Deban erroldatua bazaude, 12-26 urte bitarteko gaztea bazara eta indarkeria sexistaren aurrean zure erantzuna zein den aurkeztu nahi badiguzu… Debako Beldur Barik Lehiaketan ere parte hartzeko aukera duzu!
NOLA PARTE HARTU
1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek osorik bete beharko dute www.beldurbarik.org, webgunean dagoen formularioa (lehiaketaren atalean, oinarri hauekin batera).
2. Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da webguneko atarian adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatuz lana jaso dela.
3. Lana jasota antolatzaileek oinarri hauetako 4. ataleko baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko dute. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo ez. Onartutako lanak Beldur Barik webgunean erakutsiko dira.
SARIAK
1.go kategoriako saria (12-17 urte): 100€
2. kategoriako saria (18-26 urte): 100€
Sari hauek irabazteak ez du galeraziko sari orokorrak irabaztea.
EPAIMAHAIA
Tokian tokiko epaimahaia osatuko da Debako artelanak baloratzeko. Berdintasun batzordeko kideek osatuko dute epaimahaia.
*Oharra: Deban kategoria bakoitzean bi proposamen baino gutxiago jaso ezkero, epaimahaia osatzen duten pertsonak kategoria horretako saria bertan behera uzteko aukera izango dute.
EPAIA
Debako sari banaketa azaroaren 20an izango da, arratsaldeko 18:00etan Agirre jauregiko Ispiluen Gelan.
OINARRIAK
Sakatu irudian Debako Beldur Barik Lehiaketaren oinarriak deskargatzeko.
INFORMAZIO GEHIAGO
jarrera@beldurbarik.org
Harremanetarako: 645 73 72 03
Debako informazio gehiago hemen:
– Udaletxean (Berdintasun zerbitzuan)
– 943 192840
– berdintasuna@deba.eus
Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!
Animatu eta Beldur Barik Lehiaketan parte hartu!