Uztailean, Donostian, AUTODEFENSA FEMINISTA tailerrak antolatu genituen Donostiako Udala eta Berdintasun Zerbitzuarekin batera.
Sakatu irudian eta tailerren inguruko informazioa ikusi ahal izango duzu.
Eraso sexistei aurre egiteko nahia eta indarra gurekin jarraitzen du, eta Donostiako jaiak hemen ditugunez, Donostia Erasorik gabeko gunea bihurtu nahi dugu ere guztion artean.
Horregaitik, Donostian Erasorik gabeko Gunea ere antolatu dute.
Noiz?
Abuztuaren 15 eta 17an.
Non?
Abuztuaren 15ean, portuan 12.00etatik 15.00etara.
Abuztuaren 17an, Bulebarrean 17.00etatik 20.00etara.
ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIEN ALDE!
#EZEZETZDA !
Berriz diogu, IRMO taldeak esaten duen moduan… INDARTSUAK GARELA EZ EZAZUE AHAZTU!