DEPILATU EDO EZ DEPILATZEAREN ERABAKIA… ASKEA AL DA?

Berriro depilatzearen asuntua ekarri nahi digu gurera. Bai, berriro. Gaia interesatzen zaigunaren seinale, agian. Edota edertasun estereotipo eta gorputz “normalak”-perfektuak izatearen idei eta arauekin apurtu nahi dugutako. IRMO taldeak ondo dio beraien lanean:

 

EDERRAK, AHULAK, EMAKUME MUTUAK,

ARGALA, HAUSKORRAK NORTASUN ZAPALDUAK,

ILERIK, GRANORIK, KILORIK GABEAK

HORRELA NAHI GAITU GURE GIZARTEAK.

 

Oraindik gogoratzen dut nire lehenengo depilazioa. Nire amak etxean ileak kentzeko tramankulu bat zeukan. Argizaria berotu eta gorputz gainean jartzen zenuen. Askotan ikusi dut ama erredurekin, tramankulu hori ez zelako oso fidagarria.. Baina han zegoen bera, bi hilabetean behin, tramankuluarekin eta depilatzen zenean etxe osoa enteratzen zen. 1…2..3… Orain! Tira!

Genero arauak txikitatik ikasten ditugu. Nire aita lasai asko ibiltzen zen bere ile eta bizarrarekin. Beraz, ileak edukitzea edo ez aukera bat zen, baina… zergaitik nire amak hain gaizki pasatu behar zuen ileak kentzerakoan? Nik neu ere argi ikusi nuen neska izateagatik ileak kendu behar nituela, eta nire amaren antzerako mina pairatzera “kondenatuta” nengoela.

Argizaria beroegia nire azalean. 1…2…3… AAAGGGHH! Baina ze demontre zen hura? Txikia nintzenean nire amaren oihuak entzunda zera galdetzen nion “erditzeak baino min gehiago ematen al du?”. Baliteke oihu hoiek ikusirik haurdun ez gelditzeko aukera haundiak ditut . Hura zen mina! Orain depilatzeko metodoak aldatu egin dira, bai…

captura-de-pantalla-2015-10-02-a-las-2-53-36-p-m

Amaren aurpegia gogoratzen dut. “Nire amona Ixabel-en antzerakoa zara… guztiok daukagu ile asko… sentitzen dut” esanda bi hilabetero prozesu berdina jarraitu behar nuela esan zidanean ezin nuen sinistu. “Nesken gauzak dira, neskak depilatu egiten dira, ezin zara ileak eraman eta erakusten duen neska bat izan. Zer esango dute gero besteek? Burla egingo dute. Badakit ez dela bidezkoa, mina egiten duela, baina horrela dira gauzak”. Baina ze demontre? Nola horrela direla gauzak? Ezin nuen ulertu. Baina ingurura begiratu besterik ez neukan. Lagunak depilatu berriak, eskubaloiko taldean praka motzak jartzerakoan norbaitek ileak bazituen bromak (mutilen taldera pasatu beharko zinateke…). Arauak hausteak horrelakoa dakartza. Berriro ere arauez, ereduz nazkatutak!

Beraz depilatzearena normaltasun osoz ikusten duzu. Normala dela depilatzea. Eta uda iristen da, edo entrenamendua, edo partidua, edo gimnasia ordua… edota depilatu ez zarela eta kamiseta motza horrekin besapeko ileak ikusten zaizkizun momento hori… eta hainbat ideia etortzen dira zure burura: zikina naizela pentsatuko dute (meeec! Gezurra. Higienikoa ez dela saldu digute, baina hori ez da egia! Sakatu hemen ikusteko), guarra deitu diezadakete.

Zergaitik depilatzen gara orduan? Zergaitik pasatu hemendik? Erabaki aske bat dela esaten dute pertsona askok. Depilatu nahi ez baduzu, ez depilatu. Normalean esaldi honek bigarren parte bat du: zuk ikusiko duzu… gero ez kexatu… Beraz, ez da erabaki aske bat ez depilatzearena. Konturik ez, mesedez!

Bestela ikusi neska honi gertatu zitzaiona!

Laura De-k argazki hauek igo zituen sare sozialetara. Bi helburu zituen argazki hauek igotzean: edertasun estereotipoak kuestionatu eta bakoitzak bere gorputza maitatu behar duela esan. Iritziak, irainak berehala etorri ziren. Hoien artean zikina (bidaliko al diogu goiko link-a hau esan zuen pertsonari?), lesbiana (WTF? Egitan? Lesbofobia is in the air…), eta asko gustatu zitzaigun bat ere: “ereduaren barruan egon behar zaren mundu batean bizi gara, hortik ateratzen bazara eta iraintzen bazaitugu zure errua da”. Eta nola ez, askotan gure gorputzarekin modu sano batean harremantzen zarenean etortzen den irain bat: feminista (ains… zer esan honi buruz…).

laura-d

Hona hemen Laura De-ren erantzuna: “Bere gorputzarekin nahi duena egin erabakitzen duen neska bat naiz. Mutil batek egin dezakeen antzera. Eta ondorioak hurrengoak dira: talde apalkuntza, irainak eta mehatxuak”. “Amodia eta tolerantzia dira gure borrokaren hitzak” gaineratzen du.

Baina Laurak ez ditu beti ileak eramaten. Batzutan ere depilatzen da, sare sozialetan agertu duen bezala “batzutan depilatzen naiz eta beste batzutan ez. Garrantzitsuena da nire erabakia dela”. Ereduan erori dela? Beno, berak dioen moduan, “nahi dudana da bakoitzak bere gorputza maitatzea eta beste gorputzak ez iraintzea”.

Ez du ematen zaila denik. Frogatuko al dugu? Zer egiten duzu zuk depilatzen zara? Ez zara depilatzen? Zergaitik egiten duzu? “Hala nahi dudalako” eta “sudur puntatik ateratzen zaidalako” erantzun baliogarriak dira ere!

Goazen gure gorputza maitatzera! Ileekin edo ilerik gabe! Horrela nahi dudalako! Nire erabakia delako!

 

 

Guardar

Guardar