12-26 urte badituzu eta Eibarren bizi bazara, ikusentzunezko Beldur Barik lehiaketan parte hartu dezakezu! Zure inguruan eta egunerokotasunean indarkeria matxista identifikatzen baduzu, zure inguruan tratu onak eta genero eta sexu askatasuna bultzatu nahi baduzu… zergatik ez egin bideo bat honen inguruan? Banaka edo taldeka egin dezakezu. Animatu eta parte hartu. Hona hemen informazio guztia!
Parte hartzaileak
12 eta 26 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal dute, bi kategoriatan:
- kategoria: 12 – 17 urte
- kategoria: 18 – 26 urte
Banaka zein taldeka parte hartu ahal da, ikastetxe gisa, ikasgela gisa edo elkarte gisa.
Taldeko norbaitek 18 urte edo gehiago baditu, proiektua 2. kategorian sartuko da zuzenean.
Aurkeztu ahal den proiektu kopurua
Pertsona eta talde bakoitzeko gehienez 3 proiektu aurkeztu ahal dira.
Eibarreko Beldur Barik Lehiaketan izena emateko zer egin behar da?
Eibarren erroldatutako pertsonek, zuzenean, bi lehiaketetan parte hartuko dute, beraz, beldur barik WEB gunean lehiaketa orokorrerako beteriko formularioa (sakatu hemen galdetegia betetzeko) betetzearekin, nahikoa izango dute.
Lanak jasotzeko epea.
Azaroak 9 (egun hori barne).
Sariak
- kategoria: 12-17 urte: 400 €*
- kategoria: 18-26 urte: 400 €*
Sari hauek irabazteak ez du lehiaketa orokorreko sariak ere irabaztea galaraziko
*Herri mailako saria Eibarko dendetan gastatu ahal izango den 400€ko bale bat izango da.
Epaimahaia
Antolatzaileek toki mailan artearekin, berdintasun politiken sustapenarekin eta emakumeenganako biolentziaren kontrako borrokarekin zerikusia duten pertsonez osatutako epaimahaia izendatuko dute. Epaia ezagutzera ematen den unean emango da jakitera nortzuk diren. Epaimahaikoek herriko lan guztiak aztertuko dituzte, saria eman gabe ere utz dezaketelarik.
Ezin izango zaie aurka egin epaimahaiak hartutako erabakiei.
Epaia
Azaroaren 18an, ostirala, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren testu inguruan, Portalean, Areto Nagusian EIBAR BELDUR BARIK Jaialdia izango da, non herriko lanak aurkeztu eta epaia ezagutzera emango den, herri-mailako sariak ere banatuz. Antolatzaileek hala eskatuz gero, herri-mailako lehiaketan parte hartu duten pertsona guztiek beren obra jaialdi honetan erakusteko edo aurkezteko konpromisoa hartzen dute.
Oinarriak
Sakatu irudian oinarriak deskargatzeko.
Informazio gehiago
jarrera@beldurbarik.org
Eibarren:
BERDINTASUN ZERBITZUA
Bista Eder, 10, 4. Pisua
20600 EIBAR
Tel: 943708440 / Faxa: 943708441 / email: berdintasuna@eibar.eus
ANDRETXEA
Zezendibe, 9 behea
20600 EIBAR
Tel: 943700828 / email: andretxea@gmail.com