ERASO SEXISTEN AURREAN, BELDUR BARIK JARRERA!

Eta horrela, konturatu gabe, uztaila dator eta batzutan (Euskadi Tropikala hala baita) beroa dator, eta berarekin eguzkia, eta horrekin batera ongi pasatzeko, dibertitzeko, askatzeko, gure gorputzak mugitzeko… gogoak datoz. Urte osoa eman baitugu ikasten edota lan egiten… beraz, ondo pasatzea ongi merezita dugu! Eta nahi duguna egiteko! Bakarrik dantzan banago, pistaren erdian ez naitezen egon atentzioa deitzen nagoelaren ideian pentsatzen; nire lagunari gustatu ez zaidan broma sexista, arrazista, translesbohomofobikoa entzuten badiot, ezer esan gabe aguantatu behar izatea bestela festarekin amaituko dudalako; gaur kamiseta hau jartzea erabaki badut, ez dela ezerreri gonbidapena; ez dizudala zertan elkarrizketarik eman beharrik nahi ez badut; ez ditudala zure hitzak, iritziak entzun behar eskatu ez baditut… Hau da, kaleak, gauak, festak, egunak gozatu nahi ditugula LASAI ASKO. Eta edozein motatako erasoaren aurrean, erantzuna emango dudala, hori argi eduki.

Hilabete honetan mikromatxismo eta mikroindarkeriei buruz hitzegingo dugu ere. Badakigu pasa den urtean bueltak eman genituela gai honen inguruan, baina berdinean jarraitzen dugu… Pasa den urtean genion bezala: “Eraso fisiko edo bortzaketa ez dira bakarrik indarkeria sexista. Baita ere marruskadurak, baimenik gabeko musuak, komentario edo begirada lisun eta babosoak… eta matxismoaren dosi txiki hauetan indarkeria sexista dago, jasangarriagoak diruditen hoietan, gure gorputzaren poro guztietatik sibilinoki sartzen diren hoiek”.

Ligoteo sanoari buruz ere hitzegingo dugu. Aurreko bideoan norbaitekin ligatu nahia azaltzen da eta zer gertatzen den pertsona horrek «amaitu da, banoa» pentsatzen duenean. Ez dago zertan mila aitzaki eman beharrik. Nirekin ligatu nahi duela? Primeran, baina hona hemen lehenengo araua: Baietz diodanean baietz da, eta ezetz diodanean… ezetz. Erreza, ez? Beno, ligoteo sanoaren lehenengo pausuak gogora ekartzeko soilik… Eta gogoratu nahi dizuegu ere gaur bertan hasten den lehiaketa, post honetan kontatu genizuena (sakatu hemen). Zein da zure esaldirik gogokoena ligatzeko? GORA LIGOTEO SANOA!

Kaleko jazarpenari buruz ere hitzegingo dugu. “Vamos juntas” ekimena ezagutzen duzue? Elkarrekin ikusiko dugu. Eta hona hemen bigarren araua… kaletik ikusten banauzu eta nahi duzuna esateko eskubidea duzula pentsatzen baduzu… bi gauzatxo esango dizkizut… ez dizut zure iritzirik eskatu, eta ez pentsatu nire autoestima igotzen ari zarenik….

Eta jaiak datozenez, eta kaleetan, kontzertuetan, berbenetan, tabernetan, parkeetan… lasai asko egon nahi dugulako, indarkeria sexistarik gabeko esparruak sortu nahi ditugu, horregaitik,  Beldur Barik Gunea izango duzue zuen herri batzuetako kaleetan. Adi! Oso gertu egon daiteke!

BBG guia-agresiones-NUEVO copia-1Sakatu irudian eta Beldur Barik Guneari buruzko informazi gehiago irakurri

Eta dantza eta musika gustokoak ditugunez… sexista ez den musika ere entzun nahi dugu, Beldur Barik Jarrera duen musika. Horregatik, ostiralero gure #BBplaylist ean dagoen abesti bat aurkezten dizuegu. DANTZATU BELDUR BARIK JARRERAREKIN!

danceabilitySakatu iruduan eta #BBplaylist a entzun!

 

Gure desirak nola eraikitzen ditugun ere ikusiko dugu. Goazen froga egitera… gure inguruan gure neska, mutil… idealari buruz galdetzen badugu. Zein da jendeak ematen digun deskribapena? Ziur ezaugarri asko errepiktzen direla… Gure desioen imaginarioa zabaldu behar dugu!

Edozein indarkeri edo eraso sexisten aurrean, ezin gara geldirik gelditu. Ezin dugu beste leku batera begiratu. Erantzunkizun bat dugu eta edozein erasoaren aurrean erantzun behar dugu. Ezer ez egitea, konplize bilakatzen gaituelako. Norbaitek komentario matxista bat egiten badu, “ez dit graziarik egin eta ez da barregarria” esan; zure lagun batek neska batekin olagarroarena egiten ari bada, eraman hortik, ez bere ekintza txalotu, ez begiratu beste aldera.

Ostegun honetan bertan hasiko gara mikromatxismoei buruz hitzegiten. Indarkeria sutilak dira, eta identifikatzen baditugu, lehenengo pausua da gelditu eta aurre egiteko.

Mikroindarkeriarik ez erantzunik gabe. Mikromatxismoen aurrean, Beldur Barik Jarrera.

 

Guardar