
BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA
Lanak jasotzeko epea 2022ko azaroaren 11n bukatuko da, 23:59
NORK HAR DEZAKE PARTE?
1. kategoria: 2010 eta 2008 urteen artean jaioak (12-14 urte)
▪ 2. kategoria: 2007 eta 2005 urteen artean jaioak (15-17 urte)
▪ 3. kategoria: 2004 eta 2002 urteen artean jaioak (18-20 urte)
TOKIKO LEHIAKETA SARIAK
1. kategoriako saria: 100€
2. kategoriako saria: 100€
3. kategoriako saria: 100€
TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA
Tokiko epaimahaia osatuko da Debako lanak baloratzeko. Berdintasun batzordeko kideek osatuko dute epaimahaia.
*Oharra: Deban kategoria bakoitzean bi proposamen baino gutxiago jasoz gero, epaimahaia osatzen duten pertsonek kategoria horretako saria bertan behera uzteko aukera izango dute.
Aurten, lan sarituak 2022ko azaroaren 25ean emango dira ezagutzera. Ordua aurrerago zehaztuko dugu.
TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKETA
Debako Udala
943 19 28 40
berdintasuna@deba.eus