EI ADI!! BADATORRELA BELDUR BARIK LEHIAKETA!

 

 

Badator Beldur Barik Jarrera lehiaketaren edizio berri bat! Bihar ostirala, irailak 12, irekitzen da lehiaketa. Informazio guztia aurkituko duzu gure web-gunean. Eta bihar sartzen bazara, konturatuko zara, irudi berria estreinatzen dugula! Sartu eta informatu zaitez: nola parte-hartu lehiaketan, zeintzuk diren aurtengo sariak, ikusi pasa den urteetako lanak ideiak hartzen joateko, irakurri gure postak zertaz egin hausnartzeko….

Aurtengo lehiaketari hasiera emateko, aurkezpen txiki bat egingo dugu Legazpin larunbatean, irailaren 13an. Geltoki Hiribidea kalean dagoen tunelean, bertako gazteek Beldur Barik Jarrera adierazteko muralak margoztuko dituzte 11:00etatik hasita. Etorri gurekin eta adierazi zure Beldur Barik Jarrera!

PENTSATU, EZTABAIDATU ETA EKIN BELDUR BARIK JARRERAREKIN!