatuko da. Taldean parte hartzen den kasuetan, gutxienez pertsona bat erroldatuta egon beharko da. Lanaren inskripzioan adierazi beharko da, programaren idazkaritza teknikoak horrela erregistra dezan eta Ermuko BB lehiaketaren arduradunei jakinaraz diezaien.

 

ERMUAKO LEHIAKETAKO SARIAK

Ermuak bere BB lehiaketa propioa antolatzen du, sari bateragarriekin.

Ermua Beldur Barik 2021 sari gehigarriak:

1. Mailako saria: 300 euro.

2. Mailako saria: 300 euro.

3. Mailako saria: 300 euro.

 

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren testuinguruan tokiko lanak eta epaimahaiaren erabakia ezagutaraziko dira, eta aurtengo Ermua BB tokiko sarien banaketa egingo da.

 

TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKUNTZA

Ermuko Udaleko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Sailak Beldur Barik programa antolatzen eta ezartzen du. Bertan, tokiko lehiaketa txertatzen da. Informazio gehiagorako: www.ermua.es