EI! AURTEN ERE, BADATOR BELDURBARIK!

Eta zer da BeldurBArik? Gazteoi zuzendutako programa bat, zeinak  indarkeria matxistaren aurkako gure jarrerak modu aktiboan, sortzailean eta apurtzailean erakusteko aukera ematen digun. Beldur Barik adierazteko, sentitzeko, mugitzeko, dantzatzeko, adierazteko! 

Aurten ere, irailan, ikus-entzunezko materialen lehiaketa antolatuko dugu. Horien bitartez zure BB jarrera modu sortzailean adierazteko aukera duzu. Nola ulertzen duzu indarkeria matxista? Nola bizi duzu zure egunerokoan? Nola egiten diozu aurre? Ikusi aurreko urteetan aurkeztutako lanak eta hasi pentsatzen zeren inguruan egin dezakezun zurea.

Lehiaketako irabazleak ezagutzeko, topaketa antolatzen dugu. Bertan, sarituak ezagutzeaz gain, tailer eta ikuskizunez gozatzeko aukera, izaten dugu. Ikusi aurreko urteetakoak! Lehiaketaren eta topaketaren inguruko informazio zehatzagoa aurkitu ahal izango duzue web-orrialde honetan irailetik aurrera.

Irailera begira, web berria diseinatzen ari gara. Irudi berria izateaz gain, modu azkarragoan eta erosoan ibili ahal izateko. Baina bitartean, hainbat gai interesgarri aurkitu ahal izango dituzue bertan. Ekainako bigarren astetik hasita, hainbat gai interesgarri landuko ditugu: jaiak eta ligatzea, gorputza, bidaiak, sexu eta sexualitate anizatasuna, indarkeria matxistaren aurrean antolaketa eredu desberdinak… Interesgarri jotzen ditugun materialak eta gogoketak elkarbanatuko ditugu. Era berean,  ekimen desberdinen berri emango dizuegu. Indarkeria matxistaren aurkako elkargunerako, hausnarketarako eta ekintzarako espazioa izatea nahi dugu, jarrera ausarten eta apurtzaileen espazio.  Kontatu zuen eguneroko kezkak, iritziak edota matxismoari aurre egiteko dituzuen moduak! Animatu, jarraitu eta batu gurekin sare sozialetan!

twitter                            facebook                          tuenti                                                                            

Eta, hilero-hilero, gure berri izan nahi baduzu harpidetu gure blogean! Lehenengoa izango zara guztiaz enteratzen.

#BeldurBarik Berriak