Irmo-ren Iraultza Morea abestiak zioen moduan… INDARTSUAK GARELA EZ EZAZUE AHAZTU! Eta horren seinale, Apirilaren 9an Vitoria-Gasteizen gertatutakoa izan zen. Bertan, Euskal Herriko mugimendu feministak indarkeria matxistaren kontrako manifestaziora deitu zuen “11 eraso, 12 erantzun. Feministok prest. Vuestras agresiones tendrán respuesta” lelopean.
Atxekimendu kanpaina mundiala antolatu zuten!
Milaka neska eta mutil Vitoria-Gasteizko kaleak betetzen. Izugarria izan zen egun horretan gertatu zena. Oraindik Gasteizko kaleetan zehar murgiltzen bazara, egun horretan gertatutakoaren aztarnak aurkitu ditzazkezu, bai zapi bat tarbernan aurkitzen duzulako, baita kartel baten hondarrak ikusi ditzazkezulako.
Gogoratzen al duzue pasa den urtean 2. Kategoriako lan sariduna, Leire Bereikuaren 40 golpe?
Leirek bideo honetan esan ziguna aldarrikatu egin zen ere Gasteizko kaleetan. Hain zuzen ere, indarkeria matxistak “forma, aurpegi eta kate asko dituela”, “baina indarkeri hoiei aurre egiteko adina erantzun! Pairatzen dugun indarkeria da batu gaituena, eta gorputz bakar bat bezala erantzungo dugu” entzun zen manifestazioaren amaieran.
Ecuador Etxeak egindako bideoa
Eguna ohi baino lehenago hasi zen. Goizean goiz zumbarregeatoi pixka bat egiteko tartea izan zen. Normalean hain matxista den musika berjabetuz eta letra matxista eta sexistei erantzuna emanez. Manifa hasi baino lehenango eztarria busti nahi zutenak ere aukera izan zuten Sukubo-n. Handik entzun zitezkeen batukadetako emakumeen danborrak. POM POM POM. Martxan gaude! POM POM POM. Eraso sexisten aurrean, erantzungo dugu. POM POM POM. Beldur Barik Jarrera agertuko dugu!
Topatu-k egindako bideoa
Manifestazioak bost ardatz zituen:
Esparru publikoaren jabekuntza (autodefentsa feminista-ren aldarrikapena egin zen, GAUAK, KALEAK ETA JAIAK, gureak direlako), Heteroaraua (eta zu, zergaitik zara heterosexuala? Noizbait pentsatu al duzu), arrazakeria (emakume migratzaileen egunekotasuna), kapitalismoa (“iraultza feminista, antikapitalista izan behar delako” antolatzaileen hitzetan) eta feminizidioa (erahilketa baita indarkeria matxistaren irudi bortitzena baina indarkeria mota asko daudela erakutsi zen Gasteizko kaleetan).
Kaleetan zehar aurkeztu ziren ardatz hauek, eta Andra Mari Zuriaren plazara heltzean, ardatz guztiek topo egin zuten, indarkeria matxistak aurpegi eta erpin asko dituelako. “Bortizkeria matxistak ez dira kolpeak eta hiletak soilik: arazo estrukturala da hau, sistema patriarkalaren eta kapitalistaren aurka egingo dugu¡”, nabarmendu dute. Gizartea indarkeria matxistak, klasistak, homofoboak eta arrazistak egituratzen duela gogoratu dute: “Zuloz beteriko gorputz pasibo eta bortxagarriak nahi gaituzte, beldurra izan da eguneroko ogia, kontrolatzeko beldurrean hezi gaituzte”.
https://youtu.be/QPKaoIWzF84
Larunbata horretan gure #BeldurBarikJarrera agertu eta zabaldu genuen. Gureak egin genituen kaleak, gureak izan ziren hitzak, gureak han bizitako eta gainean eramango ditugun bizipenak.
Ezin hobeto deskribatu zuen Ane Labakak Klitto aldizkari digitalean:
Alu baten forma
- Larunbat goizaldean
guztia da laino
hotza ere etorri
da Gasteizeraino
halakorik ez nuen
sentitu gaurdaino
oilo azalez nator
Virgen Blancaraino;
moretik gehiago du
birjinetik baino. - Ekitaldian irri
bat dut aurpegian
askori sartu zaie
behatza begian
ez eremu marjinal,
ez periferian…
behingoz jarri direnez
horren agerian
inor baztertu gabe
bazterrak erdian. - Sarritan guk gorpuzten
dugu zapalkuntza
niri gorrotagarri
zait diskurtso hutsa
aniztasuna denez
bide honen funtsa
norbere jatorria,
norbere gorputza…
zeinu hizkuntzan egin
dezagun iraultza. - Oholtza gainean artez
dituzte deforma
kanon estetikoak
nahiz heteronorma…
Bakoitzaren zauriak
ez daitezen zorna
kantuz hautsi ditugu
kate eta horma
bi eskuk hartu dute
alu baten forma. - Egunez egun inork
hitzez jipoitzean
eraso bat jasaten
dugun bakoitzean
nahiz ta ahuldu horren
mundu zikoitzean…
buruberoki baten
berora ohitzean,
indartsuago nago
astelehen goizean.
Ane Labaka. Klitto
Ihardunaldiaren jarraipena egin zuten neska talde honek. Gehiago ikusi nahi baduzue, sartu beraien webdoc-era!