EMAKUMEA ETA MENDIA

 

Alpinismoa existitzen denetik daude emakume alpinistak. Eta horren lekuko diren iraganeko hainbat erreferente ditugu. 1799, JeanParminter andereak Mont Blanc mendia eskalatu zuen eta munduko lehenengo emakume alpinista bilakatu zan (egun ditugun datuen arabera). 1808an Marie Paradis Chamonixeko kamarerak Mont Blanc-era igotzea erabaki zuen. Chamonixeko emakumeak Marie Paradis-i ea zergatik igo zan galdetu ziotenean, honek “Zoazte eta ikusiko duzue” erantzun zien.

Emakume betidanik sentitu dute mendiaren deia, beraien gorputzak mugetara eramateko nahia. Jomuga ez baitago gure gorputzetan, baizik eta horien gainean ezartzen diren sinismenak. «Joan eta ikusi» sinistu beharrean, «bakarrik ez zara izango gai» mezuak. Neska edo mutil izan, sortzen eta inposatzen diren expetatibek gure gorputzak bizitzeko eran eragiten du: espazioen eta indarraren erabileran, mugimenduen praktikan, bilatzen dugun gorputz irudian… Mundua zein mendia, arakatu eta deskubritzeko gure gorputza ehuneko ehunean behar dugu, aske eta indartsu sentitu behar gara aske eta indartsu bizitzeko. Eta horrela egin dute emakume askok urteetan zehar.

Gure inguru hurbilean ere, hainbat erreferente ditugu esparru honetan. Josune Bereziartu munduko eskalatzailerik onenetarikoa izan da. Betidanik kirolaria, eskalatzailea eta alpinista. 8c (kirol eskaladako mailarik altuenetarikoa) eskaladako horma eskalatzen pertsonarik gazteena 11 urte dituen Brooke Raboutou neska gaztea izan da. Silvia Vidal, katalana, munduko eskaladorerik onena bere espezialitatean (eskalada artifiziala). Edurne Pasaban tolosarra, munduan ezaguna 14 zortzimilekoak egiten lehenengo emakumea izanagatik.

AlisonHargreaves alpinista
AlisonHargreaves alpinista

Eta amaitzeko, apurtezinak ematen zituzten oztopoak gainditu zituen emakumea, Alison Hargreaves. Emakume honek 1993an Alpeetako ipar aurpegi guztiak denboraldi batean eskalatzeko helburua jarri zuen, baita haurdun egoala lortu ere. Eigerreko ipar aurpegia, alpeetako ipar aurpegirik zailena, Alison Hargreaves-ek haurdun igo zuen!

Emakume guzti hauek gorputzen inguruan gure kulturak ezarritako mugak hautsi dituzte eta erakutsi digute, ez dagoela hesirik ametsentzat!