ELGOIBAR, BELDUR BARIK GUNEA!

ezetz

Jaietan ere, ezetza ezetza da!

San Bartolome jaiak hemen daude! Eta Elgoibarko Udalak, Berdintasun sailaren ekimenez, eraso sexisten aurkako kanpaina berezi bat jarriko du martxan abuztuaren 22tik 28ra ospatuko diren San Bartolome jaietarako.

Kanpainak “Jaietan ere, ezetza ezetza da!” leloa izango du eta herritarrak zein herriko eragileak eta beste herrietatik bertaratuko diren bisitariak sentsibilizatu, inplikatu eta mobilizatu nahi dira.

Indarkeria matxistari aurka egiteko ekintzetan parte hartu! Zure Beldur Barik Jarrera zabaldu!

1. Photo Call-a:

Herrian eta jai giroan, indarkeriaren kontrako borroka bistaratzeko helburuarekin, Photo Call mugikor bat instalatuko da Kultur Etxe inguruan. Era berean, Txiki Egunean, eguerdiko 12:30etatik 15:00ak arte, dinamizatzaile bat egongo da bertan. Kartoi-plumazko marko mugikor bat diseinatu da, herritar zein bisitariak sentsibilizatu eta atentzioa deitzeko. Jendeak, marko horren barruan, argazkiak ateratzeko aukera izango du, indarkeria matxistaren kontrako egiteko hartzen duten konpromisoa agerian utziz.

2. Mila txapa banatuko dira

Kanpainaren lemarekin, “Jaietan ere, ezetza ezetza da!”, 1.000 txapa inguru banatuko dira, Photo Call honetan eta txosnetan eskuratu ahal izango direnak.

3. Pultserak

Euskadiko Gazteria Kontseilutik egindako indarkeria matxistaren kontrako ehundik gora pultsera ere banatuko dira txosnetan.

Goazen guztion artean Azkoitia #BBGunea bihurtzera!

Guardar

Guardar